Eskerrik asko, Ixabel
Igandean Ixabel Matxinandiarena zendu zen. Martillunen urte askotan lanean jardun ondoren jubilatuen elkartean ardurak hartu zituen. Emakume langile eta abegitsua, guztien laguna. Gure elkarteko bazkide ere bazen. Etxeko argazkiak gurekin konpartitzeaz gain, Lekukoak proiektuarekin kolaboratu zuen bere bizitzaren pasarteak ondorengoentzat kontatuz. Ixabel joan da eta bere irribarrea eta bizipoza utzi dizkigu. Agur, Ixabel, eta eskerrik asko.


Orain dela hamabi urte Paco Lasarengana joan ginen Altzako argazki eta bestelako dokumentuen eske. Bere etxeko egongelan hartu gintuen eta orduz geroztik etxeko ateak zabalik izan ditugu harekin egoteko eta hitz egiteko, beti atsegin eta eskuzabal. Bere familiaren albuma, gaztaroko pasadizoak, itsasontzien kontuak, haren idatziak… herrian errotutako gizon bat ezagutu genuen. Mila esker Paco.
Azkenaldian nabaritzen hasiak ginen bere hutsunea, gure txoko honetan. Gizalegeak agindu emana du era honetan izan beharra. Atzean geratzen dira elkarrekin landutako bideak. Honela gertatu zaigu Itsasondoko Urkia bailarako altzatarra bihurtutako Bixente Barandiaran bertsolari eta, batez ere, euskaltzalearekin.