Atala: ‘Kronikak (egungoak)’

Atzoko Batzarra

2022, Apirilak 8

ahm-2022

Atzo, hilak 7, AHMren urteko Batzarra ospatu genuen Tomasenen. Atzean utzi dugun 2021. urteak emandakoaren balantzea egin genuen eta oso pozik gaude burututako lanarekin eta emaitzekin. Aurreko urteetan bezala, paperezko Estibaus buletina banatu zen (hemen deskargatu daiteke), non urteko memoria eta balantzearekin batera blogean argitaratutako sarrerak jasotzen diren.   (gehiago…)  »  

Emakumeen atril biografikoen inaugurazio artistikoa

2022, Martxoak 16

martxoak-13

Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldea, Emakumeak eta Hiria Foroa, Berdintasun Saila

Pasa den igandean, martxoak 13, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta emakumeek egindako ekarpenak aitortzeko eta ezagutarazteko ekitaldi bat antolatu zen Bidebietako Gloria Fuertes pasabidean. Orain arte egindako lanaren ildotik (leku publikoei emakumeen izenak emanez, emakumeek egindako ekarpenak ezaugutaraziz atrilak kokatuz…), aurten hiru atril berri jarri dira, bi Bidebietan, Dolores Ibarruri politikariari eta Gloria Fuertes idazleari eskainiak, eta beste bat Bizenta Mogel idazleari Intxaurrodon.

Oraingoan, atril horiek inauguratzeko, bertsoak eta dantzak uztartzen dituen ekitaldi artistikoa hau prestatu da Showtime Dantza Elkarteko dantzarien eskutik.   (gehiago…)  »  

Altzanet: 25 urte Interneten

2021, Abenduak 31
Altzanet (1996)
Altzanet (1996)

Antxon Alfaro

Urteko azken egunak balantzea egiteko unea izaten dira, baina gaur ez dugu urtearen balantzea egingo, Altzanet webguneak martxan daramatzan hogeita bost urteena baizik.

AHM-Altzako Historia Mintegiaren lehen webgunea 1996an argitaratu zen. Garai hartan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) izenekoek elkartearen lanean eskaintzen zituzten aukerak erabiltzearen eta integratzearen aldeko apustua egin zen.

Ez zen hasiera erraza izan. Taldean errezeloak zeuden. Komunikazio-sistema berriaren berezko zailtasun teknologikoez gain, oztopo kulturalak gainditu behar izan ziren. Ekosistema analogiko batean jende askorentzat digitala ezezaguna zen eta batzuetan esnob gisa ikusten zen. Kontuan izan behar da World Wide Web (www) edo munduko sare informatikoa, hau da, gaur egun ezagutzen dugun Internet, 3 urte lehenago bakarrik agertu zela jendaurrean.   (gehiago…)  »  

Euskaren Nazioarteko Eguna Altzan

2021, Abenduak 10

altzahadi

Bizarrain Euskara Elkartea

Urte sasoi hontan, azken bost urteetan ohikoa bihurtu den bezala, Altza Hadi gauzatu dugu eta bertan ere Euskararen Nazioarteko Eguna, egun beraren aurretik eta atzetik egitarau oparoa osatuz. Azaroaren 26an hasi eta abenduaren 4an amaiera emanez.

img-20211208-wa0003Mikel Zabaltza oroituz, “Adiorik gabe” dukumentala; Narcis@ antzerki taldearen emanaldia, Larratxo K. E.an; “Zintzilakari koloretsuak”, Haurtxokoan; “Pixel Art Txantxangorria” Gaztelekuan; “Zu irakurle, Gu Kontalari” Casares K. E.an; ” Euskararen Photocalla” Gaztelekuan;  “Mintzodromoa” Larratxoko K.E.an; “Altzan Euskaraz Pista Jolasa” Gaztelekuan; “Miñan” liburuaren irakurketa publikoa; “Altza kantuz”- en kale-jira; “Triki-poteoa” Larratxoko kaleetan zehar; Pala txapelketa; Bolo txapelketa; Pusgarriak; Haurrentzako jolasak; “Herrera kantuz”-en kale-jira; Herri Ametsa Dantza Taldearen emanaldia; Euskararen aldeko bazkaria; Kontzertua Herrerako plazan; “DJ lorito luma urdin”.

Ikusten denez, ekimen ugari Euskararen Egunaren inguruan.   (gehiago…)  »  

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna Altzan

2021, Abenduak 7

a25-bideoa

Bideoa

Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldeko Elkarteak: Altza-Elkartasuna Auzo Elkartea, Intxaurrondo Berri Emakumeen Elkartea, Oletako Auzo Elkartea, Ostadar Emakumeen Elkartea, Plazandreok Emakumeen Plataforma, Showtime Kultur Elkartea

Latinoamerikako Mugimendu Feministak data hori Minerva, Patria eta María Teresa Mirabal dominikarren omenez sortu zuen, “Tximeletak” izenez ezagunak, 1960ko azaroaren 25ean Rafael Leonidas Trujillo diktadorearen aginduz eraildako hiru ahizpa.

1999an, NBEk egun hori aldarrikapenerako munduko egun gisa ezarri zuen, eta azaroaren 25ero Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izendatu zuen, Mirabal ahizpen omenez.   (gehiago…)  »  

Aitortza ekitaldiaren kronika

2021, Irailak 28

1-senideak

Gaspar Cardona, Ricardo Tejada, José Juanes, José Iruretagoyena, Pedro Ayesta, Juan Iriarte, Felipe Zurutuza, Pablo Landa, José Casares eta Celestino Atorrasagasti zinegotzien senideak eta Donostiako Alkatea, Barrutiko lehendakaria eta Giza Eskubideen zinegotzia pasa den irailaren 11n egindako ekitaldian.

2-hasieraBideoa ikusi

Goizeko 11:00etan, Altzako bandera balkoian eta Donostiako Udalaren Txistulari Bandaren doinuen artean hasi zen ekitaldia. Senideak udaletxetik atera eta bere lekua hartu ondoren, aurkezleak ekitaldiaren xedea azaldu zuen. Segidan, Eneko Goia alkateak hitza hartu zuen Donostiako Udalaren izenean Altzako udalbatza hautetsiari aitormena adierazteko eta, ekitaldi honek Udalak Memoria Historikoaren arloan Altzarekin zeukan zorra nolabait kitatzera zetorrela esanez, ekitaldiaren protagonismoa bertan zeuden zinegotzien senideengan utzi zuen.

  (gehiago…)  »  

Herrerako bolatoki berria erabiltzen hasi dira

2021, Irailak 17

2021-09-11-arrobi

Xenki Berho

Iragan den irailak 11an, Herrerako Arrobitxulo parkean eraiki berri den bolatokia erabiltzeko festa proposatu zuen Donostiako Udalak, Euskal Jaien testuinguruaren barnean.

Bolo-saioa, eguraldiak lagundurik, giro ederrean gauzatu ahal izan zen eta, gutxi gorabehera, 30 bat lagunen partaidetza izan zuen. Gipuzkoa osoko eta adin ezberdinetako gizon-emakumeak izan ziren bertan, bakoitzak, bosna bola jaurtitzeko aukera izan zutelarik. Txapelketak bi sari-banaketa izan zituen, emakumezkoena eta gizonezkoena eta, horretaz gain, saioan zehar brilla gehien bota zituen partaideari garailearen txapela jarri zitzaion soinean.   (gehiago…)  »  

Aurtengo Batzarra eta planak

2021, Ekainak 2

batzarra2021

Joan den ostegunean egin genuen Tomasenen AHMren urteko Batzarra. Estibaus buletina banatu genuen (hemen deskargatu daiteke), non 2020ko jarduera paperean jasoa geratu den, eta haren bitartez urtean zehar egindako lana errepasatu genuen. Pandemiak eragindako murrizketek elkartearen jarduera baldintzatzen ari da, argi eta garbi, baina halere iazko balantze orokorra ona da; izan ere, jarduera batzuk murriztu edo eten egin ba ziren ere, beste batzuk normaltasunez egin ahal izan ziren, eta besteen kasuan, berriz, areagotu egin dira, digitalean egiten diren jardueretan bezala.

Aurtengoari begira, eremu digitalean irekita ditugun jarduerak lantzen jarraituko dugu (dokumentazioa, sare sozialak, blogak…), eta, batez ere, Altzanet web gunea, gure jarduera digital guztien aterpea dena eta aurten 25 urte beteko dituena.

  (gehiago…)  »  

Artzak Ortzeok, Altzako elkarte dekanoak 100 urte bete ditu

2021, Otsailak 13

artzak-ortzeok-armarria

Artzak Ortzeok Elkartea

2021eko otsailaren 14an Artzak Ortzeok elkartearen inaugurazioa ospatzen da, “SOCIEDAD RECREATIVO CULTURAL BENEFICO DEPORTIVA” izendapenarekin, ALTZAko MIRAKRUZ auzoko  Manuel Azaña kaleko 14. zenbakian, 50 bazkiderekin eta pezeta bateko kuotarekin. Gaur egun kuota hori barregarria iruditzen zaigu, baina garai hartan “nahikotxoa” zen. San Valentinen egungo ospakizunarekin bat etortzeak ez zuen inolako garrantzirik garai hartan.

Lehen zuzendaritza honako hauek osatzen zuten: LEON PEREZ PRESIDENTEA, ENRIQUE ASTIER LEHENDAKARIORDEA, JUAN EGUIGUREN IDAZKARIA, FERNANDO MAS DIRUZAINA, J.M. AGUIRRE BOKALAK, RICARDO CORMAN, NICASIO PÉREZ ETA J.M. ARZAC.   (gehiago…)  »  

Gabonak Bidebieta 1 - Gaiztarron

2020, Abenduak 22

Elena Arrieta Yarza

Larunbat hotz, euritsu eta desatseginaren goizeko 8ak dira. Gaiztarron eguneroko erosketak egitera noa, eta, hurbildu ahala, ahots dibertigarriak entzuten ditut, ohi baino ozenago eta tresna-hotsez. Zer gertatzen da? Hor dago talde adoretsu bat, Gaiztarroren jaiotza prestatzea erabaki duena, duela urte batzuetatik egiten ari diren bezala. Kosta egiten zaie talde-lanari buruz ados jartzea, nor arduratzen den zertaz, baina ez dute denbora asko behar izaten martxan jartzeko.

image001   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean