Atala: ‘Notiziak’

Intxaurrondo kontatu: Bigarren saio irekia

2024, Otsailak 19

bigarren-saio-irekia

IZBE, Lauaizeta Ikastola, Politki Elkartea

Tokia Kontatu proiektua Politki elkarteak Intxaurrondo Zaharreko Auzo Elkartearekin eta Lauaizeta ikastolarekin elkarlanean sustatutako ekimena da. Ekimen honekin kohesioa sustatu nahi dugu Intxaurrondon, belaunaldien arteko jarduera partehartzaileen bidez.

Proiektuaren helburuetako bat auzoko pertsonentzat topaguneak sortzea da, irekiak, anitzak eta komunitate-sormenera bideratutakoak. Urtarrilean lehenengo saio irekia ospatu genuen, oso aberatsa izan zen eta oso gustura egon ginen. Han agertu zen hurrengo saiorako gaia eta hemen gatoz gonbidapenarekin.   (gehiago…)  »  

Pedro Lazkanori omenaldia Ategorrietan

2024, Otsailak 12

kartela

Euskal Giroa Elkartea

Datorren igandean, otsailak 18, goizez, 10: 00etatik 11: 00etara, bolo-tiroa egingo da Ategorrietako bolatokian, Pedro Lazkanoren omenez.

Gipuzkoako bola-mundua iraulketa diskretu baina garrantzitsua bizitzen ari da, antzinako herri-kirol interesgarri honen zaletasuna zabaltzeko eta bizirik mantentzeko lanean ari den belaunaldi berri baten bultzadari esker. Emakumearen presentzia dagoeneko Pedro Lazkano bezalako bolarien interesari esker gertatu da. Duela zenbait hamarkada, Herrerako emakume talde batek, Herrera K E.ren eta Euskal Giroaren babesarekin, Altzako bolatokiak (Altza Gaina, Arria, Herrera) erabiltzeko aukera ikusi zuten, modalitate horretan hasteko, 30 bat haur barne. Bola-giroaz gozatzea eta probintziako bolatokietan mugitzea zen asmoa, Gipuzkoaren ezagutza beste ikuspuntu batetik sustatzeko. Hori ez zatekeen posible izango itzal handiko bolarien babesa gabe, garai hartan bola-giroa zen giro itxi hartan, horietako bat Pedro Lazkano.   (gehiago…)  »  

Contadores fabrikaren memoria Irati Gorostidi zinemagilearen eskutik

2024, Otsailak 8

2023-contadoresDatorren otsailaren 17an, larunbata, Irati Gorostidi zinemagilearekin Contadores fabrikaren memoriaren inguruan ekitaldi bat antolatu du Bidebietako Kontadores zentroak.

Ekitaldia arratsaldeko 5etan hasiko da, eta Kontadores zentrotik paseo bat emanez Contadores fabrika zegoen tokiraino joango da, Iratik, Fernando eta Koro langileek eta Altzako Historia Mintegiko kideek gidatuta. Paseoa fabrikaren historia berrosatzeko saioa bat izango da, irudiak, datuak eta esperientziak partekatuz.

Zentrora itzuli ondoren, 7etan, Irati Gorostidiren “Contadores” film laburra proiektatuko da eta, segidan, fabrikako langile ohiekin tertulia bat egongo da.   (gehiago…)  »  

Tokia kontatu

2024, Urtarrilak 11

kartela

IZBE, Lauaizeta Ikastola, Politki Elkartea

Tokia Kontatu proiektua Politki elkarteak Intxaurrondo Zaharreko Auzo Elkartearekin eta Lauaizeta ikastolarekin elkarlanean sustatutako ekimena da. Ekimen honekin kohesioa sustatu nahi dugu Intxaurrondon, belaunaldien arteko jarduera partehartzaileen bidez.

Intxaurrondoko elkarteek auzoaren historia berreskuratzeko egiten duten lana ikustaraztea da proiektuaren helburu bat.  Intxaurrondoko Jaiei buruzko erakusketa Intxaurrondoko kulturetxean ikusgarri egon da joan den abenduan.   (gehiago…)  »  

Altza 2024 egutegiaren aurkezpena

2023, Abenduak 1

penueloDatorren abenduaren 15ean, ostirala, “Altza 2024” egutegia aurkeztuko dugu Tomasenen, arratsaldeko 7:00etan.

Urte berriko egutegiaren protagonistak gertuko komertzioak izango dira. Argazkiak biltzeko orduan azken bost bat hamarkadetan Arrizar, Arriberri, Erroteta eta Santa Barbarako auzoetan lan egin duten komertzioetara mugatu gara. Argazkiak utzi dizkigutenak hauek dira: Zugasti Jantziak, Calzados ZM, Peñuelo Liburu-denda, Foto Cano, Pastelería Carmentxu, Comestibles Vidal, eta Elizondo, La Cepa eta La Palmera tabernak. Utzitako argazki guztien artean lau aukeratu ditugu paretako egutegirako eta beste bat poltsiko egutegirako, baina bildutako material guztia Altzako Tokiko Bilduman gorde eta ikusi ahalko da.   (gehiago…)  »  

Altzanet berritua eta AHMren logo berria

2023, Azaroak 20

altzanet-logoaAurrera jarraitzea eta aldaketa egokiak egitea. Horretan ari gara eta gure elkarteko bi elementu garrantzitsuren txanda izan da: logoa eta Altzanet webgunea. Aldaketekin, sinpletasun, argitasun eta erabilgarritasun handiagoko irudia bilatu dugu, webgunearen kasuan edukiak eta haiek antolatuta zeuden egitura mantenduz.

