Artxiboak 2019, Azaroak 26

Hiru urtez Altzan kiroldegirik gabe

2019, Azaroak 26

Kiroldegia

MªJesús Botana Costoya

2016 urteko bukaeran hasi zen Altzako kiroldegiaren eraispena. Urte bete beranduago, Donostiako Udalak esan digu altzatarroi ezin izango dutela bukatu 2020 edo 2021 arte.

On Kixotek esango lukeen bezala:

“Zinez eta minez diotsut, Santxo, politikariek euren hitza betetzen dutela”.

“Lasai, nagusi, lan zaila da-eta: amiantoz kutsatutako lurrak estali, kiroldegi berria eraiki, kanpoko igerilekua egin, eta behar adina aparkaleku eskaini ingurunean bizi direnentzat”. Emaiezu denbora!

“Zure ezjakintasuna hain da haundia Santxo, ezen ez baituzu ezertxo ere ulertzen. Hiri-erdigunerantz begiratzen dute beti politikariek, ikusgarritasuna duen lekurantz; beste guztia hiri-bazterrak dira, ez besterik, nahiz eta zabalak eta jendetsuak izan. Ez baitabil turistarik auzoetan”.   (gehiago…)  »  

Euskararen erabilerari bultzada berri bat

2019, Azaroak 20

ahobiziAurten ere, bultzada handi bat eman nahi zaio euskararen erabilerari gure auzoetan Altza Hadi! eta Nitik harago, baietz 11 Intxaurrondon! ekimenen bitartez. Ekimenak hilaren 22an abiatuko dira eta Euskararen Egunean, abenduaren 3an amaituko dira.

Aurrekoetan bezalaxe, parte hartzaileek ahobizi eta belarriprest rolak jokatuko dituzte: ahobiziak euskaraz mintzatuko dira euskaraz ulertzen dutenekin eta ezezagunekin lehen hitza euskaraz egingo dute;belarriprestek gonbita egingo diete euskaraz dakitenei euskaraz egiteko, ulertzeko gai baitira nahiz eta, kasu batzuetan, gaztelaniaz erantzun beharra duten.

Altza Hadi! ekitaldien berri zehatza edukitzeko klik egin esteka honetan, eta Nitik harago, baietz 11 Intxaurrondon! ekitaldiena ondoko kartela honetan:

  (gehiago…)  »  

Altzathlon, kirolerako zaletasuna Altzan irudietan

motor-l11792Iaz Garberako argazki erakusketak izan zuen harrera ona ikusita, aurtengorako beste bat prestatu dugu, Altzathlon izenburuarekin. Erakusketak Altzan kirol zaletasunak historian zehar egindako ibilbidea 27 irudiren bitartez erakutsi nahi du, eta Garberan izango da ikusgai, azaroaren 18tik abenduaren 4ra arte.

Aurreko erakusketan bezala, Altzako Tokiko Bilduman jasotako fondotik abiatuta egin da argazkien aukeraketa; kirolarekin lotutako 1.700 argazki baino gehixeago ditu. Oso zaila da hogeita zazpi iruditan laburbiltzea kirol elkarte eta kirolari ezagun guztien ibilbidea, baita egindako kirol jarduera guztiak erakustea ere. Azken horietatik hamabi baino ez dira erakusten. Ibilbide historiko luzeagatik atletismoa, futbola eta pilota nabarmentzen dira, baina erakusketan kirol tradizionalek ere lekua izan dute, hala nola, mendizaletasuna, boloak, herri kirolak eta arrauna, eta arrakasta eta lehiakortasun handiko beste batzuek, eskubaloia, saskibaloia eta txirrindularitza. Ez da kirol minoritarioagorik falta, motokrosa edo tiroa kasu, gure inguruan euren momentua eta lekua aurkitu baitzuten. Muga berberak daude, handiagoak ez badira ere, aipatzeko moduko kirol-elkarte eta kirolari ugarirekin, erakusketan jaso ez direnak. Guztiok ulertzeko konfiantza dugu, eta beste batean muga horiek gainditzea espero dugu.   (gehiago…)  »  

Duela 30 urteko hauteskunde kanpainak

2019, Azaroak 5

Berriro hauteskunde kanpainan gaude. Azken 40 urteetan, 78ko Erregimeneko hauteskunde prozesuetan, hauteskunde kanpainetan aldaketak oso esanguratsuak izan dira.

Lehen kanpainetan, kartelak eta pankartak espazio publiko guztietan zeuden, mitinek jende asko erakartzen zuten, eta hautagaiak zeuden kaleetan eta herritarrekin harremanetan. Gaur egun, kanpainak birtualak dira, kaletik urrun, ia kartelik gabe, mitinik gabe eta hautagaiekin beren diskurtsoak telebistaren eta sare sozialen bidez zuzentzen.

Aldaketa hori erakusteko, Altzako Tokiko Bildumarako berreskuratu dugu duela 30 urteko Herri Batasunaren mitin baten bideoa, 1989ko Europako Parlamenturako hauteskunde kanpainan. Larratxoko Josu Artetxe plazan egin zen mitina, 1989ko ekainaren 4an. Jon Idigoras diputatuak eta Begoña Garmendia zinegotzi donostiarrak parte hartu zuten, Lurdes Zapirain altzatarrak aurkeztuta.

mitina-larratxon

Irudiaren gainean klik egin bideoa ikusteko

Estibaus

Atalak

Azaroa 2019
A A A O O L I
« urr   Abe »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean