Atala: ‘Fototeka’

Oleta eta Buenavistaren antzinako hiru argazki

2023, Ekainak 29

Oleta Urte hasieran, Luis Mari Flórezek Ernabido / Arnaobidao, Moneda, Casares, Intxaurrondo-Zar eta Aranzuriene baserrietako argazki interesgarriak ekarri zizkigun Estibausera, San Telmo Museoko artxiboan aurkituak. Orain San Telmon gordetako argazki berri batzuk pasa dizkigu, Oletaren bi, guztiz berriak, eta Buenavistaren beste bat. Argazkien egilea Gregorio González Galarza (Zegama, 1869/Donostia, 1948) da eta Galarza Funtsaren parte dira.

Argazkien data zehatza ez dakigu. Artxiboko fitxetan Oletaren argazkiak 1913tik aurrerakoak direla jartzen du, eta Buenavistatik Altzagainera doan errepidea eraiki gabe dagoela ikusten denez, 1933a baino lehenagokoak izan behar dute, urte horretan hasi baitziren obrak. Buenavistaren ikuspegiak, bestalde, 1930. urte inguruko data darama. Hemen ere ez da 1933. urtean egin zen errepidea ageri.   (gehiago…)  »  

“Aupa Martutene” argazkiaren inguruan

2023, Ekainak 21

2023-egutegi-t Aurtengo poltsikoko egutegian “Aupa Martutene” pankarta daraman argazkia daukagu, Luistarrak elkarteak 1962. urtean antolatutako futbol txapelketako finalaren inguruko festa giroa jasotzen duena. Etxarrienen egutegiak aurkeztu genituenean, argazkiak utzi zituztenek saioan parte hartu zuten argazkiak pasadizoz eta auzoko bizitzaren xehetasunez jantziz. Horien artean Josetxo Yabenek utzitako “Aupa Martutene” argazkia dago. Josetxok kontatu ziguna bost minutuko bideo honetan ikus daiteke. Saio osoa ikusteko esteka honetan klik egin.   (gehiago…)  »  

Ametzagainako hegoaldeko hegala XX. mendearen hasieran

2023, Ekainak 9

ametzagaina-1910

Loiolako kultur etxeak joan den apirilean Garberan aurkeztu zuen argazki-erakusketan, ezagutzen ez genuen Ametzagaina mendiaren hegoaldeko hegalaren eta Urumeako erriberen ikuspegi orokorra ikusi ahal izan genuen. 1912a baino lehen hartutako argazkia izan behar du, urte horretan inauguratu baitziren Espartxoko zubia Urumea ibaiaren gainean eta Mesedeetako Amaren erietxea Uban, argazkian agertzen ez direnak.   (gehiago…)  »  

Félix Iranzo Expósitoren biografia

2023, Urtarrilak 16

Remedios Peris7Félix Iranzo (1966)

Remedios Peris/Félix Iranzo (1966)

Manolo Iranzo Peris - AHM

Altzako kale-izendegian ia ezin da aurkitu beren dedikazio profesionalagatik edo proiekzio publikoagatik adierazi diren altzatarren izenik. Kasu gutxi horietako bat Felix Iranzorena da, 1998tik Santa Barbara auzoko pasealeku bati izena ematen diona. Gure artean, Félix Iranzo ezaguna da bere argazki ugariengatik. Argazki horietan, Altzako 60ko eta 70eko hamarkadetako jendea, giroa eta eraikinak erreproduzitzen ditu. Gaur egun bere lana Altzako Tokiko Bilduman ikus daitezke.

Baina, batez ere, Altzan eta Euskal Herrian erretiratuen eta pentsiodunen elkarteetan egindako lanagatik nabarmendu zen, eta horregatik eman zioten izena pasealekuari. Duela lau urte, Estibausen artikulu bat argitaratu genuen, erretirodun izateari buruz hitz egiteko. Bertan, aipamen bibliografiko labur bat egiten genuen. Orain bere biografia pertsonala eta familiarra osatu nahi dugu, eta horretarako bere seme Manoloren laguntza izan dugu.   (gehiago…)  »  

Harribitxiak

2023, Urtarrilak 9

Luis Mari Flórez Arabaolaza

San Telmo museoaren argazki funtsean arakatuz harribitxi interesgarri batzuekin topatu gara. Argazkien egileak ezezagunak dira eta denak baserrien argazkiak dira: Ernabido, Moneda, Casares, Arantzuriene eta Intxaurrondo-aundi, lehenengo biak 1935. urtean eginak eta beste hirurenak 1953an.

Ernabido / Arnaobidao

Ernabido / Arnaobidao

  (gehiago…)  »  

Real Defensako markesen artxiboaren argazkiak

2020, Irailak 1

brunet-35aJoan den urrian, Nafarroako Artxiboak jakinarazi zuen Real Defentsako markesen argazki-artxiboaren zati bat jaso zuela. Artxibo handi hori, aldi berean, familia-funts desberdinez osatuta dago, eta horien artean aipagarria da José María Brunet y Bermingham argazkilari afizionatuarena (Donostia, 1836-1891). Funts horretan Gipuzkoako eta Belle Époque garaiko Donostiako argazki bilduma bat dago bilduta; horien artean, gure inguruarekin lotura zuzena duten lau argazki daude, interesgarriak antzinatasunagatik eta edukiagatik.

h-19a

Argazki batean (goian), Herrerako trenbidearen zubia ikus dezakegu. Beste batean (lerro hauen azpian), Intxaurrondo-aundi baserria, eta haren ondoan, Intxaurrondo-txiki; atzean, Larrotxeneren zati bat ageri da, eta, ezkerrean, Buskando baserria.   (gehiago…)  »  

Tren bat Intxaurrondo zeharkatuz, 1915 aldera

2020, Abuztuak 2

dcp-a-0956_pa

Lagun batzuek ezagutzen ez genuen Polentinoseko kondearen bildumako argazki hau pasa digute. Argazkia Garro zubitik egina dago eta trena Intxaurrondo zeharkatzen erakusten digu, Irunerako norabidean. Trenaren bidearekiko paralelo, tranbiarena dago. Ezkerrean, Mons likore fabrika ikusten da, eta eskuinaldean, landetxe dotoreen artean, Algarbe baserria. Polenteninoseko kondearen beste argazkiak bezala, hau ere estereoskopikoa da, hau da, hiru dimentsiotan ikusteko egina da. Efektu hori lortzeko, argazki makinak begi bakoitzerako argazki bat egiten du, bi argazkiak pittin bat ezberdinak direlarik.

l19269b

Club Atlético Herrera kirol elkartea

2019, Otsailak 28

l17227

Antxon Alfaro

Atletismo alorrean Herrera Kirol Elkartea izan da zalantzarik gabe erreferenterik nagusiena Herreran, baina ez da bakarra izan.

Isidro Pouzas Iraola “Pausas”-ek kontatu diguenez, 1960. urte inguruan, Herrerako parrokiaren “Los Luises” taldeko gazte batzuek (Isidro Pouzas, Jose Luis Salaberria, Jose Luis Zaspe,…), Don Marcos apaizaren laguntzaz, Club Atlético Herrera kirol elkartea martxan jarri zuten.

Garai hartan, Herreran, futbola eta pilota ziren gazteak gehien erakartzen zituzten kirolak. Hala ere, Isidro, Maria Kristina Koloniako etxeetan jaio eta bizi bazen ere, Club Atlético Rentería kirol elkartearen bitartez hurbildu zen atletismora, bertan hasi baitzen krosetan eta pistako probetan korri egiten.   (gehiago…)  »  

Azken jardueren argazkiak

2018, Apirilak 30

20180421-042-visita-al-colegio-de-la-asuncion-iglesia-de-la-santa-cruz-asun-eduardo-y-mc2aa-eugenia-dando-explicaciones1

Ángel Calvo

Beheko esteka hauetan aurreko egunetan egin ditugun txangoen argazkiak ikus daitezke:

20180426-004-55-paseo-por-bizarain-junto-al-caserio-txipres-con-los-alumnos-de-la-anunciata

Amarekin paseoan bere argazkien artean

2018, Martxoak 8

amaren-albuma

Iñigo Landa Ijurko

Gure amak familiaren memoria gordetzen zuen. Horregatik, behar bada, argazkizalea ere bazen eta gazte-gaztetatik argazkiak bildu eta albumetan ordenatu zituen. Hogeita bost urte pasa dira hil zenetik eta hutsune handia utzi zigun, baina bere albumen bitartez, txokoz txoko paseoan, oraindik kontu kontari ari zaigula ematen du.

Etxekoentzat duten interesaz gain, argazkietan leku eta bizipen partekatu ugari agertzen dira eta hori da irudi horiek hona ekartzearen arrazoia. Ama, Inaxi Ijurko Orbegozo, 1922. urtean jaio zen eta bere haurtzaroa eta gaztaroa Molinao, Buenavista, Antxo eta Herrerako txoko eta inguruetara lotua dago. Hona ekarri ditugun argazkiak ezkon aurreko garaikoak dira, 1941-1945 urte bitartekoak, hain zuzen ere; hemen sorta bat dago eta gainontzeko guztiak Tokiko Bilduman ikus daitezke.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean