Artxiboak 2020, Irailak 22

Altzako XX. Bertso Aroa

2020, Irailak 22

xx-bertso-aroa

Iñaki Lertxundi Olasagasti

Ezohiko egoerak bultzatuta, aurtengo Bertso Aroa udazken betean datorkigu.

Martxoaren bueltan abiatzekoak ginen baina pandemiaren etorrerak dena hankaz gora ipini zuen eta aurre ikusita genuen egitaraua behin behinean alboratzea ekarri zuen.

Bertso Aroa denon artean aurrera ateratzeko borondate eta gogoak ahalbideratu du aurtengoari huts egin ez izana.   (gehiago…)  »  

Luis Garin Casares

2020, Irailak 18

image001

Euskal Giroa Elkartea

Luis, GARIN/KASARES senitartekoen gazteena bera! Bart utzi egin gaitu, horren lagunarteko egonaldien maitale zena, bere azken bidaia bakar-bakarrik egitera abiaturik. Bere haurtzarotik ezagutu ahal izan dugunon artean “LUISITO” izan da beti, horrelaxe da oraindino ere eta horrela izango da gerora ere geure gogoetan.

Duela urte batzuk, Herrerako festetako programaren azaletan gure “LUISITO” bere Luisitarekin agertu zen lehenengo aldiz ponposo-ponposo eta alaitsu Herrerako Sanluisetako jaien berri gu guztioi emateko.

Baina ez gaitezen gehiegi nahasi berbatan, nor da?, nor zen “LUISITO”? Edo hobe esan zer zen “LUISITO” herreratarrontzat?. Ez da batere erreza bera zena hitz bitan ezagutzera ematea. Gauza bat garbi dago ez zuen etsairik. Beti zegoen edonorekin elkarrizketarako prest, ezaguna ala ez ezezaguna izan. Pentsamolde zabala, beti laguntzeko prest, izakera alaitsu eta baikorra.

Eta amaitzeko gizon sentikorra, oso sentikorra zela esango genuke. Beste gizakion gaitzekin sufritzen zuen horietakoa zela. Eta orain guri dagokigu bere galera sufritzea, zaude zeure sinesmenak eskaintzen dizun zeru alai eta zoriontsu horretan!!!

  (gehiago…)  »  

Ama Rosa Maria, Herrerako Mejicanen Ikastetxekoa

2020, Irailak 8

madre-rosa-mariaPakita Etxebeste Etxaniz 1926ko irailean jaio zen, La Herrerako portu eremuko Cuarta Vía etxean. Bere familia honako hauek osatzen zuten: aita, Jose Mari Etxebeste, Mendiolako Larrabide baserrikoa, Pasaiako Portuko zuzendariaren auto gidaria; ama, Kontxa Etxaniz, Zumaiakoa, eta anaiak, Julio, Mari Tere eta Fortuni.

Pabiloi berriak eraikitzeko portuko etxea botatzearen ondorioz, Eskalantegi kalera aldatu zen familia. Gerra garaian, denboraldi batez baserrira itzuli ziren, berriro Eskalantegira, eta gero, behin betiko, Herrerara, Peruene-berri etxera.

Bestalde, 1927an hiru moja mexikar ezarri ziren Pasai San Pedron eta Etxebeste-Etxaniz sendiarekin harreman estua eta elkarri laguntzekoa izan zuten. Han, baserrian amaren ardurapean heziketa bat ikasteko lehen pausoak eman zituzten haurrek, eskola nazionalera joan gabe, Kontxak hala erabakita, seme-alabak edozein tratu txar edo utzikeriatatik zaindu nahi zituelako. Geroago, 1938an, mojak Herreran ezarri ziren eta haiekin harreman hori mantendu zen.   (gehiago…)  »  

Real Defensako markesen artxiboaren argazkiak

2020, Irailak 1

brunet-35aJoan den urrian, Nafarroako Artxiboak jakinarazi zuen Real Defentsako markesen argazki-artxiboaren zati bat jaso zuela. Artxibo handi hori, aldi berean, familia-funts desberdinez osatuta dago, eta horien artean aipagarria da José María Brunet y Bermingham argazkilari afizionatuarena (Donostia, 1836-1891). Funts horretan Gipuzkoako eta Belle Époque garaiko Donostiako argazki bilduma bat dago bilduta; horien artean, gure inguruarekin lotura zuzena duten lau argazki daude, interesgarriak antzinatasunagatik eta edukiagatik.

h-19a

Argazki batean (goian), Herrerako trenbidearen zubia ikus dezakegu. Beste batean (lerro hauen azpian), Intxaurrondo-aundi baserria, eta haren ondoan, Intxaurrondo-txiki; atzean, Larrotxeneren zati bat ageri da, eta, ezkerrean, Buskando baserria.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Iraila 2020
A A A O O L I
« abu   urr »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean