Altzako XVIII. Bertso Aroa
Horratx! Aurtengoa ere mundiala dator… zabala eta aberatsa!
Hurbildu eta gozatu!
Zatoz!
Horratx! Aurtengoa ere mundiala dator… zabala eta aberatsa!
Hurbildu eta gozatu!
Zatoz!
Jarduera hauek prestatu ditugu udaberri honetan egiteko:
Jarduera bakoitzari buruzko informazio gehiago hemen Estibausen emango dugu.
Poliki-poliki, nahi baino polikiago, Gerra Zibilaren biktimei, lurpetik beraien gorpuzkiak berreskuratuz, zor zaien duintasuna itzultzen ari zaie. Biktima horien arteko batzuk ospetsuak egin ziren politikarekin zerikusirik ez zeukaten jardueretan arituz, baina gerraren ondorioz haien oroimena ahanzturaren putzura bota zuten irabazleek. Hauxe da Claudio Egaña Otamendi korrikalariaren kasua. (gehiago…) »
Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma
Datorren asteazkenean, hilak 7, arratsaldeko 7retan, Altzako Tomasene Kultur Etxean “Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma”-ren eskutik “La plaza de la Música. Historias de amianto” (Juanmi Gutierréz, 2010) dokumentala proiektatuko da.
Juanmi Gutierrezek horrela aurkezten du bere dokumentala: “Duela gutxi halabeharrez jakin nuen gure ama amianto hautsa arnasteagatik hil zela. Hautsa egiten zuen fabrika bizi ginen etxetik hurbil zegoen. Aurkikuntza kolpe handia izan zen niretzat, eta ondorioz, nire bihotzaren barru-barrutik Indiako hondartzetarainoko bidaia egitera eraman ninduen; hantxe desegiten dituzte gaur egun barruan duten amiantoaren beldurragatik Europan inork desegin nahi ez dituen ontziak”.
Emanaldiaren ondoren dokumental eta amiantoren gainean eztabaida irekiko da. Dokumentalaren zuzendariak ere, Juanmi Gutiérrez, parte hartuko du.
Euskal Giroa elkartea
Datorren otsailaren 5ean amaituko da Herrerako Euskal Giroa elkartearen Mus Txapelketan izena emateko epea. Zortzi erregetara jokatuko den XXXIV. edizio hau otsailaren 12an hasiko da.
Gizonezko zein emakumezko mus zaleak biltzeko aukera paregabe bat da eta elkarteetan musaren inguruan sortzen den giro bikainaz gozatzeaz gain sailkatutako lau bikoteentzat sariak ere egongo dira, 400, 200, 100 eta 50 eurokoak, gehi oroigarriak eta Txapelketa amaierako afariak.
Informazio gehiago behar izanez gero, telefono hauetara deitu: 618 355 759 (Aurelio), 611 300 694 (Peio) eta 606 454 616 (Pako).
Altza Hadi batzordea
Abenduak hiruan, Euskara egunarekin iritsi ginen 21 egun iraun dituen erronkaren amaierara. Amaitu genuen duela hiru aste hasi genuen erronka.
Euskal Herriko beste hainbat herrik hartu zuten lekukoa gure aurretik, lekuko hori ere Altzan hartzea erabaki genuen, eta geroztik, ia urte bete pasa da. Altzan ere euskaraz bizitzeko nahiari heldu eta pauso bat aurrera ematea erabaki genuen. Egin genuen proposamena sinplea zen: euskara orain baino gehiago erabiltzeko erronka pertsonala eta kolektiboa proposatu genuen.
Pauso bat aurrera eman eta hizkuntza portaerak aldatzea da proposatu genuena, herri erronka. Handia da Altza, aldapaz beterik dago, gainera: Larratxo, Herrera, Altza-gaina, Harria … Gora eta behera, gora eta behera, hankei eragitera ohituta gaude Altzatarrok!
Behar bada, horrexegatik da Altza hain bizia eta horrexegatik daude gurean hainbeste proiektu, talde, hainbeste amets konpartitu eta hainbeste energia elkarrekin lanean aritzeko. Aldapak elkarrekin igotzera ohituta gaude eta gustuko herrian aldaparik ez.
Euskaraz bizitzea da Altzatar askok partekatzen dugun amets horietako bat, eta egunero ari gara lanean ametsa errealitate bihurtzeko. (gehiago…) »
Bidean dago 2018 urterako egutegia eta datorren abenduaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 19:30ean aurkeztuko dugu Tomasenen.
Egutegiaren eta saioaren nondik norakoak aurkezpen egunerako gordeko ditugu, baina zuen artean begiluzerik baldin badago gonbidapen honekin batera doan argazkia lagungarria gertatuko zaio.
Urtero bezala, egutegi handia eta txikia egongo dira eta doan banatuko dira aurkezpen egunean, olentzeroetan, Casaresen, eta egutegia argitaratzen laguntzen dutenen bitartez: Eroski Altza eta Txukun komertzioak, Nido eta Zumardi tabernak, eta Betikoak garraioak.
Urte berri on!
IZBE
Intxaurrondo Zaharreko auzo elkarteko historia batzordeak Urriaren 19an “Intxaurrondo atzo eta gaur” izeneko argazki erakusketa inauguratuko du Intxaurrondo kultur etxean 19:00etan. Bertan, auzoko 1970. urtetik aurrerako argazkiak biltzen dira.
Altza Hadi batzordea
Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu azaroaren 11tik abenduaren 1a bitartean “ALTZA HADI 21 EGUN EUSKARAZ” ekimena egingo dela Altzan.
Helburua da euskaraz hitz egiteko aukera, babesa eta onarpen soziala handitzea Altzan. Aurreiritziak, ajeak edo beldurrak gainditzea. Erronka bat da. Horretarako, 515 altzatarrek adieraziko dute, nahi duenak haiekin euskaraz aritzeko aukera duela, belarria prest dutela euskara entzuteko eta beste 212k lehen hitza euskaraz egingo dute, Ahoa bizia dutela.
Honela bada, zu ere esperientzia honen partaide egin nahi zaitugu. Zure euskararen ezagutza edozein mailakoa dela ere, lagun dezakezu eta partaide izan guztiokin batera. Lehen hitza euskaraz egingo dizunaren jarrera onartzearekin soilik parte hartzen ari zara. Euskararekiko jarrera ona duzula ikusteko modua da, eta honek, ondokoari euskaraz egiten lagunduko dio, ziur.
Orain dela sei hilabete “Ricardo Martín, argazkilari eta ikuslea” erakusketa bisitatzeko aukera izan genuen Kursaaleko Kubo aretoan. Kutxa Fototekaren funtsarekin osatutako argazki sorta ederra bildu zuten, askotariko gaiekin: Donostiako Belle Époque, gertaerak, kirola, Marokoko gerra… Eta argazki horien artean batek atentzioa deitu zigun oso gertukoa zelako eta aspalditik jakin-mina kilikatu zigulako. Argazkiaren fitxan honela zioen: “Irteera zeremoniotsua Alarderuntz, 1924″, eta irudian gizon armatu talde bat ikus zitekeen, ilaretan Altzako udaletxetik ateratzen, atzealdean Casanao baserriaren fatxada nagusia ikusten delarik. (gehiago…) »
Altzako Historia Mintegia