Artxiboak 2019, Urtarrilak 24

Nola bere hiri ikusgarriarekin harrotzen dena hiriaren atzealdearekin ahazten den

2019, Urtarrilak 24

(Udalari zuzendutako idatzia)
image001Urtea pasabide berriaren Herrerako aldean hasi ginen, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Udalak, Portuko Agintaritzak eta Donostiako Udalak 2018ko azaroan inauguratu zutena. Guk horrela jarraitzen dugu, baina, informaziorik ez dugunez, espekulaziora joan gara.

Pasaiako Portuko biltegi handiaren teilatua ez da egin. Goiko aldean sartzeko aukera izan beharko dute, baina suposatzen da portuko zonaldetik lan egingo dutela. Herrera arrière-boutique edo dendaoste/atzealde hori da, eta edozein obratan sartzeko aukera ematen du. Zergatik ez da pentsatu behar espaloi horrek beste edozein makinarako, materialetarako eta abarretarako pasabidea izango duela? Eta beste behin, berriro hastera… Gure erabilerarako geratu da funtzionatzen ez duen urak husteko bidea eta, euria egiten duenean, belardia putzuz beterik geratzen da, adibidez. Herreran pasabidea EZ DAGO BUKATUTA, baina Zuei bost axola.   (gehiago…)  »  

Felix Iranzo, erretiratu bat ekintzan

2019, Urtarrilak 17

felix-iranzoFelix Iranzo bere argazkien bidez ezagutu genuen, 80ko hamarkadaren amaieran, gure elkartea lehen urratsak ematen hasi zenean. Alabaina ordurako bere izena jada ezaguna zen erretiratu eta pentsionisten elkarte-mugimenduaren hasieran, Altzan, Gipuzkoan eta Euskal Herrian.

Santa Barbarako Aitonak eta Jubilatu eta Pentsionisten Gipuzkoar Elkarteko lehendakari fundatzailea ere izan zen, baita ere, Euskal Herriko Jubilatuen eta Pentsionisten Lurralde Federazioaren sortzaileetako bat. Adineko pertsonentzako bizitza duin baten alde egindako lanagatik, Jubilatu eta Pentsionisten Gipuzkoar Elkarteko Ohorezko Presidente izendatu zuten, eta hil ondoren, 1991ko martxoaren 7an, Udalak, Auzo Elkarteak hala eskatuta, bere izena eman zion Santa Barbara auzoko pasealeku bati 1997an.   (gehiago…)  »  

Tokiko Bilduma 2018. urtean

2019, Urtarrilak 10

altzako-tokiko-bilduma-web

Altzako Tokiko Bilduma Casares Kultur Etxetik eskaintzen den dokumentazio zerbitzu bat da, Altzaren ondare dokumentala biltzeko, mantentzeko eta ezagutzera emateko sortua. Bildumaren aurreneko lanak  1986an hasi ziren eta 1992ean lehen katalogoa egin zen. Sei urte beranduago, 1998an, Kultura Udal Patronatuaren, orain Donostia Kultura, eta Altzako Historia Mintegiaren arteko lehen lankidetza-hitzarmena sinatu zen, ondoren berritzen joan dena.

Urtez urte osatzen, handitzen eta garai berrietara egokitzen joan da. Une honetan, Altzako Tokiko Bilduman 16.915 dokumentu daude katalogatuak, eta horietako 13.111 Interneten bitartez kontsulta daitezke www.altza.info webgunean. Pasa den 2018. urtean, dokumentu bilaketan eta bilketan egindako lana garrantzitsua izan da. Besteak beste, merezi du aipatzea hemerotekan 1936, 1937, 1938, 1939 eta 1940 urteen hustuketa amaitu dela; aurten katalogatu eta webean ikusi ahalko da. Katalogazio lanari helduz, Altzako Tokiko Bilduman 298 dokumentu berri katalogatu dira eta webean daude kontsultagarri.   (gehiago…)  »  

Menús para Navidad y otros momentos

2019, Urtarrilak 7

Euskal Giroa Elkartea

Haciendo recuento de las fiestas navideñas y las actividades de Euskal Giroa de fin de año, no podemos evitar el recoger una de las actividades que más ha gustado. Los días 12, 13 y 14 de Diciembre, Iñaki Olaziregi organizó la cuarta edición del Cursillo de Cocina de Navidad abierto, como muchas de las actividades de Euskal Giroa, al vecindario en general.

image0011

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2019
A A A O O L I
« Abe   ots »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean