Artxiboak 2018, Otsailak 21

Egaña korrikalaria ahanzturaren putzutik ateratzen

2018, Otsailak 21

claudio-egana-1Poliki-poliki, nahi baino polikiago, Gerra Zibilaren biktimei, lurpetik beraien gorpuzkiak berreskuratuz, zor zaien duintasuna itzultzen ari zaie. Biktima horien arteko batzuk ospetsuak egin ziren politikarekin zerikusirik ez zeukaten jardueretan arituz, baina gerraren ondorioz haien oroimena ahanzturaren putzura bota zuten irabazleek. Hauxe da Claudio Egaña Otamendi korrikalariaren kasua.   (gehiago…)  »  

Altza elurpean, 1914. urtean

2018, Otsailak 14

lho-10en1914-p31-la-hormiga-de-oro

Bi argazki hauek 1914ko urtarrilaren 10ean La Hormiga de Oro aldizkarian argitaratu ziren, 31. orrialdean. Lehenengoan Altzagaina ikus daiteke, eskolak eskuinaldean eta udaletxea eta eliza ezkerraldean. Bigarren argazkian Intxaurrondoko inguruak agertzen dira. Trena eta tranbiaren bideak ikusteaz gain, eskuinaldean Villa Aramaxpe eta Algarbe baserria ikus daitezke, eta Casa Mons enpresaren eraikina ezkerraldean. Bartzelonako aldizkari karlista honetan argitaratutako irudi hauek Altza elurpean erakusten diguten argazkirik zaharrenak ditugu.

  (gehiago…)  »  

Egun handira arte, Joxan!

2018, Otsailak 8

martzel-ja-artze-juanmaridscn1493

Imanol Irigoien

Joxanton adiskidearen heriotza dela-eta, hortxe bidaltzen dizuet gordeta nuen argazkia (2015-I-5ean Belok-en aterea), non Joxan bera, Martzel Etchehandy, fraide beneditarra, eta Juanmari agertzen diren, elkarrekin solasean.
Hauxe orain dela gutxi Martzelek idazten zidanaren zatitxo bat: «(…) Gogoeta luzeak egin ditut neretzat historikotzat jotzen dudan argazki horri begira.(…) Gure etxeko artxibora joanen da papelean tiratu ondoan, merezi baitu. Bi euskal  idazle handi elkarrekin Beloken !
Joxeanek lur huntako itzulia egin du, bizia bete-beterik joan da, eta bizitzen lagunduko gaitu geroan ere, gu eta beste asko oxala!(…)».

“La plaza de la Música. Historias de amianto” dokumentalaren emanaldia

2018, Otsailak 4

la-plaza-de-la-musica

Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma

Datorren asteazkenean, hilak 7, arratsaldeko 7retan, Altzako Tomasene Kultur Etxean “Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma”-ren eskutik “La plaza de la Música. Historias de amianto” (Juanmi Gutierréz, 2010) dokumentala proiektatuko da.
Juanmi Gutierrezek horrela aurkezten du bere dokumentala: “Duela gutxi halabeharrez jakin nuen gure ama amianto hautsa arnasteagatik hil zela. Hautsa egiten zuen fabrika bizi ginen etxetik hurbil zegoen. Aurkikuntza kolpe handia izan zen niretzat, eta ondorioz, nire bihotzaren barru-barrutik Indiako hondartzetarainoko bidaia egitera eraman ninduen; hantxe desegiten dituzte gaur egun barruan duten amiantoaren beldurragatik Europan inork desegin nahi ez dituen ontziak”.
Emanaldiaren ondoren dokumental eta amiantoren gainean eztabaida irekiko da. Dokumentalaren zuzendariak ere, Juanmi Gutiérrez, parte hartuko du.

Estibaus

Atalak

Otsaila 2018
A A A O O L I
« urt   mar »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean