Atala: ‘Internet’

Altzanet: 25 urte Interneten

2021, Abenduak 31
Altzanet (1996)
Altzanet (1996)

Antxon Alfaro

Urteko azken egunak balantzea egiteko unea izaten dira, baina gaur ez dugu urtearen balantzea egingo, Altzanet webguneak martxan daramatzan hogeita bost urteena baizik.

AHM-Altzako Historia Mintegiaren lehen webgunea 1996an argitaratu zen. Garai hartan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) izenekoek elkartearen lanean eskaintzen zituzten aukerak erabiltzearen eta integratzearen aldeko apustua egin zen.

Ez zen hasiera erraza izan. Taldean errezeloak zeuden. Komunikazio-sistema berriaren berezko zailtasun teknologikoez gain, oztopo kulturalak gainditu behar izan ziren. Ekosistema analogiko batean jende askorentzat digitala ezezaguna zen eta batzuetan esnob gisa ikusten zen. Kontuan izan behar da World Wide Web (www) edo munduko sare informatikoa, hau da, gaur egun ezagutzen dugun Internet, 3 urte lehenago bakarrik agertu zela jendaurrean.   (gehiago…)  »  

Erromerian

2020, Apirilak 26

l16959Atzo San Marko eguna izan zen eta, ohiturari jarraituz, gaur igandea fuerteraino igoko ginateke erromerian, Lau Haizetako bide zabaletik gora edo Txipres baserri ondotik igarotzen duen mendi bidean barrena. Aurten, ordea, ezinezkoa izango da. Erromeriaren hirurehun bat urteko historian mota askotako arrazoiak egon dira erromeria bertan behera uzteko, ekaitzak, gerrak, debekuak…, baina orain bizi dugun antzeko egoerarik ez dugu orain arte ezagutu. Etxean bakartuak, hortaz, lagunekin eta etxekoekin mendi gainera ezin igo, hodeia delakora igotzearekin konformatu beharko dugu. Izan ere, etxetik Angel Calvo mintegikidearen “Las ermitas de Bizarain” lanean murgil gaitezke, 2007. urtean San Marko mendi-tontorrean zeuden ermitei buruz egin zuen ikerketa lanean. Ikerketa Altza Hautsa Kenduz 9 bilduman argitaratu zen eta baita webgune moduan ere hodeian (http://www.altza.info/bizarain/). Historia, adbokazioak, ermitañoak, kofradiak, obrak, dokumentuak eta hamaika bitxikeria eta datu interesgarri aurki daitezke bertan.   (gehiago…)  »  

Emakumeen Aste berri bat eta aspaldiko asteen bideoak

2019, Martxoak 6

emakumeen-astea1Elkartea Berri, Ostadar eta Uztai Belar emakume elkarteek aurten ere Emakumeen Astea antolatu dute, XXXIVgarrena! “Geure burua baloratu… barrutik eta kanpotik” izenburupean egitarau mamitsu bat  burutzen ari dira aste honetan: solasaldi bat, erakusketa, bideo-foruma, antzerkiak, eta abesbatza eta dantza taldeen emanaldiak. (Egitarau zehatza hemen).

Esan bezala, bide luzea eta oparoa egin dute emakume elkarteek eta urte guzti horietan burututako hainbat eta hainbat jardueren irudiak bideo formatuan dauzkagu. Material hori prestatzen jarduten dugu eta arian-arian Youtubeko Altzanet kanalera igoko ditugu. Honez gero, hamaika bideo igo ditugu, 1992. eta 1993. urtekoak. Grabazio horien artean askotariko gaiak daude, hala nola Josep Vicent Marques soziologoak eskainitako “Panorama de las relaciones entre hombres y mujeres” hitzalida, edo “Jantzigintza kooperatiba” erakusten duena, edo inauteri garaian gaudela, hementxe bertan ikus dezakezuen 1992ko. urteko Inauterian emakume elkarteek.

  (gehiago…)  »  

Aurkezpenaren bideoa

2016, Urriak 10

Youtubera igo dugu joan den irailaren 15ean ospatutako “Intxaurrondo txuri beltzean” liburuaren aurkezpenaren bideoa. Denera 30 bat minutuko iraupenekoa da. Lehen zatian, Kultur Etxeko, IZBEko eta AHMko ordezkariek liburu berriari buruzko azalpenak ematen dituzte, eta, 18. minututik aurrera gutxi gorabehera, argazki aukeraketa batekin egindako muntaketa ikus daiteke. Bideoa “Intxaurrondo tiene cosas” auzoko himnoarekin amaituko da, bertaratutako guztiek abestuta.

Orain dela… 30 urte: Altzako Udaberriko I. Herri Krosa

2014, Urriak 1

“Orain dela…” izenburupean Altzako Tokiko Bilduman jasota dauden ikus-entzunezko dokumentu sorta bat eskainiko dugu. Dokumentu hauek Youtubeko Altzakanala kanalean ere ikus daitezke.

Gaur eskaini dugun bideoan Altzakoak Kirol Elkarteak antolatutako Altzako Udaberriko I. Krosaren haur-lasterketaren irudiak ikus daitezke. Grabazioa Luis Ezkerrak egin zuen VHS lehen bideokameretako bat erabiliz.

Lasterketa horretan mutilen kategorian lehenengo hiru sailkatuak hauek izan ziren: Javier Pérez, Carlos Rodríguez eta Juan Antonio Hidalgo. Nesken kategorian, bestetik, lehenengo hiruak hauek izan ziren: Nuria Cantera, Gemma Pastoriza eta Noelia Quintas. Lasterketa bukatu zuten 84 neska-mutilen denbora eta postua ikusteko klik egin hemen.

Txuri-Urdin bolatokia

2014, Otsailak 12

bolatokia

Herrerako Aterpean egin genuen Altza, Hautsa Kenduz liburuaren aurkezpenean “Txuri-Urdin bolatokia 1975-2007” bideoa proiektatu genuen. Darieta baserriaren inguruan eraikitako bolatokiaren irudiak ikusteaz gain, bideoan zehar Pedro Lazkano eta Antonio Goenaga bolariek bolatokia egiteko asmoa nola sortu zen, nolako giroa bizitzen zuten eta bola jokoaren zaletasuna azken hamarkadetan nola aldatzen joan den gure artean kontatzen dute. Bideoa Youtuben jarri dugu, Altzakanalan. Youtuben gaudela bidenabar Antonio Goenagaren kanala bisita dezakegu, jakina, bola jokoari eskainia.

Ibilaldi bat Joan Mari Irigoienen obran barrena

2013, Azaroak 12

Joan den urriaren 3an Joan Mari Irigoien idazle altzatarrari eskainitako ekitaldi bikain batera bildu ginen Tomasenen. Imanol Irigoien anaiaren ilustrazio lanez inguraturik -argitalpenen azalak, zirriborroak eta bestelakoak-, Joan Mariren literatur lana ongi baino hobeto ezagutzen duen Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editoreak entzuleen esku jarri zituen haren literatura ulertzeko funtsezko gakoak. Gainera, Karolina Saez de Bikuña kazetariak ederki irakurri zituen hainbat prosazko testu eta poema, eta Joan Marik berak ere hainbat poema errezitatu zizkigun bertaratutakoei. Amaieran, Mikel Laboaren doinuetan oinarritutako biolin suite hunkigarriarekin gozatzeko aukera eskaini zigun Ane Mugira biolin-jotzaileak.

Saio osoa Youtubera igo dugu eta beste behin patxaraz Joan Mariren ibilbide literarioari eskainitako aparteko saio hori entzun eta ikusi ahal izango dugu.

joan-mari-copia

Laskonateguyri eskainitako kontzertua YouTuben

2013, Irailak 11

Honez gero, Pako Laskonateguyren omenez ekainean ospatu zen kontzertuaren piezak igo ditugu Youtubera. Igotako hauekin Youtubeko AltzaKanala kanalean hogeita hemeretzi bideo daude ikusgarri.

Irudiaren gainean klik eginez, kontzertu hartan Aita Sierra abesbatzak eta Donostiako Udaleko Txistularien Bandak interpretatutako “Donostiako irrati iragarkiak” ikusi eta entzun dezakezue, “Churrería Celigüeta, El Búfalo eta Amuebladora Comercial Hispania” denden iragarkiak, Jagoba Astiazaranek egokituta.

irrati-iragarkiak

aita-sierra2013-06-07herrera-prentsa

AHM Facebooken

2010, Irailak 9

AHM

Berrikuntza batekin gatozkizue. Aurrerantzean AHM-ren jardueren berri Facebookaren bitartez ere jaso ahal izango duzue. Ekitaldien agenda, argazkiak, bideoak…, gure elkartearekin zerikusirik duen informazioa klik xume batez aurkitzeko modu bat da. Interneteko sare sozial honetan murgiltzeko eman dugun urrats honen arrazoia bikoitza da: batetik, dagoeneko sare sozial hau erabiltzen ari diren lagunekin harremanetarako tresna bat edukitzeko, eta, bestetik, gure elkartearen jarduerekin interesaturik egon daitekeen lagun gehiagorekin harremanetan jartzeko. Gure orrialdea ikusteko ez da nahitaez facebooken izena eman behar. Gure “horman” zuzen-zuzenean sartzeko botoi bat jarri dugu Altzaneteko orri nagusian. facebook-logo

< klik egin logoan

Herrera eta Bidebieta 1840. urteko grabatu batean

2009, Urriak 19

Iñigo Landa

herrera

Aspaldiko irudien bila, merezi du orrialde hau bisitatzea Interneten: www.albumsiglo19mendea.net. Web interesgarri horretan Gipuzkoako Foru Aldundia kultur zentro desberdinetan gordeak dituen Euskal Herriari buruzko 4.000 inguru irudi bildu eta erakusten ditu.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Ekaina 2022
A A A O O L I
« mai    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 6)
    «Ya lo siento, parece que mi memoria flaquea: había otra hermana. Joaqui, que no vivía en Herrera »
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 5)
    «por cierto se me había olvidado, también tenían un hermano, Ángel »
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 5)
    «sí quisiera señalar que las hermanas Miki y Beni no eran hermanas de Basilio sino hijas, al igual que Engri ...»
  • Ainhoa
    (2022, Maiatzak 4)
    «Mila milioi esker, Esti »
  • Mariángeles Álvarez García
    (2022, Maiatzak 4)
    «“Has muerto. Y todavía te envolvías en un aire tembloroso de promesa y sonrisa. Has muerto. Y todavía tu risa era un torrente ...»

etiketak


Sarean