Atala: ‘Fototeka’

Argazkiak

2012, Uztailak 9

Jon Serrano

Azpeitia familiak hirurogeita hamalau argazki utzi dizkigu eta honez gero katalogatu eta igo ditugu Altzako Tokiko Bildumaren web gunera (www.altza.info), bertan ikusi eta informazioa kontsultatzeaz gain fitxak osatu ditzakezue eta baita zuzenketak proposatu ere.

Argazki gehienak Altzagainan eginak dira, eta horietako asko eta asko jai girokoak, sanmartzialetakoak, batez ere herri kirolari lotuak, baina beste gaiak ere aurkituko ditugu. Adibidez, badago argazki berezi bat, San Martzial elizaren aldarearena. Ez dakigu nondik kopiatu den eta noizkoa den, baina ikusten denagatik eliza zaharrarena izan behar du, 1914. urtean eraitsi egin zutena berria eraikitzeko.

Hemen argazki horietako batzuk ikus ditzakezue. Informazioa eta gainontzeko guztiak ikusteko klik egin hemen.

Gaiztarrotarren albuma: familia

2010, Azaroak 17

Jon Serrano

Ignacio Gaiztarro, “Chacho”, oso atsegina izan da gurekin eta ikusten ari garen argazki sorta handi hau uzteaz gain bertan agertzen direnak identifikatzeko lana ere hartu du.
  (gehiago…)  »  

Gaiztarrotarren albuma: jauregia barrutik

2010, Abuztuak 20

Jon Serrano

Bigarren atal honetan Bidebieta Jauregiaren barrualdea ezagutuko dugu (egongela, logelak…).

Bidebieta Jauregia XIX. mendean eraiki zen, Javier Artazcoz-en eskutik. Hau hil ondoren Sotomayor dukearen eskuetara pasa zen eta honek, 1932 urtean, Errenteriako Fausto Gaiztarro arkitektoarekin trukaketa bat egin zuen.

Bidebietako parkearen jatorria eta bilakaera hobeto ezagutzeko komenigarria da Hautsa Kenduz III-n argitaratutako “Parque de Bidebieta” artikulua irakurtzea, Arantza Martinez eta Isabel Murillok idatzita.   (gehiago…)  »  

Gaiztarrotarren albuma: parkea

2010, Uztailak 9

Jon Serrano

Gaiztarro familiak bere familiaren albumetik bostehunetik gora argazki kopiatzen utzi digu.

Egin duen ekarpena oso garrantzitsua da, argazki kopurua handia baita eta erakusten dutena ere ikusgarria. Estibausen bitartez argazki sorta honen zati bat aurreratuko dizuegu eta ikusi ahal izango duzue gure irudi-memoria osatzeko garaian argazki sorta honen interesa.

Lehen emanaldi honetan Fausto Gaiztarroren jabetza zen “Bidebieta” orubearen kanpoaldea ikusiko dugu eta aurrerago, palazioaren barrualdea, urbanizazio lanak eta familiako argazkiak.   (gehiago…)  »  

Ruiz del Campo ikastetxeko ikasle taldea

2010, Urtarrilak 28

Jon Serrano

Argazki honetan desagertutako Ruiz del Campo ikastetxeko ikasle talde bat ikusten da eta konturatu gabe ez genuen azken Hautsa Kenduzen argitaratu.

Argazkiak passe-partout bat dauka eta bertan idatzita dago “Recuerdo 1º Bachiller”, baita ikasleen izen-abizenak ere: Mercedes Arévalo, José Ramón Aristondo, Manoli Arizmendi, Angel Mª Artola, Mª Carmen Bayo, Juan Pablo Barbarín, Inmaculada Basoco, Antonio Bohoyo, Ana Mª Castromán, Jesús Conde, Mª Dolores Cid, José Mª Coria, Mª del Carmen Curto, Mª Antonia de la Cruz, Mª Gema Durán, Mª Dolores Egido, Eladio Pereira, Domingo Mora, Mª Francisca García, Daniel Garciandía, Amelia Hernansanz, Santiago López, Antonio López, José Ignacio Martínez, Esperanza Mínguez, Mª Lourdes Montera, Fº Javier Montera, José Luis Munárriz, Julita Nieto, Rosario Pérez, José Luis Rodríguez, Lucía Sainz Jáuregui, Miguel Angel Sánchez, Miguel Santos Urbano, Javier Urbieta, Julio Verdugo, Vitorino Vicente. Noizkoa den ere bertan irakur daiteke, arbelean idatzita: 1970-12-26.

c100640

Iruzkinean Javier Bocadulcek aipatzen duen argazkia sartu dugu bidalketa honetan. Argazkia 1977 urtekoa da. (2011-03-02)colegio-ruiz-del-campo

Urban’s Ileapaindegiak emandako argazkia.

egutegia-2008

Ernabido, seguruenik

2009, Urriak 27

Iñigo Landa

Eusko Ikaskuntzak Internet argitaratzen duen Euskonews buletinaren 503. zenbakian, “Atzoko Irudia” atalean, “Acceso a una casa de Altza” izenburuko argazkia erakutsi digu. Argazkiaren fitxan agertzen denez, argazkiaren egilea Pedro Garmendia da eta 1920-1934 urte bitartean egina da. Irudian etxe baten ataria ikusten da eta bertan antzinako arku baten dobelak nabarmentzen dira, garai batean etxe horrek izan zitekeen handitasunaz hitz egiten diguna. Atari xume bat, hortaz, ate zabalago eta dotoreago bat zegoen lekuan.   (gehiago…)  »  

Fotografías de Molinao

2009, Urriak 2

Jon Serrano

Isabel de los Mozos nos ha pasado una bonita colección de fotografías de Molinao. Hemos escogido estas seis para enseñarlas en Estibaus. Si conocéis el nombre de alguien de los que no hemos identificado por favor nos lo decís.

1. En la plaza de Molinao, los mayores que están de pie atrás, de izquierda a derecha: José Aramburu, Burutarán, José Luis Arrieta y Félix Merino.   (gehiago…)  »  

Fotogaleria 2008

2009, Martxoak 28

Aurtengo egutegia 2008. urtean zehar bildutako bost argazkirekin osatu genuen. Leku gutxi eta, jakina, aukeratu behar genuen, baina Estibausen leku gehiago dagoela baliatuz, argazki sorta handiago bat ikusteko aukera izango dugu.

  (gehiago…)  »  

Leandro Aizpurua medikuari egindako omenaldia

2007, Irailak 21

Altzako sendagilea izan zen Leandro Aizpuruari 1930 aldean egindako omenaldiaren oroigarria da argazki hau. Bertan, lagun talde handi bat ikus daiteke.

Argazkia Altzagainako San Martzial plazan egina dago, Arteaga etxearen parean, gaur egungo Anaiak tabernaren aurrean eta garai hartan Dendaberri deitzen zena.   (gehiago…)  »  

Echeverría Larrarte, José Ramón

2006, Irailak 21

Echeverría II. Pelotari a remonte, nacido en Altza (Gipuzkoa) en 1926. Se inició en los campeonatos de aficionados de los años 1942 y 1943 consiguiendo el título de campeón de segunda categoría. Un año más tarde se iniciaba como profesional.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean