Altzako festak
Unai Elizasu
Doinua: “Lehio ertzetik entzun dezaket”
Ekainaren bukaerako
fetxak aski ezagunak,
altzatar denok barne agendan
markaturik ditugunak,
bost egunetan argitzen dira
urte osoko ilunak,
adiskide hain urrunak,
festak elkartzen ditunak;
ta festa hauek zertako diren
jakin zazue lagunak,
herri bizi bat hil nahi ez dula
demostratzeko egunak. (gehiago…) »