Artxiboak 2022, Urriak 27

Etapa berri bat Ganbara Bildumarentzat

2022, Urriak 27

20220629-016-centro-cultural-larratxo-suberri-jon-y-maite

Suberri, Jon eta Maite

Aro berri bati eman zaio hasiera uda honetan Ganbara Bildumaren ibilbidean, objektuak Aranzadi Zientzia Elkarteari eskualdatuta.

1998az geroztik, AHMk 350 objektu zahar inguru bildu ditu Ganbaran, etxean erabiltzekoak eta industria-jatorrikoak; horietatik 245 katalogatuta zeuden eta Altzaneten ikus daitezke. Gehienak partikularren ekarpen desinteresatuak izan dira eta Larratxoko kultur etxean gordeta egon dira.

Ganbara lehen urratsak ematen hasi zen Javier Cantera gure taldekidearen eskutik. Proiektuaren inguruan eta bere gidaritzapean, Jon Serrano, Joaquín Garrido, Miguel Ángel Padrones, Ángel Almeida eta Kepa Amondarainek osatutako taldea elkartu zen, eta, beste lan batzuez gain, bost erakusketa antolatu zituzten 2004 eta 2012 artean. Hemen, Estibausen, 2002tik Ganbararen bizitza eta Javierrek idatzitako artikuluak ezagutu daitezke, eta ondoko esteka honetan Ganbarko bideoak Youtuben ikus daitezke.   (gehiago…)  »  

Ubako Erreformatorioaren aurrekariak

2022, Urriak 18

reformatorio

Ubako Erreformatorioaren mendeurrenaren harira, Ion Urrestarazuk Bartzelonan argitaratutako La Hormiga de Oro aldizkari katoliko eta karlistan 1922ko urriaren 14ko alean aurkitu duen erreformatorioaren argazkia pasa digu. Eraikinak duen itxura berritua data horien aurreko beste argazki honetan agertzen denarekin aldera dezakegu, Erreformatorioaren aurrekarietara hurbiltzen gaituena.   (gehiago…)  »  

Mendiola baserriko lehen berriak

2022, Urriak 7
Mendiola, 1987 (Arg.: Joxerra)
Mendiola, 1987 (Arg.: Joxerra)

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Mendiola baserria izen bereko mendiaren goialdean dago, toki pribilegiatuan; garai batean oso ezaguna zen merendero eta sagardotegi gisa. Bere jatorria 1814an dago, Juan Bauptista de Zozaya merkatari donostiarrak Donostiako Udalari Ulia mendian, Pareta Berrico Zavala izeneko parajean, landugabeko 45 golde-lur erosi zizkionean. Leku horretan, Zozayak Guruceta izeneko baserri berria eraikiko du bere kontura. Ondoren, baserri berriaren jabetzak handituko ditu, Altzako bizilagun batzuei beste 5 golde-lur gehiago erosiz.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urria 2022
A A A O O L I
« ira   Aza »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Maite
    (2024, Maiatzak 4)
    «Zein ondo ekarria! Tamalez gaurkotasun handia duena. Zenbat behar dugu konturatzeko zenbat postureo dagoen benetako boterea eta partaidetza ematearen ordez. »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»
  • Miren Koruko Gonzàlez
    (2024, Apirilak 28)
    «Beharrezko iruditzen zait biztanleen bizi baldintzak 3 hobetzeko egiten diren eskabide eta ekintzak aurrera eramatea. Eskerrikasko hortan aritzen zeraten guztioi. ...»
  • Julián Martinez
    (2024, Apirilak 26)
    «En el barrio de oleta escalerillas,deberían en pensar muy seriamente en dar una solución para subir a Alza centro, »

etiketak


Sarean