Atala: ‘Txangoak’

Mutriku ezagutzera

2017, Urriak 3

mg_7186-2Datorren urriaren 21ean, larunbata, Mutriku ezagutzera joango gara gure adiskide, bazkide eta Aranzadiko kidea den Javi Castroren eskutik. Egitasmoa hauxe da:

  • Mijoa auzoa: San Geronimo ermita eta Ilunbe baserrian dagoen XVI. mendeko dintelean dagoen nao baten irudia.
  • Saturraran: Gipuzkoako muga. Eguraldiak laguntzen badu oinez joango gara Ondarroaraino.
  • Antzainerra edo Songinerreka bailara: istorio mitologikoez jositako errota ingurua.
  • Olatz bailara: Bizkaiko mugan dagoen haran karstikoa. Ordubeteko denbora baldin badugu, Lete saroea bisita dezakegu.
  • Bazkal ondoren, Mutrikuko hirigunea bisitatuko dugu. Erdi Aroko aldea eta portua.

  (gehiago…)  »  

Bide ugari Bidebietan

2017, Maiatzak 21

bidebietabaju

Ulia-Mendiolapean finkaturik dagoen auzoan zehar ibilaldia egitea erakargarria delakoan gaude. Horri gehitu behar zaio Pasaiako portuarekin muga egiten duen auzoa dela, Altzako herrian bere sustraiak dituen eremua dela, eta iraganean baserri eremu adierazgarria izan zela. Gainera, Kontadores Gazte Zentroak eta Altzako Historia Mintegiak 2017ko maiatzaren 20rako antolatu duten ibilaldian, auzoan bizitako jendearekin berriketan aritzeko aukera eta euren oroitzapenak entzuteko tartea izango dugula ere aipatu nahi dugu; ibilaldian zehazturik ageri diren geldiuneetan horiek esanahiez beteko dituzten pertsonekin hitz egiteko tartea izango dugu. Beraz, atzera bota ezin duzun gonbidapen baten aurrean zaude.   (gehiago…)  »  

Bide ugari Bidebietan

2017, Maiatzak 8

kartelabidebietaibilaldiaona-1

Datorren maiatzaren 20an, larunbata, pasealdi bat egingo dugu Bidebietan barrena. Auzoko lehengo eta oraingo bizilagunez lagundurik bidean aurkituko ditugun interesguneak haien oroipenez eta bizipenez jantziko dira. Kontadores Gaztelekua eta Altzako Historia Mintegiaren proposamen bat da eta Olatu Talka egitarauaren barnean dago. Bide ugari daude Bidebietan, eta guk bat aukeratu dugu. Hurrengo sarrera batean zehaztasun handiagoz azalduko dizuegu; bitartean, hauek dira interesguneen zerrenda: 1. Kontadores, 2. Portua, 3. Gomistegi baserria, 4. Mogambo, 5. ur-biltegiak, 6. “Ikastetxe Horia”, 7.  12 Blokea, 8. Guardaplata, 9. “autobuseroen etxebizitzak”, 10. aurreneko parrokia, 11. “Tiro Nazionala”, 12. tunela, 13. 4 Blokea,  14. Bidebieta Elkartea, 15. parkea, 16. Moneta baserria, 17. “bankarien etxebizitzak”, 18. merkatalguneak, 19. Erretiratuen Elkartea, 20. Contadoresko urbanizazioa, 21. La Asunción Ikastetxea, 22. Gaiztarro, 23. guardaren etxea, 24. antzinako untziralekua.   (gehiago…)  »  

+ 55 Altzatik abiatutako ibilbideak

2017, Martxoak 22

2016-09-15-mendiolaAurtengo denboraldian gure herriko txoko batzuk ezagutu ditugu eta Gipuzkoako beste zenbait museo eta ingurune naturalak ere bisitatuko ditugu.

2017ko DENBORALDIA (MAIATZA-URRIA)

Maiatzak 18: ANFIBIOAK ETA NARRASTIAK ALTZAN ETA ERRENTERIAN
Ibilaldi bat gure inguruetan bertako fauna ezagutuz Aranzadi Zientzia Elkarteko Jon Garin herpetologoaren eskutik.
10:00ean, Casares Kultur Etxean.

Maiatzak 25: HENDAIA - BEHOBIA - IRUN
Ibilaldia Bidasoa ibaiaren ibaiertzetik.
9:15ean: Herrera (Topo); 10:00etan: Hendaia (Topo).

  (gehiago…)  »  

Altzatik abiatutako +55 ibilbideak

2016, Maiatzak 10

20160428-012-planificacion-verde-de-las-ciudades-marko-sierra-dando-explicaciones-en-arria-55Aurreko denboraldien ildotik aurten ere gure herriko zenbait txoko eta inguruetako herrietan dauden museoak zein natur guneak bisitatzeko aukera izango dugu.

