Artxiboak 2021, Urriak 29

200 urte Altzak lehen independentzia lortu zuenetik (I)

2021, Urriak 29
1821-10-29 Errege Agindua

1821-10-29 Errege Agindua

Gaurko egunean orain dela 200 urte, urriaren 29an, Errege Agindu batek agindu zuen Altzako Herriak Donostiatik berezitutako Udal independente bat izenda zedila.[1] Data horretara arte, Altzak autonomia politiko eta ekonomikoa izan zuen Donostiako jurisdikzioaren barruan, baina autonomia horrek ez zuen alde batera uzten gatazkak, eta, denborarekin, areagotu egin ziren, harik eta 1821 eta 1823 arteko udal-independentzia labur baina bizi hori ekarri arte.

Gure asmoa da Altzako Historiako data hori gogoratzea, independentzia eragin zuten inguruabarrei buruz dakiguna eguneratuz, bai eta independentzia garatzeko egon ziren zailtasunetara hurbilduz ere. Hasteko, Errege Aginduaren promulgazioa bultzatu zuten aurrekari hurbiletako batzuk ikusiko ditugu, eta gure historiaren garai garrantzitsu honi buruzko ezagutza aberastea helburu duten hainbat ekarpenekin jarraituko dugu.

  (gehiago…)  »  

Parte hartzeko ilusioa II. Politika

2021, Urriak 25
La Voz de Guipúzcoa, 1931-08-26

La Voz de Guipúzcoa (1931-08-26)

Errepublika ekarri zuten udal-hauteskundeei eskainitako sarreran, diktadura amaitu ondoren herritarrek politikan jarduteko interesa erakusten zuten datu adierazgarri batzuk ikusi genituen. Udalean betetzeko zeuden 12 postuetarako 24 hautagai aurkeztu ziren, -Gipuzkoan 89 udalerrietatik 25etan bakarrik gertatu zen hori-, eta horrez gain nabarmentzekoa da oso parte-hartze handia erregistratu zela, % 82ra iritsi baitzen, Gipuzkoakoa baino hiru puntu gehiago.

Errepublikaren urteetan zehar, Altzan zein Gipuzkoan, boto emaile kopuru handiak joan ziren hautestontzietara, eta horrek argi eta garbi erakusten du gizartearen politizazio-maila handia zegoela. 1931ko apirileko udal-hauteskundeez gain, beste lau hauteskunde-deialdi egin ziren, eta honako hauek dira eman zituzten emaitzak [1]:   (gehiago…)  »  

Excursión molera por el monte Oketa (Zigoitia)

2021, Urriak 1

Aurreko urteetan bezala, Javi Castrok txango bat prestatu digu, oraingoan Zigoitiara (Araba). Behean daukazue plana zein den. Abiapuntua Ondategiko Bengolarra aparkalekua izango da, 9:30tan, baina Altzatik joango garenak 8:00etan Casaresen geratuko gara. Aurretik izena eman behar da, urriaren 14a baino lehen, telefonoz (649496607) edo posta elektronikoz (ahm@altza.net), eta autoa badadaukazun edo ez esanez, joan-etorria antolatu ahal izateko.
Muela de 110 x 25 cm, con ojo pasante de 15,5 cm en la zona de l

Javi Castro

He preparado una excursión circular suave, de unos 7 km de recorrido por el monte Oketa con la idea de visitar 6 canteras moleras y algunos otros cercanos elementos etnográficos de interés en el municipio alavés de ZIGOITIA.

Fecha prevista: sábado 16 de octubre de 2021

Hora de inicio del recorrido: 9:30 h, en el aparcamiento de Bengolarra (Ondategi, Zigoitia). Coordenadas del aparcamiento de Bengolarra (UTM30N-ETRS89): X: 522050 / Y: 4756174   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urria 2021
A A A O O L I
« ira   Aza »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2022, Urtarrilak 13)
    «Maravilloso artículo. Beti bezala. Aurrera!!! Eta mila esker. »
  • Enrike Kortabitarte
    (2021, Abenduak 27)
    «Luzatu haria eta ezagutu benetako familia-historia bat. ¡Ze lan dagoen atzean! Eskerrik asko. Zorionak Iñigo. »
  • ELENA
    (2021, Abenduak 26)
    «Es una historia entrañable la de Dominica y también esa conexión con los demás familiares. Iñigo sabe ...»
  • Maite
    (2021, Abenduak 24)
    «ZeR istorio interesgarria eta benetazkoa, Iñigo. Lan polita egin duzuna hona ekartzen. »
  • Iñaki
    (2021, Abenduak 17)
    «Beti bezala, Antxon. Oso ondo. Mila esker eta segi aurrera!! »

etiketak


Sarean