Asko dira Altzako Historia Mintegiaren inguruan ia lau hamarkadatan zehar sortu eta bildu diren edukiak. Esan dezakegu denborarekin altxor txiki bati forma eman zaiola, gai altzatarretan interesa duten guztien zerbitzura. Eta Altzanet da altxor horri aterpea ematen dion lekua.   (gehiago…)  »  

Altza Hadi! eta Euskararen eguna

2023, Azaroak 17

eman-izena-kartela

Bizarrain Euskara Elkartea

Euskararen eguna hurbiltzen ari da eta horren inguruan jarduera ugari prestatu ditugu Altzan.

Aurten, Altza Hadi! ospatuko da berriro, azaroaren 20tik abenduaren 3ra. Informazio guztia hemen. Erronkan parte hartzeko Altzan jaio, bizi edo lan egitea da. eta 16 urtetik gorakoa izatea. Ahobizi bezala izena emateko klik hemen, eta Belarriprest bezala hemen.

Dagoeneko zure txapa jaso dezakezu Casares Kultur Etxean.

Bestetik, Joan Mari Irigoien altzatar idazleari aitortza ekitaldia eskainiko diogu. Altzagainan izango da, Altzako udaletxean, abenduaren 2an. Goizeko 10:00etatik 13:00etara Joan Mari Irigoienen Babilonia liburuaren irakurketa publikoa egingo da Altzako udaletxean eta denok gonbidatuak zaudete irakurketan parte hartzea. Horretarako gurekin harremanetan jarri bizarrain@altza.net helbidean edo galdetegi hau bete dezakezue. Jarraian, aitortza ekitaldia egingo da San Martzial plazan eta inguruko txoko batean bi zuhaitz landatuko ditugu.   (gehiago…)  »  

Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako hauteskundeak

2023, Azaroak 15

2021-09-11-bDatorren azaroaren 25ean egingo dira Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako elkarteen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak, bost auzo-elkarteen aldetik eta beste bost arloko entitateen aldetik.

Udalean erregistratuta dauden eta egoitza barrutian duten elkarte guztiek hautagaiak aurkeztu eta bozketan parte har dezakete. Elkarteek hilaren 15era arteko epea dute hautagaitzak aurkezteko, gaur arte, alegia. Behin betiko zerrenda 22an argitaratuko da, eta 25ean izango dira hauteskundeak. Bertan, elkarte guztiek eman ahal izango dute botoa, auzo-elkarteek alde batetik, eta sektore-elkarteek, bestetik, lehendakariaren bidez, edo haren ordezko baten bidez. Bozketa Ijentea kalean egingo da, ez barrutiaren egoitzan, elkarteek eskatu bezala.   (gehiago…)  »  

Ganbara bilduma, 60ko hamarkadara bidaia

2023, Azaroak 3

etno-bilduma-azala

Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia Jardunaldien barruan, datorren azaroaren 10eanGanbara bilduma: Altzako etxe batera bidaia 60ko hamarkadan” liburua aurkeztuko dugu etnografia saileko kideekin batera. Ekitaldia San Telmo Museoan izango da, 19: 00etan.

Duela urtebete iragarri genuen bezala, 1998an AHMren baitan sortu zen Ganbara Bilduma Aranzadiko “Objektuen memoria” proiektuaren parte izatera pasa zen, eta horrela bildumaren etorkizuna bermatuta geratu zen. Hogeita bost urte igaro dira, Javier Canterak gidatuta, XX. mendeko erdialdeko hamarkadetan industrialki ekoiztutako etxeko objektuen bidez altzatar etxe baten eguneroko bizitzarako bidaia hasi genuenetik, eta orain bidaia horrek bere bidea egiten jarraituko du, Aranzadiko Etnografia Saileko kide gazteek zuzendutako proiektu handi baten parte izanik, pozez betetzen gaituena.   (gehiago…)  »  

Donostiako VIII. Boilur Azoka

2023, Ekainak 15

boilur-iragarkia-2023

Euskal Giroa Elkartea

Pandemia garaia pasa eta gero, Euskal Giroa elkarteak boilur azoka edizio berria antolatu du. Aurtengoa hil honen 18an, igandean, ospatuko da, goizeko 10,30 etan hasita eta 14,00 etan amaitzeko asmoz. Hau Donostiako Herrera auzoko San Luis enparantzan izango da.

Bertan hamabost bat postu izango dira produktu ugari eskainiko dutenak: boilurrak eta boilurrez ondutako jakiak.

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean