Atala: ‘Lekukoak’

Hil zuten aita gogora ekarriz

2019, Martxoak 29
luis-irisarri-piquer

Luis Irisarri Piquer

Nieves Irisarrik sukaldeko goxotasunean hartu gintuen, bere ahizpa Angelita eta Lurdes alabarekin batera, Luis Irisarri, 36ean fusilatu zuten aitaz hitz egiteko. Neskatxoak bi urte eta bi hilabete zituen hura gertatu zenean, eta, orain, laurogeita bi urte geroago, bere seme-alabekin batera, Gema, Manoli, Xabier eta Lurdes, haren oroitzapena eta gorpuzkinak berreskuratu nahian jarraitzen du.

Luis Manuel Irisarri Piquer Donostian jaio zen 1908ko ekainaren 21ean eta 1936ko azaroaren 10ean fusilatu zuten. Salvadorren eta Ramonaren semea, familia Lodosako herri nafarrekoa zen jatorriz. Familia Donostiara bizitzera etorri zen eta, geroago, gurasoak banandu egin ziren. Luis Manuelek aitaren alde egin zuen, eta gainerako anai-arrebek, Valentinak, Miguelek eta Manuelek nahiago izan zuten amarekin geratu.   (gehiago…)  »  

LEKUKOAK: Itziar Artolaren testigantza

2018, Urtarrilak 5

itziar

Antxon Alfaro

“Lekukoak” proiektuak Altzako memoria historikoa berreskuratu, gorde eta ezagutarazteko helburua dauka. Horretarako, Altzak XX. mendean bizi dituen prozesu sozialen lekukoen testigantzak biltzen ari gara, ikus-entzunezko euskarritan. Oraingoz, 23 elkarrizketa grabatuta dauzkagu eta Ion Urrestarazuren laguntzaz transkribatzen ari gara. Gaztelaniaz egindako 13 elkarrizketen transkripzioa bukatu dugu eta laster euskaraz egindako hamarrak izango ditugu. Gure webgunearen birmoldaketa egin ondoren elkarrizketen edukiak bertan (www.altza.net) eskainiko ditugu.

Elkarrizketetan jasotako informazioaz, aurreko mendean Altzan emandako migrazio-prozesuei buruzko dokumentala prestatzen ari gara. 2017 urtean zehar ere, 60 eta 70 hamarkadetan Santa Barbara eta Erroteta auzoetako gazteen jardueraz lekuko batzuen testigantzak jaso ditugu. Testigantza hauek ordenatu ondoren “Estibaus” buletinean eskainiko ditugu.   (gehiago…)  »  

Testigantza bila

2007, Irailak 21

Nahiz eta urruti dauden urteak izan, jende askoren gogoan ez dira gauzak ahaztu. Gure herriko historia osatzeko beharrezkoa da memoria berreskuratzea eta urte askotan ixilduak egon diren ahotsak entzutea.

Altzako Historia Mintegiak urteak daramatza lan horretan, eta jarraitzen du testigantzak bilatzen eta biltzen.   (gehiago…)  »  

“Lekukoak” Proiektua

2005, Ekainak 1

Izen honen atzetik Altzako Historia Mintegian martxan jarri nahi dugun asmo handiko proiektua aurkitzen da.

Proiektua atal desberdinak ditu, baina helburu nagusi bat: aurreko mendean Altzan eman ziren aldaketak, bizipenak, pasadizoak, pozak eta sufrimenduak, borrokak. jasotzea eta zabaltzea.

Asmoa da gure historiaren zati hau lehenengo pertsonan kontatuta izan dadila. Bideo grabaketen bidez garai hartako protagonistek beraiek ikusi, entzun, bizi, sentitu zutena. jasoko dugu. Ondoren pertsona hauen testigantzarekin DVDak prestatuko ditugu gaurko belaunaldiek memoria historikoa gal ez dezaten.   (gehiago…)  »  

Felixiano Udakiola, bertsozaletasunaren lekukoa

2004, Abenduak 1

Altzaren historian errotua egon da bertsolaritzaren inguruko zaletasuna. Halere, hutsune nabarmena gertatu zaigu gai honen inguruan, hau da, bertsolarien eta bertsozaleen lekukotasuna ez geratzea, edo gutxienez ez guk nahi genukeen adina. Denbora, bizitzarekin batera, aurrera doa geldiunerik gabe. Beraz, berandu baino lehen, zaletasun horren testigantza jaso nahi izan dugu. Horretarako, Felixiano Udakiola-rengana jo dugu, Altzako Lardi-txiki baserrikoa.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Iraila 2019
A A A O O L I
« abu    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 31)
    «Eskerrikasko egindako lan guztiagatik, Arantza. Harzazu ondo merezia duzun atsedena. »
  • José Ignacio Gamboa
    (2019, Abuztuak 27)
    «Acabo de conocer vuestro blog, realmente me ha impresionado y me gustaría ponerme en contacto con vosotros si es posible, ...»
  • joan mari irigoien
    (2019, Abuztuak 25)
    «Altzako herri-mugimenduen eragile, langile porrokatu, euskararen maitale, Bakea eta Ohorea zuri, Arantza! jmi »
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Posible izango litzateke berriz Guda Zibilean Altza inguruko ibilbidea antolatzea? Apirilean eta Maiatzan ezin joan izan nuen eta pena handia ...»
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Erakusketaren erdia ikusi det. Falta dudana , laister ikusteko asmoa det. Donostiar guziok ikusi behar genuke erakusketa da. Zer pensa ...»

etiketak


Sarean