Dagoeneko egitarauan dauden hiru ibilaldi egin ditugu eta beste sei gehiago prestatu ditugu datozen hilabeteetan egiteko. Hona hemen 2016 urteko (apiriletik urrira) egitarau osoa:

  (gehiago…)  »  

Ibilaldi historikoa Garbera inguruan

2016, Maiatzak 3

Mikel Ubillos

(Ibilaldian egindako argakiak ikus daitezke hemen)

Ibilaldia Garbera Merkatal Zentroan hasiko da, eta Garbera auzoa ikusi eta Larratxoko parkean zehar ibili ondoren, Lau Haizetara joango gara. Inguru horretan Pelegriñene, Kataliñene, Illarregi eta Marrus baserriak ikusiko ditugu. Hortik Ametzagaina parkean sartuko gara eta Historiaurreko aztarnak aurkitu diren paleolitiko garaiko kokalekua ezagutzeko aukera izango dugu. Ondoren Ubarako bidea hartuko dugu Plasentzia baserri ondotik igaroz. Azkenik, Ametzagainako gotorlekuraino helduko gara eta bisitatu ondoren Merkatal Zentrora itzuliko gara. Denera 5,1 kilometro dira, errazak ibiltzeko eta 3 ordubete eskas beharko ditugu egiteko.

Sei geldiune egingo ditugu:

  1. Garbera auzoa.
  2. Pelegriñene.
  3. Marrus.
  4. Paleolitiko garaiko Ametzagainako aztarnategia.
  5. Ubako ermita.
  6. Ametzagaina gotorlekua.

ibilbidea

Ibilaldia Pdf formatuan hemen.

  (gehiago…)  »  

Itsasargira egindako bisitaren erreportajea

2015, Urriak 27

plata-30Hona hemen joan den larunbatean Platako itsasargira egin genuen bisitaren argazki-erreportajea. Argazkiak pasa genuen goiz ederraren lekukoak dira eta irudiek bertatik ikus daitezken bista ikusgarriak eta itsasargiaren barneko txoko eta xehetasunak erakusten dizkigute.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bidenabar Pasaiako Portuaren Agintaritzari zein Ramon farozainari leku pribilegiatu hori gurekin konpartitzeagatik.   (gehiago…)  »  

Guardaplata-Platako itsasargia: datuak eta erreferentziak

2015, Urriak 20

Ibilbidea

Ibilbidea (wikiloc)

Datorren larunbatean Platako itsasargia bisitatzera joango gara eta hara joatea pentsatu genuen momentuan bertan Guardaplata eta bere jatorrizko izena, Pordeplat etorri zitzaigun burura ibilaldiaren abiapuntu gisa, bien deituren artean dagoen itxurazko antzagatik.

Itsasargia 1855. urtean eraiki zutenean Plata izena zergatik jarri zioten zehazki ez dakigu, baina seguruenik izena marinelei zor diegu. Izan ere, itsasoko jendeak horrela deitzen die eta kostaldeko horma handi eta zapalei, Pasaiako portuaren bokalean dauden eta itsasargia eraiki zuten bezalakoei.

  (gehiago…)  »  

Platako itsasargira

2015, Irailak 24

platako-itsasargiaDatorren urriaren 24an, larunbata, Platako itsasargira ibilaldi bat antolatu dugu Uliako Interpretazio Zentroarekin batera. Bidebietatik abiatuko gara eta itsasargira heltzerakoan barrutik bisitatu ahal izango dugu. Aukera paregabea izango da itsasargiaren funtzionamendura eta historiara bertatik hurbiltzeko.

Itsasargian sartzeko aurretik izena eman behar da 943 453526 telefonora deituz edo uliazentroa@donostia.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Irteera goizeko 10:00etan izango da, Nornai plazatik, Gomistegiko ainguraren biribilgunaren ondotik, eta itzulera Ingeles-Iturritik eta Guardaplata bidetik egingo dugu.

  (gehiago…)  »  

Hurrengo +55 ibilaldiak

2015, Irailak 22

txoritokietaMaiatzeko mezuan zenbait ibilaldiren data zehazteko geratu ziren. Hona hemen:

Irailak 24: ULIA
Ulia mendiko inguru altzatarrean zehar.
9:30ean, Mirakruz Gainan, Arzak ondoan.

Urriak 3: (LARUNBATA): TXORITOKIETAKO MONUMENTU MEGALITIKOAK: AITZETAKO TXABALA ETA BERROSPIN
Azalpenak Aranzadiren Historiaurrea Saileko Jesus Tapia eta Manu Ceberioren esku egongo dira.
10:00etan: Casares Kultur Etxea. 10:00ean Garberako geltokian.

Urriak 22: SARROETA ETA ZORROAGA
Altza aldeko Martutenen eta Amara Gainan zehar.
9:30ean: San Martzial eliza (Altzagaina).

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean