Gabonak Bidebieta 1 - Gaiztarron
Elena Arrieta Yarza
Larunbat hotz, euritsu eta desatseginaren goizeko 8ak dira. Gaiztarron eguneroko erosketak egitera noa, eta, hurbildu ahala, ahots dibertigarriak entzuten ditut, ohi baino ozenago eta tresna-hotsez. Zer gertatzen da? Hor dago talde adoretsu bat, Gaiztarroren jaiotza prestatzea erabaki duena, duela urte batzuetatik egiten ari diren bezala. Kosta egiten zaie talde-lanari buruz ados jartzea, nor arduratzen den zertaz, baina ez dute denbora asko behar izaten martxan jartzeko.