Atala: ‘Iritziak’

80 urteko anexioa: erantzukizun saihestezina

2020, Martxoak 20

01-corporacion-1931

Aizkora bat izan bazen duela laurogei urte Donostiako udalak Altzaren anexioa sinbolizatzeko aukeratu zuen objektua, hondeamakina baten irudiak, era berean, oso ondo adieraz lezake Altzaren patua zer izan den anexioko laurogei urte ondoren, alderdi bakarreko berrogei urteren eta alderdi anitzeko beste hainbaten ondoren.   (gehiago…)  »  

80 urteko anexioa: aizkorakada

2020, Martxoak 5

28-irudia1940ko martxoaren 9ko Ministroen Kontseiluan “Se aprueban los expedientes de anexión de Alza a San Sebastián“, Altza Herriaren independentziari amaiera emanez. Erabaki hori Altzako egungo errealitatea ulertzeko ezinbestekoa da. Aurreko anexio saiakera guztietan bezala, ekimena Donostiako Udaletik abiatu zen, baina oraingo honetan bere helburua azkar eta modu eraginkorrean lortu ahal izan zuen Gerra Zibilean Errepublikaren porrotaren ondoren sortutako erregimen frankista bertikal eta autoritario berriaren babesari esker. Donostiako Udalaren aspaldiko asmoa, altzatarren udal-mugartea berenganatu eta nahi bezala erabiltzeko asmo zaharra, bete egin zen azkenean.   (gehiago…)  »  

Mercader du izena

2020, Otsailak 14

Donostiako Udalak Altzaren ondare historiko eta kulturalekin zerikusia duen guztiaren degradazio sistematikoarekin jarraitzen du. Orain Mercader izenari tokatzen zaio, kirol azpiegitura eraikiko duten lekuaren izena, haiek Merkear bezala “normalizatu” nahi dutena. Merkear, Mercaderren ahozko forma laburtua da, oinetxeren izen eta familia abizen altzatarra, Erdi Aroaren amaieratik gaur egun arte dokumentatua eta, honezkero, hemen, Estibausen aipatu duguna.

Baina haiek ezjakinarena egin nahi dute, eta ahal duten guztia egiten dute altzatarrak ezjakinak izan daitezen. Izen historiko hori lurperatu nahi dute, baserriaren lurrak AP-8ko hondakinen zabortegiaren azpian lurperatuta geratu diren bezalaxe. Udal horren ohiko praktika da. Bi adibide baino ez. Arriaga oinetxearen lurren gainean, Harria parkea eraiki zuen; Aduriz oinetxearen lurren gainean, Auditz-Akularren garapen urbanistikoa du proiektatuta. Mercader, Arriaga, Aduriz… ordez Merkear, Harria, Auditz… normalizatuz, Altzaren nortasun historikoari beste lur-palada bat ematen diote.

Hiru urtez Altzan kiroldegirik gabe

2019, Azaroak 26

Kiroldegia

MªJesús Botana Costoya

2016 urteko bukaeran hasi zen Altzako kiroldegiaren eraispena. Urte bete beranduago, Donostiako Udalak esan digu altzatarroi ezin izango dutela bukatu 2020 edo 2021 arte.

On Kixotek esango lukeen bezala:

“Zinez eta minez diotsut, Santxo, politikariek euren hitza betetzen dutela”.

“Lasai, nagusi, lan zaila da-eta: amiantoz kutsatutako lurrak estali, kiroldegi berria eraiki, kanpoko igerilekua egin, eta behar adina aparkaleku eskaini ingurunean bizi direnentzat”. Emaiezu denbora!

“Zure ezjakintasuna hain da haundia Santxo, ezen ez baituzu ezertxo ere ulertzen. Hiri-erdigunerantz begiratzen dute beti politikariek, ikusgarritasuna duen lekurantz; beste guztia hiri-bazterrak dira, ez besterik, nahiz eta zabalak eta jendetsuak izan. Ez baitabil turistarik auzoetan”.   (gehiago…)  »  

Hauteskundeak Barrutiko Batzarrera

2019, Urriak 22

batzarra20180629Larunbat honetan, urriaren 26an, Ekialdeko barrutian erregistratutako elkarteek Barrutiko Batzarrerako gure ordezkariak aukeratuko ditugu. Oraingoan AHMk ez du bere hautagaitza aurkeztu. Gure mugek eta lehentasunek, pertsonalak zein elkartearenak, hori eragozten digute, baina gure erabakiak ez du esan nahi barrutia partaidetza-organo gisa garatzeko dugun konpromisoa alde batera utziko dugunik. Orain arte bezala jarraituko dugu kulturaren esparrutik gure auzoetako bizi-kalitatea hobetuko duten eta gure ondare historiko eta kulturala zainduko duten proposamenak lantzen.   (gehiago…)  »  

Ekialde Barrutia: Itxuratik haratago, zer?

2019, Urriak 7

HERRIPE - INTXAURDI - IZBE - OSTEGUNA / AHM - EMANHAR - PLAZANDREOK
(Barrutiko Batzarraren elkarteak)

2015eko apirilak 13an, Donostiako Udalak hirian osatu nahi zituen lau barrutiak arautzen zituen araudi organikoa argitaratu zuen, barne Ekialde Barrutia[1]. Altza, Intxaurrondo eta Bidebietako zenbait elkarteek ia bi hamarkada bilera eta aldarrikapenetan pasa eta gero. 2018ko ekainean hauteskunde prozesua bete eta gero Ekialde Barrutiko junta martxan jartzen da. Argitaratutako araudiak dionez batzorde hauek kontsultarako besterik ez dira ,  ez dituzte elkarteek eskatzen zituzten eskumenak eta ez dira erabakigarriak Barrutiarentzat erabakitzen den aurrekontuari buruz, horrela hasieratik ez ziren betetzen elkarteen eskakizunak.   (gehiago…)  »  

Txingurri errekako saneamenduak osatu gabe jarraitzen duela agerian utzi du isurketa batek

2019, Irailak 27

Eguzki

herrera1Asteartean isurketa batek txuriz tindatu zituen Pasaiako badiako urak Herrera partean (ikus 1. eta 2. argazkiak). Kutsaduraren kontrako barrerak zabaltzera iritsi zen Portuko Agintaritza  (ikus 3. argazkia).

Ez omen dago jakiterik isurketa zehatz-mehatz non egin zen, baina bai badiara Txingurri errekatik behera iritsi zela. Kontuan izan behar da Txingurri errekak oraindik Altzako, Larratxoko eta Herrerako ur zikin asko biltzen dituela eta, Donibanerekin batera, badian saneatu gabe geratzen den puntu nagusietako bat dela.

  (gehiago…)  »  

Desorekak eta erronkak Ekialde Barrutian: Hezkuntza arloa

2019, Irailak 23

Plazandreok, AHM, Herripe, IZBE, Intxaurdi, Intxaurrondo Berri, Osteguna

2018. urteko erdi aldera martxan ipini zen Ekialde Barrutiko juntaren osaketak (Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta), ahalbideratu du gune hauetan modu berezian islatzen diren hirigintza eta sozial arazo jakin batzuk hobeto azaleratzea. Egoera hauek modu partzialean eta era intuitiboan ezagunak ziren baina kontrastatzerakoan garbi azaltzen dute udal politikak gune hauetan bizi garen emakume eta gizonen beharrei modu eraginkor eta berezian erantzuten duten diseinua behar dutela.

Barrutiak Donostiako biztanleen ia %25ren osatzen du  44.725 pertsona), eta hauetatik %51 emakumeak dira. Biztanle kopuru handia osatzen dugu, Errenteria udaleko kopuruaren hantzekoa. Gipuzkoako udalerrien barruan bakarrik Irunek biltzen ditu Barrutiak baino biztanle gehiago. Kasu batzuetan bikoiztu eta  besteetan erraz gainditzen ditu lurralde historikoko herri jendetsuenak: Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Hernani, Lasarte-Oria, Oñati, Pasaia, Tolosa, Zarautz…1   (gehiago…)  »  

Molinaoko hiltegia biziberritu

2019, Uztailak 22

c100120

Prentsaren berri baten bitartez jakin dugu Donostiako Udalaren asmoa dela Molinaoko hiltegi zaharra eraistea. Eraikin hau, udal jabetzakoa, Molinao errekaren eta zubiaren ondoan dago eta ehun urte baino gehiago dauzka. Udalak erakutsi digu gure auzoetako iraganeko aztarna guztiak desagerrarazi nahi dituela, eta orain Molinaori egokitu zaiola dirudi. Adituek, ordea, aspaldi ohartarazi zuten eraikin honen balioaz eta zutik eta bizirik irautea aldarrikatzen dugu.   (gehiago…)  »  

Altzako herriko etxea eguneratu

2019, Maiatzak 28

4-1889Bere garaian, Altzako alde zaharraren babesa eskatu genuen, altzatarren ondare kultural eta historiko gisa. Alferrikakoa izan zen, baina eskaerari eusten diogu eta, une honetan, alde zaharra osatzen duten elementuen artean bereziki multzo horren elementu nagusiaren gainean jarri nahi dugu gure arreta, Altzako herriko etxearen gainean, hain justu. Altzako udaletxea babestutako eraikina da (D babes maila), baina eraikin publiko gisa bete behar duen funtzioari erantzuteko ez dago prestatuta. Ildo horretatik, Barrutiko Batzarrean eraikinaren egitura eta funtzioa eguneratzeko proposamen bat aurkeztu dugu, -alde zaharreko gainontzeko elementuekin estuki lotuta dagoen eraberritzea behar luke-, eta, aldi berean, udaletxeko altzarien eraberritzea ere eskatu dugu.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean