Atala: ‘Ikerketa’

Sagardoa Altzan (2): etxea, dolarea eta sagastiak

2026, Maiatzak 26

l10677

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

XV. mendearen amaieratik aurrera, Altzan sagardo negozioak zuen errentagarritasunak sagastietan eta dolarea zuten baserrietan inbertitzea sustatu zuen. Etxe-kopurua biderkatu egin zen, XV. mendeko 25etik XVI. mendearen amaierako 64ra iritsi zelarik [1]. Horrela, Altzako paisaia bizitokia eta dolarea zituzten baserriez jantzi zen,sagastiekin eta ereiteko lurrekin, gaztainondoekin, eta mendi, larre eta arboladiekin osatuak, azken hauek abereentzako eta egurra bezalako oinarrizko lehengaia lortzeko erabiltzen zirenak.

Etxe eta baserri multzo handi horretan, ordea, mailaketa sozial argi bat nabarmendu behar da, denboran zehar are gehiago markatuko dena. Alde batetik, jauna eta familia bizi ziren etxe pribilegiatuen talde txiki bat zegoen, Altzako auzokide gisa udaletxeko eta parrokiako karguak berenganatzeko eskubidea zutenak; bestetik, maizter batek eta bere familiak bizi eta lan egiten zuten gainerako baserri guztiak, inbertitzaile edo errentadunak zituztela jabeak, -horietako asko merkatariak-, gehienetan inguruko hiribildutako auzokideak, baina jabe horien artean erakunde erlijiosoak ere aurkituko ditugu, Donostiako Santa Katalina edo San Bartolome komentuak, adibidez.   (gehiago…)  »  

Sagardoa Altzan (1)

2026, Maiatzak 8

Altza, 1850

Altza, 1852

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

Andrés de Arzacek, XVII. mendean, adierazi zuen sagardoa zela lur jabeen salmenten ardatz nagusia . Eta hala zen, Erdi Arotik aurrera, sagarra izan zen Altzako lurraldearen fruiturik garrantzitsuena, eta landatutako azalera handi bat sagarrondoz beteta egon da. Biztanleria gehienak, zuzenean edo zeharka, sagardoaren bidez bizi zen: sagarrondoak landu, sagardotegian lan egin, kupelak eta barrikak fabrikatu, garraiatu… Bere garrantzia honetan zetzan: sagardoa, edaria izateaz gain, biztanleriaren eguneroko dietaren oinarrizko elikagaia zen, eta itsasora abiatzen ziren ontzien hornidura ezinbestekoa.

Altzako sagardoaren gaia lau ataletan landuko dugu:

1. Sagardoa Erdi Aroko dokumentazioan: Erdi Aroan ezartzen dira hurrengo mendeetan sagardoaren ekoizpena eta merkaturatzea arautuko dituzten oinarri legalak. Dokumentu nagusia 1450ean Altza eta Donostia artean lortutako adostasuna jasotzen duen gutun zatitua izango da.   (gehiago…)  »  

Ontzigintzarako haritz-landatzeak Altzan XVI. mendean

2025, Uztailak 15

Herrera, "el dique del rey" (1-i)

Herrera, "el dique del rey" (1-i)

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

Europako XVI. mendea itsasoz haraindiko nabigazioaren eta kolonizazioen garaia da. Felipe II.a erregeak (1557-1598), pirateriaren aurka eta Europako beste potentziekin ozeanoak kontrolatzeko zeukan lehian, ontzigintza plan handi bati heldu zion eta itsasontzien kaskoetarako egokiena zen haritz-basoak landatzeko politika sustatu zuen [1]. Haren aginduek eta bestelako xedapenek Kantauri kostaldeko herri eta portuetan eragin zuzena eduki zuten, baita Altzan ere. Izan ere, Altza, Pasaiako badian kokatuta eta ontziolak gertu edukita [2], baldintza ezin hobeak zituen ontziolak haritz-egurrez hornitzeko.

