Artxiboak 2020, Azaroak 26

Aurreko erakusketaren bisita

intx-1993-94Garberan ikusgai dagoen “Intxaurrondo: ibilbide bat iraganetik/Un recorrido por el pasado” erakusketa beste bi astez luzatu da, abenduaren 8 arte. Erakusketak jendearen interesa piztu du eta, horregatik, duela hiru urte IZBEk “Intxaurrondo atzo eta gaur” izenburupean Intxaurrondo kultur etxean muntatu zuen beste argazki-erakusketa gogoratzeko eta berreskuratzeko aukera eman digu, orain hemen modu birtualean ikus dezakeguna, Altzako Tokiko Bildumaren bitartez.   (gehiago…)  »  

Donostialdeako Ekialdeko auzo eta herrien proletarizazio prozesua 1960 eta 1980. urte artean

2020, Azaroak 19

mal-jon-delgado

Jon Delgado Aldabaldetreku

Honako ikerketa hau azken urteetan aldaketa urbanistikoaren baitan sortu den interesaren baitan kokatua dago. Hiria, espazio neutral eta berdintsu bat izatetik urrun, bere baitako barne borroken zein izaera politikoaren adibidea da, aldaketa urbanistiko garrantzitsuak aurrera eramaten direnean nabarmentzen delarik.

Lan honetan, 1960 eta 1980 urteen bitartean Donostialdeako Ekialdeko langile auzoen proletarizazioaren inguruan hitz egingo dugu, batetik Donostiako Egia, Intxaurrondo, Bidebieta, Altza eta Herrera auzoak hartuko dira aintzat, eta bestetik, Lezo, Pasaia, Orereta eta Oiartzun herriak.   (gehiago…)  »  

Josefa Tito (1802-1858) eta bere xaboi-fabrika Herreran

2020, Azaroak 12
Herrera 1851. urtean

Herrera eta xaboi-fabrika, 1851. urtean

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

1847an jaio zen, gaur egun Herrerako plaza den tokian, Altzako lehen fabrika modernoa, emakume batek, Josefa Tito Recaldek, altxatutako xaboi-fabrika. Donostiar hori 1802ko apirilaren 9an jaio zen[1], eta 56 urte bete baino lehentxeago hil zen -1858ko martxoaren 18an-, zeukan enpresaburu sena erakutsiz, Francisco Rodríguez Cárdenas senarra 1842an hil ondoren. Une horretan, Josefa Titok, Rodriguezen alargunak eta 10 eta 19 urte bitarteko hiru neska eta bi mutilen amak, ordura arte senarrak zuzendutako merkataritza-negozioen kontrol osoa hartuko du, eta izaera produktibo eta industrialagoa emango die. Horrela, lehen gerra karlista (1833-1840) amaitu ondoren Gipuzkoako lehen industrializazio modernoa bultzatu zuen korrontearekin bat egingo du.

Gizonak nagusi diren enpresa-munduan emakumeak egotea salbuespenezko zerbait da. Alargun izanik, Josefa Tito salbuespen horietako bat izango da. Bere biografia aztertu nahi izan dugu eta enpresari gisa egin duen lana ezagutu nahi izan dugu. Lan hori erraztu egin du hein handi batean, bere jardueraren zati handi bat eskritura publikoetan erregistratuta uzteko ardura izan zuelako. Horri esker, Oñatiko protokoloen artxiboan dokumentuak arakatu ahal izan dugu, lan honen informazio-iturri nagusia baita. Dokumentuak eta horietako batzuen transkripzioa Altzako Tokiko Bilduman kontsulta daitezke.

Emakume honen biografiarako eta xaboi-fabrikarako hurbilketa hori lau atalen bidez egin dugu: Josefa Titoren familia; Francisco Rodríguez eta Josefa Titoren negozioak; Josefa Titoren xaboi-fabrika; eta, azkenik, Hijos de Viuda de Rodríguez.   (gehiago…)  »  

Josefa Tito (1802-1858) y su fábrica de jabón en Herrera

2020, Azaroak 12

Intxaurrondo: Ibilaldi bat iraganetik / Un recorrido por el pasado

2020, Azaroak 6

25-pedraglio

IZBE, Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea

Intxaurrondo: Ibilaldi bat iraganetik / Un recorrido por el pasado” da datorren azaroaren 6etik 21 arte, Garberan ikusgai egongo den erakusketaren izenburua.

Intxaurrondo, Altzako gainontzeko auzoak bezala, XX. mendeko bigarren zatiaren geroztik ezagutu duen bilakaera urbanistiko itzela islatzeko saiakera izan da erakusketaren ardatzetako bat.

Bigarren ardatza, komunitate batean bolondres egiten den lanari toki bat eskeintzea izan da. Horren adibide ugari daukagu izan ere, auzoko jaiak edo kirol eta ekintza kultural asko auzokideen ahaleginei esker burutu ahal izan direlako. Zeresanik ez ikastola edo auzoko aitona-amonen etxeari dagokiona baita auzolanean egindako hainbat lan ere.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Azaroa 2020
A A A O O L I
« urr   Abe »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Bruno lavalle Beta
    (2021, Urtarrilak 19)
    «Hola soy bisnieto de Juan Bernardo Berra que nació en Milan??El de junio dd1875 y murió en Buenos Aires 1 ...»
  • Maite
    (2021, Urtarrilak 18)
    «Zelako harribitxi puska! Eta nolako enbidia ematen duten garai batean gauzei eskeintzen zieten denbora eta kariñoa, adibidez, lagun b ati ...»
  • Fernando
    (2021, Urtarrilak 12)
    «Eskerrik asko A Estibaus. Maribel , Iñigo Landa y Pachi Lazcano. Por por la publicación ...»
  • Milca Andrea Torres Berra
    (2021, Urtarrilak 10)
    «Hola soy originaria de Oaxaca,México ,recuerdo que mí abuelo Berra García describía que sus padres radicaron en Veracruz y la ...»
  • joan mari irigoien
    (2021, Urtarrilak 4)
    «Iñigo eta Juan Carlos: Harri zatar eta amorfoen artean, harribitxiak ere aurkitzeko gai zarete! jmi »

etiketak


Sarean