Atala: ‘AltzaNatura’

Naturaldia

2023, Apirilak 19

naturaldia2023

Udaberriak parkeetara eta mendialdetara irtetera gonbidatzen gaitu, eguneko argiaz, loreen koloreaz eta naturarekiko kontaktu zuzenaz gozatzera. Gogo eta asmo horrek bultzatuak, Altzako Naturaldiaren edizio berri bat antolatu dugu aurten Casares-Tomasene Kultur Etxearekin batera, hamargarren urtez jarraian, eta maiatzean zehar garatuko da. Hauek izango dira jarduerak:

  (gehiago…)  »  

Altzako IX. Naturaldia

2022, Apirilak 25

naturaldia2022-diptikoa-portada

Aurtengo Altzako Naturaldiaren egitaraua jardueraz beteta dator. Bederatzigarren edizio hau maiatz osoan zehar garatuko da eta landareen, hegaztien eta harrien mundura hurbilduko gaitu paseoaren, ezagutzaren, irudiaren, elikaduraren eta hausnarketaren bidez. Hauxe da programa:

2-31
“AMAZONIA GARA - SOMOS AMAZONIAErakusketa, Tomasene Kultur Etxean.
“Naturaren Emakume Defendatzaileak” erakusketaren helburua da herritarrak sentsibilizatzea gure bizimoduaren eta deforestazioaren eta Amazoniako giza eskubideen urraketaren arteko loturaz. Natura defendatzen duten hamar emakumeren testigantzaren eta egunero aurkitzen dituzten zailtasunen bitartez, salatu nahi du gure ekoizpen eta kontsumo modu globalek ez dutela kontuan hartzen naturaren zaintza, alde batera uzten dituztela emakumeek zaintzari egindako ekarpenak ere, eta horrekin arriskuan jartzen dutela planeta osoko bizitzaren iraunkortasuna.

Antolatzaileak: Alboan Fundazioa, Donostia Kultura.

12
IBILALDI BOTANIKOA
Ibilaldi botanikoa Marco Sierrarekin. Tomasenetik atera, landagunera begirada jarri eta ondoan dagoen landaketa berriko zuhaitzak identifikatu. Jarraian, begirada horrekin Harria parkera joan eta zuhaitz eta zuhaixken identifikazioarekin lagunduta, parke horren “berreraikitzea” egingo dugu.
Izen-ematea: maiatzaren 2tik aurrera (943 351 149)
Elkargunea: 09:30 Tomasene K.E. Elebiduna.
Antolatzaileak: Plus55, Donostia Kultura   (gehiago…)  »  

Altzako VIII. Naturaldia

2021, Apirilak 22

viiinaturaldia

Aurten, Donostia Kulturarekin eta Cristina Enea Fundazioarekin batera, hainbat jarduera antolatu ditugu maiatzean, gure ingurunetik paseatzea proposatzeko; ingurumen, paisaia, geologia, botanika, fauna eta historia intereseko hainbat gunetan geldialdiak eginez.

Urteak daramatzagu ibilbide gidatuak antolatzen, eskuorri moduan edo ibilbide birtualetan biltzen, etxetik pauso gutxira zain daukaguna ikusi eta miretsi nahi duen edonorentzat eskuragarri egon daitezen. Aurtengo jarduerak antolatzeko orduan, jasaten dugun pandemia-egoerak baldintzatu gaitu, paseatzera irten gaitezkeen pertsonen kopuruan mugatzen gaituelako. Horregatik, aurten Antondegira egingo dugun ibilbide gidatua Ibilbide naturalistikoa: Antondegi orripapera gisa argitaratuko dugu eta maiatzaren 28an banatuko dugu Marko Sierrak emandako hitzaldian.

Hurbilekoa ezagutzen eta miresten jarraitzeko interesa piztea espero dugu, hori baita honako jarduera hauen bidez lortu nahi duguna:   (gehiago…)  »  

Altzako VII. Naturaldiaren egitaraua

2019, Maiatzak 1

naturaldia2019-diptikoa-portada

“Astronomia. Nola ez dela Altzan zerua ikusten?” izango da aurtengo gaia, eta Altzako Historia Mintegia, Gipuzkoako Argazkilari Elkartea, Aranzadi Zientzi Elkartea, +55, Donostia Kultura antolatzaileak. Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 8, Asteazkena: NOLA EZ DELA ALTZAN ZERUA IKUSTEN?
HITZALDIA: Aranzadiko Astronomia saileko kideen eskutik, konstelazioak zer diren ikasiko dugu eta konstelaziorik garrantzitsuenak ezagutuko ditugu. Planisferio bat eraikiko dugu euritako batean.
Tomasene K.E. 19:00 euskara

  (gehiago…)  »  

Naturaldiaren erreportajeak

2018, Ekainak 2

20180601_181705Joan den maiatzaren 25ean Tomasenen egindako Rallyaren sari banaketarekin amaitu zen aurtengo Naturaldia.

Hona hemen egindako hainbat jardueren argazki erreportajeak:

  (gehiago…)  »  

Altzako VI. Naturaldia

2018, Apirilak 25

altzako-vi-naturaldia

Aurki abiatuko da Altzako Naturaldiaren seigarren edizioa. Aurtengoa maiatzaren 5etik 25era luzatuko da eta Geologiari eskainiko zaio. Antolaketan Donostia Kultura, Aranzadi Zientzia Elkartea, Luberri Fundazioa, Gipuzkoako Argazkigintza Elkartea, Plus 55 eta Altzako Historia Mintegiak lan egin dugu elkarrekin. Hauxe da egitasmoa:   (gehiago…)  »  

Altzabasoa, Altzaren baso erreserba naturala

2018, Apirilak 18

altzabaso

Marko Sierra

Zailtasun erdiko senderismo ibilaldi pedagogiko zirkularra da. Urumeako bailaratik gora, Nafarroako mugaren ondoan dagoen Benta Berri izeneko lekuan utziko ditugu kotxeak. Altzako basorik ederrena bisitatuko dugu, bere historia, hidrologia, eta Aiako Harriko parke natural honetan eta Añarbeko baso erreserban duen txertaketa. Altzabasoa ezagutzeaz gain, Donostibaso ere ezagutuko dugu, izan ere Altzabaso eta Donostibasoetako buelta zirkularra emango dugu. Ugaldetxobaso edota Frantsesbasoko eremuak ere ikusiko ditugu. Bazkalduko dugu etxean. Casares kultur etxera ordubiak aldera iristea espero da.

  • Eguna: 2018ko maiatzak 5
  • Ordua: 8:00etan
  • Irteera: Casares K.E., partaideen autoetan
  • Arduradunak: Marko Sierra,  AHM
  • Iraupena: 4 ordu eta erdi (11 km)
  • Desnibelak: 520 m gora, 520 m behera
  • Zailtasuna: Erdia
  • Ibilbidea: Benta Berri - Saratze - Notixitxarreko Gaina - Gorostegi - Untzei - Sonei - Urumea ibaia - Benta Berri. Ibilaldia Google Earth-en.
  • Gomendioak:  Oinetako aproposak, bastoiak eta argazki kamera.

Partaide kopuru mugatua: 25 lagun.

Izen emateak maiatzaren 2 arte: 649 49 66 07, ahm@altza.net.

Antolatzaileak: Donostia Kultura, Altzako Historia Mintegia

altzabasoko-mapan-ibilaldia

Altzako V. Naturaldia

2017, Apirilak 23

naturaldia-2

Maiatzean ospatuko da aurten, Altzako naturari eskaintzen diogun erakusleihoa. Egitarau oparoa prestatu dugu  Casares-Tomasene Kultur Etxeak, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, Plus 55-k eta Altzako Historia Mintegiak eta tarte berezia eskainiko diegu gure inguruneko anfibio eta narrastiei.

Hona hemen aurtengo egitaraua:   (gehiago…)  »  

Naturaldia Altzan eta Youtuben

2016, Apirilak 4

screenshot-2016-04-04-201330Bihar, asteartea, Antonio Valencia argazkilariaren “Bichos” erakusketaren inaugurazioarekin abiatuko da aurtengo Altzako IV. Naturaldia. Tomasene Kultur Etxean izango da, 19:30ean. Bertan Antonio bera egongo da eta argazki bakoitzari buruzko azalpenak emango dizkigu. Argazki erakusketa apirilak 5-15 bitartera egongo da ikusgai Tomasenen, ordutegi honetan: 17:30-20:00 (asteazkenetan 18:00-20:00).

Erakusketara eta aurtengo egitarauan dauden jarduerekin gozatzera gonbidatzeaz gain, Youtubeko Altzanet kanalean aurreko urteetako Natur Asteen zenbait jardueren bideoak ikustera ere animatu nahi zaituztegu. Hauek dira bideoen estekak eta bakoitzaren iraupena:

Altzako IV. Naturaldia

2016, Martxoak 23

tarjetoia1

Irudia: Antonio Valencia

Laugarren urtez apirilean Naturari eskainitako programa osatu dugu Casares-Tomasene Kultur Etxeak, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, Plus 55-k eta Altzako Historia Mintegiak.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean