Atala: ‘In memoriam’

Zavalaren Auspoa Altzan

2009, Otsailak 7

Iñigo Landa

Antonio Zavala, Auspoa bildumaren sortzailea,  Iruñean hil zen urtarrilaren 2an, 80 urte zituela. Jesuita eta euskaltzain osoa, haren merezimenduaz luze eta zabal idatzi da, agian ez merezi duen haina. Gure txokoan ere aipamen bat, xumea bada ere, merezi duela uste dugu, haren lana handia izan delako eta gure artean oraindik ere bide luzea egingo ahal duelako.   (gehiago…)  »  

Joxe gogoan

2007, Irailak 21

Orain dela hilabete batzuk Joxe Erauskin zendu zen eta Estibausek eskaintzen digun aukera hau ez dugu pasatzen utzi nahi berak merezi duen gure omenaldi txiki hau egin gabe.   (gehiago…)  »  

Jose Mari geurea

2006, Irailak 21

Euskal Giroa/Herrera

Mendizale, bizilagun, festazale, elkarkide, edozertan
Laguntzaile, lanerako beti prest, baina batez ere adiskide.
Naturarekiko maitemindua zen, Auzoa, Herria, Euskal Herria zituen maite.
Denak ziren bihotz zabal horren barne.
Zenbat aldiz bere esku indartsuez egur gogorra lantzen!
Beti ikastola eta euskal kulturaren alde.
Bidegabekerien aurka amorratua, lagun leiala,
Gazte gaztetatik borrokatutako langile.
Horren bihotz handikoa leher!
Zeru zabalean barreiaturik,
Txinparta batean joan zitzaigun aldamenetik,
horren gogoko zituen su artifialen moduan,
bapatean, gorantz begira, azkarregi, arin arin. Su eder!
Agur lehendakari!
Agur lagun maite!
  (gehiago…)  »  

Francisco Lasa Echarri

2006, Irailak 21

Carmen Lasa

Orain dela hamabi urte Paco Lasarengana joan ginen Altzako argazki eta bestelako dokumentuen eske. Bere etxeko egongelan hartu gintuen eta orduz geroztik etxeko ateak zabalik izan ditugu harekin egoteko eta hitz egiteko, beti atsegin eta eskuzabal. Bere familiaren albuma, gaztaroko pasadizoak, itsasontzien kontuak, haren idatziak… herrian errotutako gizon bat ezagutu genuen. Mila esker Paco.

Es la primera vez que escribo de mi padre en tiempo pasado y ello me resulta difícil y doloroso, porque me obliga a enfrentarme de forma consciente al hecho de que ya no está entre nosotros, de que es ya tan sólo un recuerdo, una ausencia. En casa todavía repetimos sus frases, tomamos prestados sus objetos, leemos sus escritos, vemos las fotos en las que estamos todos juntos y nos parece que aún no se ha ido del todo. Supongo que es parte del duelo y un proceso por el que tarde o temprano pasamos todos.   (gehiago…)  »  

Plazido Muxika eta Altza

2006, Ekainak 21

Joan den apirilean Plazido Muxika (1906-1982) jaio zenetik ehungarren urteurrena ospatu zen. Diccionario castellano-vasco hiztegi ospetsuagatik eta beste lan askorengatik gogoratua, ospakizunak batez ere Urnietan eta Lasarte-Orian egin ziren. Alabaina, Altzan ere bera gogoan hartzeko motiboak baditugu.   (gehiago…)  »  

Bixente Barandiaran

2003, Urriak 1

Luis Mari Ralla / AHM

Azkenaldian nabaritzen hasiak ginen bere hutsunea, gure txoko honetan. Gizalegeak agindu emana du era honetan izan beharra. Atzean geratzen dira elkarrekin landutako bideak. Honela gertatu zaigu Itsasondoko Urkia bailarako altzatarra bihurtutako Bixente Barandiaran bertsolari eta, batez ere, euskaltzalearekin.

Originaltasun apurrik gabe, herrigintzaren plataforma honetatik bihoakio gure doluminik zinezkoena gertuko sendiari eta gainontzekoak, gera gaitezen ezagunagoa dugun esaera zahar honen esanahiarekin: “Urak dakarrena, urak daroa, zuk emandakoa gurekin geratzen da”. Mila esker Bixente.

Imanol Elizasu, ez adiorik

2002, Urriak 1

Udazken hasi berri honetan Imanol Elizasu zendu da. Mintegiaren bazkidea genuen elkartea eratu zenetik eta beti izan dugu gure ahaleginetan bidelagun. Estibaus buletinaren 4. zenbakian bere oroimenak kontatu zizkigun, gehien bat parrokiaren koruari lotuak. Beste alorretan ere, Altzaren historiaren ikerketan hain fruitu oparoak eman dituen bekan alegia, bere laguntza ezinbestekoa izan zaigu.

Baina, batez ere, otxotean eta parrokiko koruan egindako lanagatik gordeko dugu gogoan Imanol. Altzatarrei eskaini dizkigun une zoragarri horiek zor dizkiogu.

Txapiñeneko semea gizon jatorra zen eta Altza zalea. Lehengo Altza hura eta gaurkoa uztartzen eta maitatzen jakin zuena.

Manuel Zapirain gogoan

2001, Azaroak 1

Aurreko zenbakian Manuel Zapirain-en heriotzaren berri eman genuen. Ustekabean hartu gintuen, oso argi eta bizi ikusi baikenuen Manuel hil aurreko astean. Utzi digun gogorapenarekin batera bere koadernoan idatzitako esperientziak eta burutazioak utzi dizkigu. Horietako gutxi batzuk Hautsa Kenduz liburuan bilduak daude, bueltatuko ez den garai bateko testigantza. Eta orain eskaintzen dizueguna beste bat da, uda honetan bertan idatzitakoak. Aralarren, artzain-txabolan igarotako egun horietan idatzitako bertsoak. Ezagutzen ditugun azkenak dira eta Estibausen argitaratzeko eman zizkigun.

Aralarreko artzai
Txabola xar ontan
Zortzietan jaiki naiz
Gaba pasaz lotan
Irratiz ari ziran
Erri konponketan
Berritu zait nerekin
Neukana askotan   (gehiago…)  »  

Cristina Extemo bazkidea hil da

2001, Apirilak 16

Joan den otsailean 45 urte zituela utzi gintuen. Mintegia sortu zenetik izan dugu lagun eta, esker onez, gure bidean gogoan gordeko dugu.

Andoni Kortajarena gogoan

1999, Abenduak 16

Joan den azaroan Andoni Kortajarena zendu zen. Altzazaleok, eta modu berezi batez mintegi honen inguruan aritzen garenok, zordun gara berarekin, bere hitz eta idatziekin. Gogora ekarriko ditugu hona Hautsa Kenduz-en argitaratutako «Herrera’tar zaar baten bizikaskizunak», “Garai bateko sagardotegietako oiturak” eta «Herrera auzoko garbi-tokia eta garbiketariak», euskara landu eta txukunez idatziak. Ezin dugu ahaztu ere orain dela lau urte Herrerako parrokian antolatu genuen argazki erakusketari sarrera egiteko eman zuen hitzaldia. Ikusgarriak ziren bere memoria zehatza eta transmititzeko zeukan animo eta kemena. Osasuna izan da urte hauetan mugak jarri dizkion bakarra, gogoak ez baitzeuzkan faltan. Hain zuzen ere, azken hilabeteotan eskuartean zeukan eginkizuna Intxaurrondorekin zeukan zerikusirik. Bere bizitzaren azken partea Intxaurrondon egin zuen eta Hautsa-Kenduz liburuetan Altzako auzo honi buruz ezer agertzen ez zela-eta kezkaturik zegoen. Orain, bere lana eta gogoa utzi digu.

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2021
A A A O O L I
« Abe    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki Ezama
    (2021, Urtarrilak 23)
    «Sois tremendos. Aurrera!!! »
  • Javi Castro
    (2021, Urtarrilak 23)
    «Muy buen trabajo. Zorionak por compartirlo. »
  • Bruno lavalle Beta
    (2021, Urtarrilak 19)
    «Hola soy bisnieto de Juan Bernardo Berra que nació en Milan??El de junio dd1875 y murió en Buenos Aires 1 ...»
  • Maite
    (2021, Urtarrilak 18)
    «Zelako harribitxi puska! Eta nolako enbidia ematen duten garai batean gauzei eskeintzen zieten denbora eta kariñoa, adibidez, lagun b ati ...»
  • Fernando
    (2021, Urtarrilak 12)
    «Eskerrik asko A Estibaus. Maribel , Iñigo Landa y Pachi Lazcano. Por por la publicación ...»

etiketak


Sarean