Altzako VII. Naturaldiaren egitaraua

2019, Maiatzak 1

naturaldia2019-diptikoa-portada

“Astronomia. Nola ez dela Altzan zerua ikusten?” izango da aurtengo gaia, eta Altzako Historia Mintegia, Gipuzkoako Argazkilari Elkartea, Aranzadi Zientzi Elkartea, +55, Donostia Kultura antolatzaileak. Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 8, Asteazkena: NOLA EZ DELA ALTZAN ZERUA IKUSTEN?
HITZALDIA: Aranzadiko Astronomia saileko kideen eskutik, konstelazioak zer diren ikasiko dugu eta konstelaziorik garrantzitsuenak ezagutuko ditugu. Planisferio bat eraikiko dugu euritako batean.
Tomasene K.E. 19:00 euskara

Maiatzak  9, Osteguna: ORIENTAZIO ASTRONOMIKOA TAILERRA
GPS-a asmakizun berria da, garai batean jendea beste metodo batzuk erabiltzen zituen orientatzeko: Eguzkia, izarrak, iparrorratza. Aranzadiko Astronomia saileko kideen gidaritzapean tailler honetan haien funtzionamendua ikasiko dugu eta iparrorratz bat egingo dugu.
Tomasene K.E. 17:30 Gaztelania. 55 urtetik gorakoentzat. Edukiera mugatua (25 lagun).

Maiatzak 12, Igandea:  ALTZAKO NATURA V. ARGAZKI RALLYA
Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko lagunekin batera haur zein helduak argazkiak ateratzera elkartuko gara 9:30etan Aterpea Herrerako Jubilatuen Etxean, Gaiztarron. Bertako hiri-parkeko natura izarrak irudikatzea izango dira besteak beste, rallyan proposatutako diren gaiak. Parte-hartzeko aurretik izena-eman behar da. Izen-emateak: Maiatzak 10a arte, Casares Kultur Etxean bere ohiko ordutegietan. casareskulturetxea@donostia.eus helbidera idatziz, izen-abizenak, parte hartu nahi den kategoria, telefonoa eta emaila adieraziz. Oinarriak:  www.donostiakultura.eus/altza
Elkargunea: 09:30 Aterpea Herrerako Jubilatuen etxea, Gaiztarron.

Maiatzak 17, Ostirala: ZIENTZIAREKIN JOLASEAN: ZERUA EZAGUTZEN
Haur eta gazteei eskainitako Astronomia tailerra. Zer dira konstelazioak? Zertarako balio dute? Nola erabiltzen da planisferio bat? Nola desberdintzen dira izarrak eta planetak begi bistan?. Tailer honetan planisferio bat zer den eta nola erabiltzen den ikasiko dugu eta programa informatiko baten laguntzarekin konstelazioak desberdintzen eta zerua ezagutzen hasiko gara. Izen-ematea: Casares Kultur Etxean maiatzak 2tik aurrera.
Tomasene K.E. 17:30-19:00. Euskaraz. Edukiera mugatua (25 lagun).

Maiatzak 25, Larunbata: GAUEKO BEHAKETA ASTRONOMIKOA
Aranzadiko Astronomia Sailarekin San Marko Gotorlekuaren parkean gaueko zerua teleskopioen bidez ikusteko aukera.
Elkargunea: San Marko Gotorlekua. 22:00

Maiatzak 31, ostirala: RALLYAREN SARI BANAKETA
Lan irabazleak eta hautatutakoak proiekzio batean ikusi ahal izango dira.
Tomasene K.E. 19:00

constelacionorion

Etiketak:

Iruzkin 1

  1. Estibaus » Udaberrian egindako jardueren irudiak

    [...] Naturaldiaren zazpigarren edizioak aski emaitza onak eman ditu, gauez egin nahi genuen zeruko behaketa izan [...]

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean