Artxiboak 2021, Azaroak 30

Egutegiaren aurkezpena eta topaketa Bidebietan

2021, Azaroak 30

gonbidapena-irudia2

Datorren abenduaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 7etan, Altza 2022 egutegiaren aurkezpena izango da Bidebietako Kontadores Gazte Zentroan. Oraingo honetan, urte berrian zehar gure ondoan edukiko ditugun hormako eta poltsikoko egutegiek Bidebieta auzoko 60ko eta 70eko hamarkadetako irudiak eramango dituzte.

  (gehiago…)  »  

Parte hartzeko ilusioa III. Aisialdia

2021, Azaroak 19

AS, 1934-07-02 (Ainhoa Arzallus)

AS, 1934-07-02 (Ainhoa Arzallus)

Arazo ekonomikoen eta tentsio politikoen erdian, kirol, jai eta bestelako jardueretan parte hartzea nabarmen handitu zen Errepublika garaian. Prentsako kronikek arreta handia eskaini zieten gertaera horiei, eta bertan bizitzen zen giro bikaina eta parte-hartzea nabarmendu zituzten.

La Voz de Guipúzcoako kronikari batek, adibidez, zaleen eta parte-hartzaileen artean “entusiasmoa” gainezka zegoela aipatzen du Txingurri sagardotegian Herrera-Sportek antolatutako Gipuzkoako bolo txapelketari buruz idazten duenean. Dioenez, txapelketa lehen aldiz 1930ean ospatu zen 26 bikotek parte hartuz, eta hurrengo edizioetan parte-hartzea handituz joan zen, 1933an 64 bikoteko kopurura iritsiz. [1]   (gehiago…)  »  

Aurtengo “+55 Altzatik abiatutako ibilbideak”

2021, Azaroak 12

Zailtasunak zailtasun, aurten osatu ahal izan dugu +55 programaren barruan prestatutako ibilbideen egitasmoa. Aurrekoetan bezalaxe, Altzako hainbat txokoetan eta inguruko beste leku batzuetan zehar ibili gara. Guztira zazpi ibilaldi izan dira eta segidan dauden argazkien laguntzarekin gogoratuko ditugu.

20210429-012-vuelta-a-san-marcos-desde-altzagaina-en-el-dolmen-de-aitzetako-zabala-renteria

Apirilak 29, Bizarain (San Marko) mendira itzulia. Argazki gehiago hemen.   (gehiago…)  »  

Javier Cantera Depetris

2021, Azaroak 9

batzarra-2002aIgande honetan, azaroaren 7an, utzi gaitu Javierrek. Bihotzetik sentitzen dugu haren galera. Laguna, bazkide eta lankide Altzako Historia Mintegian, amultsuki gogoratzen dugu 1995ean taldean sartu zenetik berarekin partekatu dugun guztia. Groseko bizilaguna zen eta altzatarrak zituen ama sustraiak. Altza hobeto ezagutzeko eta bere aldetik ahal zuen guztia emateko gogoz hurbildu zen. Garai hartan Aranzadiren jardueretan parte hartzen zuen, eta elkarte horretako Zuzendaritza Batzordeko kide izan da azken hamabost urteetan.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Azaroa 2021
A A A O O L I
« urr   Abe »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean