Artxiboak 2019, Martxoak 4

Agur Tomas Paulisi, garai bateko argazki-lekukoa

2019, Martxoak 4

tomas-paulis

AHM

Orain dela hilabete bat bere anaia Auttin hil zen, eta gaur agur esan behar diogu Tomasi. Bi anaia arrunt ezberdinak, baina biak ala biak aktiboak. Tomasek, argazki-makina eskuan, garai bateko lekukotza irudietan utzi du. Mila bat inguru argazkien negatiboz osatutako legatu baliotsu hori AHMrekin partekatu zuen orain dela hamabost bat urte, digitalizatuak eta Altzako Tokiko Bildumaren funtsaren parte izateko eta, horren bitartez, edonorentzat eskuragarri egoteko. Tomasen argazki sorta ezagutzea ezinbestekoa da 50. eta 80. hamarkaden arteko Herrera ezagutzera hurbildu nahi duenarentzat: festak, ospakizun erlijiosoak, kirol ekitaldiak, gertaerak, mendi ibilaldiak… Bihotzez egindako argazkiak dira. Guk lagun artekoak ditugu gustukoenak, baita auzoko txoko ezberdinetan argazkirako espresuki jarritako senide, ume edota lagunak erakusten duten argazkiak ere. Zendu den une honetan, bizitasunez betetako bere argazkiekin batera, bere irribarre zabala geratzen zaigu, aurreko urteetan guztietan elkarrekin geundenean erakusten ziguna. Eskerrik asko Tomas.

Estibaus

Atalak

Martxoa 2019
A A A O O L I
« ots   api »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Mari Jose
    (2019, Ekainak 26)
    «Me gustaría saber si está prevista alguna reunión que trate el tema de Marrutxipi-Loiola y el túnel de Polloe. Quiero compartir ...»
  • Pedro ibarbia
    (2019, Ekainak 26)
    «Hola josu, estoy interesado en recuperar la documentación de mi Aitona. »
  • Estibaus » Udaberrian egindako jardueren irudiak
    (2019, Ekainak 20)
    «[...] 6rako antolatutako Altzan barrena Gerra Zibilaren garaian ibilbideak (argazkiak)  hirurogei lagunen interesa erakarri zuen eta, ondorioz, maiatzaren 11n [...] »
  • Estibaus » Altzako herriko etxea eguneratu
    (2019, Maiatzak 28)
    «[...] garaian, Altzako alde zaharraren babesa eskatu genuen, altzatarren ondare kultural eta historiko gisa. Alferrikakoa izan zen, baina eskaerari eusten ...»
  • joan mari irigoien
    (2019, Maiatzak 13)
    «Ongi, Justo: eutsi goiari! jmi »

etiketak


Sarean