Atala: ‘Tokiko Bilduma’

Zabalaga oinetxea (Hernani), eta Arzak-tarrak

2021, Ekainak 22
Zabalaga

Zabalaga (A. Calvo, 2021)

Joan den hilean, Plus 55ekin Chillida Leku museoa bisitatu genuen, Hernaniko Zabalaga oinetxe zaharraren lurretan. Patxi Lazcano Sorzabal altzatar baserriei buruz egiten ari den dokumentazio-lanari esker, Altzatik datu berriak emateko moduan gaude, hernaniar orube horrek XVII. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara izan duen ibilbideari buruz, Altzako Larrerdi loturaren parte izanik. [1]

Lehenik eta behin, bi mende pasatxoko ibilbide horren laburpen azkar bat egingo dugu, eta, ondoren, Zabalagaren historia osatzeko ekartzen zaion dokumentazioa aztertuko dugu zehatzago, esan bezala, Larrerdirekin harreman estua duena.

Larrerdiko maiorazkoa Migel Arzakek eta Katalina Perez Aszinak sortu zuten 1682ko apirilaren 23an, Larrerdi oinetxea eta bere jabetzak emanez. Ondorengoetako batek, Migel Arzakek, 1731ko urriaren 29an egin zuen testamentuan, lotura horri Zabalaga oinetxea gehitu zion, bere ondasunekin.   (gehiago…)  »  

“Altzako udak” erakusketa Tomasenen

2021, Ekainak 14

altzako-udak-1Erakusketa honek azken hamarkadetako festen oroitzapenak gogora ekartzea du helburu, Altzako auzoetako jai batzordeek antolatutako egitarauak omenduz: Larratxo, Buenavista, Herrera, Oleta, Altza Kaskoa, Jolastokieta, San Barbara, Los Boscos…

Bertan, auzoetako jaietan bizitutako momentu garrantzitsuenetakoen argazki bilduma ikus daiteke: pregoiak, banderen altxatze eta jaistea, San Joan suak, mezak, San Martzial ereserkia…

Argazki, kartel eta programa guztiak Altzako Tokiko Bildumaren webgunean ikus daitezke: “Altzako udak” erakusketa, jai egitarauak, jaien argazki guztiak

Erakusketaren ordutegia:
Ekainaren 14tik irailaren 3 arte
Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30
Larunbatetan, 10:00 - 14:00 / 16:30 - 20:00

altzako-udak-3

Aizpurutxo etxea eta “boneteak”

2021, Martxoak 29

20210207_134308San Martzial elizaren hegoaldeko atariko petrilean harri landuzko bi pieza daude, albotik igarotzean atentzioa ematen dutenak. Horien ondoan, plaka txiki batek zer diren azaltzen du: “BONETEAK. Garai bateko apaizen kapelak (Altzako apaizetxe izan zen “Aizpurutxo”tik ekarriak dira / BONETES. Antiguas gorras eclesiásticas (Donación de la casa “Aizpurutxo” de Altza, antigua residencia presbiterial)”. Hurrengo lerroetan, plakan adierazitakoa osatzen saiatuko gara, Tokiko Bilduman ditugun datu batzuekin.

  (gehiago…)  »  

Roman Irigoien olerkaria: “Bidean alkarrekin…”

2021, Urtarrilak 12

ri-01

Roman Irigoien Mitxelena (1904-1978) Altzako sendagilea izan zen 1935 eta 1971 urte bitartean eta altzatarren artean oso estimatua, bere lanagatik eta pertsona bezala. Jatorriz oiartzuarra, Leandro Aizpurua udal mediku hilberriaren lanpostua eskuratu ondoren Altzan errotu eta bertan Benedi Aranberrirekin familia sortu zuen. Haien seme Imanolen bitartez Estibausen jaso genituen Romanen gazte garaiko futbolari ibilbidearen notiziak, baita Gerra Zibilaren garaian Ondarretan bizi behar izan zuen espetxealdiarena ere. Oraingo honetan Roman Irigoienek bere lanbideaz aparte landu zuen beste alderdi batera hurbiltzeko aukera izango dugu, olerkariarena.   (gehiago…)  »  

Aurreko erakusketaren bisita

intx-1993-94Garberan ikusgai dagoen “Intxaurrondo: ibilbide bat iraganetik/Un recorrido por el pasado” erakusketa beste bi astez luzatu da, abenduaren 8 arte. Erakusketak jendearen interesa piztu du eta, horregatik, duela hiru urte IZBEk “Intxaurrondo atzo eta gaur” izenburupean Intxaurrondo kultur etxean muntatu zuen beste argazki-erakusketa gogoratzeko eta berreskuratzeko aukera eman digu, orain hemen modu birtualean ikus dezakeguna, Altzako Tokiko Bildumaren bitartez.   (gehiago…)  »  

Tren bat Intxaurrondo zeharkatuz, 1915 aldera

2020, Abuztuak 2

dcp-a-0956_pa

Lagun batzuek ezagutzen ez genuen Polentinoseko kondearen bildumako argazki hau pasa digute. Argazkia Garro zubitik egina dago eta trena Intxaurrondo zeharkatzen erakusten digu, Irunerako norabidean. Trenaren bidearekiko paralelo, tranbiarena dago. Ezkerrean, Mons likore fabrika ikusten da, eta eskuinaldean, landetxe dotoreen artean, Algarbe baserria. Polenteninoseko kondearen beste argazkiak bezala, hau ere estereoskopikoa da, hau da, hiru dimentsiotan ikusteko egina da. Efektu hori lortzeko, argazki makinak begi bakoitzerako argazki bat egiten du, bi argazkiak pittin bat ezberdinak direlarik.

l19269b

Dokumentuen transkripzioak

2020, Ekainak 5
bentagoya-bentabea

Herrerrako hondartza (1860)

Dokumentu historikoak transkribatzeak kaligrafia bakoitzaren berezitasunen atzean ezkutatuta diruditen datuen irakurketa eta prozesamendua errazten du. Ezinbesteko lana da azterketari eta ezagutzari ateak irekitzeko. Altzako baserrien azterketa historikoaren kasu zehatzari dagokionez, Patxi Lazcano Sorzabal dokumentuak bilatzen eta transkribatzen egiten ari den lanarekin kontatzen dugu gure artean. Orain arte laurogei dokumentu baino gehiago transkribatu ditu, eta dagoeneko eskuragarri daude Altzako Tokiko Bilduman, originalekin batera.   (gehiago…)  »  

Altza prentsan (1936-1940)

2020, Maiatzak 7
1936-05-08-lvg

1936-05-08 La Voz de Guipúzcoa

Egun hauetan Tokiko Bilduman Altzarekin lotutako eta prentsa idatzian argitaratuak izan diren 1936 eta 1940 urte bitarteko 1.500 erreferentzia baino gehiago katalogatzeko lana bukatu dugu. Udal kronikak, kirolekoak, iragarki ofizialak, propaganda, publizitatea, eskelak… Altxamendu frankistaren aurreko hilabeteetatik gerra amaitu eta Altza Donostiara anexionatu arteko denbora-tarteko gai askotako sorta handi bat.   (gehiago…)  »  

Bizitzaren alde distiratsua

2020, Martxoak 29

img-20200324-wa0021

Pandemia eta konfinamendua gorabehera, bizitzaren alde ona distiratzen jarraitzen du, bai alderdi transzendentaletan eta baita xumeenetan ere. Haurtzaroko ibilbideetako gure lagunak gogoratzean zabaltzen dugun irribarrea bezala. Egun hauetan, adibidez, Jesús Cajaravillek Herrerako Sportingek Tokiko Bilduman dituen fitxetan zenbait datu zuzentzeko eta gehitzeko idatzi digu, eta, bide batez, bere klaseko argazki bat bidali digu, Herrerako San Luis-la Salle Ikastetxekoa, gaztetxoa zenekoa.   (gehiago…)  »  

Hezkuntza eta erlijioa Altzan 1935. urte inguruan

2020, Urtarrilak 22

fitxa-angel-echarriJose Migel Barandiaranen artxibo pertsonalak herrika ordenatutako ohar etnografikoz osaturiko fitxa bilduma du, eta horien artean Altzari dagozkion 32. fitxa daude. Fitxetan herri bakoitzeko informatzaile bakoitzak Barandiaranek planteatutako galdetegiari emandako erantzunak jasotzen dira. Galdetegia Anuario de Eusko-Floklore aldizkariaren 14. zenbakian (1934), 164-167 orrialdetan, argitaratu zuen “Cuestionario para una investigación etnográfica de la vida popular” izenburupean, eta Altzako informatzaileak, Angel de Echarri apaizak bakarrik 6. atalari erantzun zion, “Instrucción y educación.-  Religión ” atalari.

Angel de Echarri apaizari buruz Francisco Lasa Echarrik emandako erreferentzia fotografikoa baino ez dugu. Bertan, Echarri apaiz ordenatu berria bere familiarekin ikusten da. Galdetegia bere esperientzia eta behaketa pertsonaletatik abiatuta erantzuten du, datu eta iritzi subjektibo interesgarriak emanez. Oharretako batean, Etxarrik dio zortzi urte zirela Herrerako eliza inauguratu zutela, eta, beraz, oharrak 1935. urte aldera idatzi zituela ondoriozta daiteke.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urria 2021
A A A O O L I
« ira    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Betiana
    (2021, Urriak 6)
    «Hola.. se que mis tatarabuelo Manuel Berra llego en la década de 1880 desde la región de Cúneo a Argentina ...»
  • Carolina
    (2021, Irailak 16)
    «Hola, mis abuelos Dionisio Berra y mí abuela Santina spinetti. De Piamonte a la provincia de Santa Fe. Irigoyen y ...»
  • Javi Castro
    (2021, Ekainak 22)
    «Muy interesante. Buen trabajo. »
  • Javier Mendizabal Migliaccio
    (2021, Ekainak 15)
    «Zorionak, Madre Rosa María. Nací el 28 de marzo de 1.962-tengo 59 años- soy el hijo mayor de Carmen Rosa ...»
  • Iñaki Ezama
    (2021, Maiatzak 27)
    «Q majo aquél niño Antxon Alfaro q depositó un San José. La vida las vueltas q da. Fantástica investigación Antxon. ...»

etiketak


Sarean