Alabaina, errege xedapenek Batzar Nagusiei eta kontzejuei aginduak aplikatzera behartzen bazieten ere, haien ezadostasunarekin topo egin zuten. 1564ko Batzarrean honela erantzun zioten erregearen aginduari: “en esta Provinçia no conviene al servicio de Su Magestad que se tenga la orden en el plantar de robles, la orden que se da por la dicha provisión, ni se podría cunplir ni executar[3]. Hauek ziren erabili zituzten oinarrizko argudioak: Probintzia txikia da eta lur gutxi dago, eta gipuzkoarrak asko dira, burniolaz, nekazaritzaz, abelazkuntzaz eta itsas-merkataritzaz bizi direnak: “tiene mucha población e está fundada sobre herrerías e labranca e crianca e tratto de mar“. Beraz, Gipuzkoako txara mendiak eta kontzeju-lurrak jarduera horietarako erabiltzen dira eta ez dago lekurik ontzigintzarako haritzak landatzeko.   (gehiago…)  »  

Ontzigintzarako haritz-landatzeak Altzan XVI. mendean (eta IV)

2025, Uztailak 13

(1. irudia)

(1. irudia)

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

***Oharra: artikulu osoa irakurri hemen***

Lur-neurtzaileak eta kontzeju-lurren mugarritzea: “çien mojones grandes e vistosos

Lur-neurtzaileen eginkizuna jabetza publikoko lursailak identifikatzea eta mugarritzea zen, kontzeju-lurrak eta baita bideak[1] ere. 1572ko abuztuaren 19an, Donostiako kontzejuak Altzan partikularrek usurpatutako kontzeju-lurretan mugarriak jartzeak sortutako gastuen ordainketa onartu zuen. Denera, ehun mugarri “handi eta ikusgarri” jarri zituzten usurpatutako 40.000 oin sagarrondoko kontzeju-lur eremu bat mugarritzeko.[2] Zehatz-mehatz ez dakigu “oin sagarrando” azalera neurri horren balioa, baina berez oso grafikoa da, sagarrondo batek hazitzeko behar duen lekua, alegia, eta kopurua ikusita, argi dago lur eremu hori oso handia dela.

Hiru hilabete eta erdi beranduago, abenduaren 2an, kontzejuak Altzako lurretan egindako beste mugarritze lan bat ordaindu zuen: “que hauia gastado en jornales de los dichos agremisores y car(r)eto de piedras y despenssa de los trauajadores diez y ocho reales y juro la dicha costta y pedio librança sus mercedes mandaron librar“. Denera 27 mugarri jarri zituzten.[3]

  (gehiago…)  »  

Ontzigintzarako haritz-landatzeak Altzan XVI. mendean (III)

2025, Uztailak 9

mapa

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

***Oharra: artikulu osoa irakurri hemen***

Jabetza publikoko lurren kudeaketa:Que en Alça auia mucha tierra concegil”[1]

Landatzeak sustatzeko aginduak ezartzeko zeuden oposizioa eta zailtasun handiak ikusita, botere publikoen ahaleginak kontzeju-jabetzako mendien kudeaketan kontzentratuko dira. Donostiako udal akten bitartez hurbildu ahal izango gara kudeaketa hori Altzan nola hezurmamitu zen ezagutzera.[2]

1575eko ekainaren 8ko aktan jasotako agindua bideratzeko lur egokien bilatzeari ekin zioten, korrejidoreak eta kontzejuko kideek bisitak eginez. Besteen artean, San Marko mendiaren magalean kokatuta dagoen hau ikustatu zuten:

Yten se bissitó otro término el qual está debajo la cruz de la Sierra de la hermita de la Magdalena hacia la casa de Chipres y entre la dicha casa de Chipres y la casa de Alamulia y la casa de Alanochipi y la borda de la casa de Arzac nombrada Atañoa que es mucho término y muy competente para el dicho plantío“.

  (gehiago…)  »  

Ontzigintzarako haritz-landatzeak Altzan XVI. mendean (II)

2025, Uztailak 3

Txipres, Kutarro

Txipres (1-i)

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

***Oharra: artikulu osoa irakurri hemen***

Basogintzaren sustapena XVI. mendean

Erabaki, agindu eta ordenantzen artean badaude bi historiografiak mugarritzat hartzen dituenak:[1]

  • Gipuzkoako Batzar Nagusiek 1548. urtean, lehen aldiz basogabetzearen arazoaz jabetuta, hiribildu bakoitzak urtean 500 haritz edo gaztainondo landatzea aginduko du: “hiziessen plantar quinientos pies de robles y castaños en los exidos comunes…”. Donostiak, beste hiribildu batzuekin batera, ordea, protestatu zuen, ez baitzeukan haren iritziz haritzak non landatu: “no tenia lugar donde poder plantar los dichos robles i castaños“.
  • Lau urte beranduago, 1552an, Erregeak txarei[2] buruzko ordenantza berretsiko du: “todas las villas e alcaldias e lugares y personas particulares… ayan de dexar y dexen en los dichos montes xarales asi guiados para carbon de quarenta en quarenta codos vn roble guiado por roble grande y creçido y no le corten ni talen los tales dueños…”. Udalek ordainduko dituzte landaketak hainbanaketen bitartez, landaketa gastoak eta ardura auzokideen artean banatuz, alegia.

  (gehiago…)  »  

Aranzadiren “Oroimen historikoa Altza (1936-1958)” txostena

2025, Martxoak 11

donostia-1936-altza

Joan den otsailaren 22an, “Altza 1931-1936: Ilusio galduen kronika” dokumentalaren jendaurreko aurkezpena egin genuen, bertaratutako jende askorekin eta giro ezin hobean. Dokumentala Altzako azken udalbatza hautetsiari aitortza egiteko egitasmoaren barruan taxutu da, hari eskaini zitzaion 2021eko irailaren 11n egindako ekitaldiarekin batera.

Ekitaldiaz eta dokumentalaz gain, Barrutiak Aranzadi Zientzia Elkarteari eskatu zion Gerra Zibilean eta lehen frankismoan Altzan gertatutako giza eskubideen urraketak ikertzeko eta ezagutarazteko.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: beste jarduera batzuk (eta 10)

2024, Uztailak 7

l21887

Antxon Alfaro

Santa Barbara auzunea garbitu eta txukuntzeko antolatu zen auzolanak oroitzapen berezia utzi zuen Gazte-Lekuko gazteengan.

70eko hamarkadaren hasieran, Santa Barbara auzunea, Erroteta auzunea bezala, oraindik urbanizatu gabe zegoen eraiki zenetik, ia 20 urte lehenago. José Ignacio Goñik gogoratzen du Santa Barbarako kaleak oso gaizki zeudela, zuloz beteta, lokatzak ia dena hartzen zuen, sastraka asko zegoen, usain desatseginak sortzen zituen ur geldia eta auzoko sarreran zulo handi bat.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: futbola (9)

2024, Maiatzak 22

l20691

Antxon Alfaro

Futbola Centauron eta Gazte-Lekun egin ziren ekintza garrantzitsuenetako bat izan ez bazen ere, beti izan zuen bere presentzia. Antonio Gutierrok gogoratzen zuen Centauroren hasieran hondartzako futboleko talderen bat atera zutela.

Garai hartan, talde federatuak zituzten inguruko klubak Sporting de Herrera eta Roteta K.E. ziren. Futbolean jokatu nahi zuten baina talde horietan parte hartu ezin zuten gazteak, koadrilen artean antolatzen ziren afizionatu mailako txapelketetan jokatzearekin konformatu behar zuten, edo auzoetako jaietan ezkongabeen eta ezkonduen arteko partidetan jokatzearekin.   (gehiago…)  »  

Centaurotik Gazte-Lekura: emakumezkoen eskubaloi taldea (8)

2024, Martxoak 13

l11344

Mª Carmen Brocal (1975)

Antxon Alfaro

1972. urtearen amaiera aldera, Bene Maciasek gogoratzen duenez, Roberto Mendigurenek animatuta Gazte-Leku elkarteko neska batzuk eskubaloi talde bat osatzeko entrenatzen hasi ziren. Ez zuten inoiz eskubaloian jokatu. Ez zuten ideiarik ere. Urte haietan, neska batzuk eskubaloian edo beste edozein kiroletan aritzea ez zen batere ohikoa, are gutxiago Altzan. Bene, azpimarratu du aitzindariak izan zirela.

Taldea martxan jartzeko, Eskubaloiko Federazioari laguntza eskatu ziotela adierazi du Juan Luquek. Entrenamenduak kaleko arroparekin egiten zituzten, Santa Barbara eta Arriberri artean dagoen plazatxoan. Baina berarekin hilabete batzuk eman ondoren, ondo funtzionatzen ez zuela ikusi zuten eta federazioarekin harremanetan jarri ziren berriro.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean