Erakusketa: “Galdu genuen hiria/La ciudad que perdimos”

2019, Uztailak 9

ST - PV_01 DEF.cdr

Ancora Donostiako irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta hiriko ondare urbanistikoaren ikerketan eta kontserbazioan gogor lan egiten du. Duela bi urte, Mugak Arkitekturako Biurtekoa zela eta, erakusketa bat antolatu zuen Santa Teresaren komentuan, Galdu genuen hiria/La ciudad que perdimos, eta arrakastatsua izan zen. Material horietatik abiatuta, Alberto Fernández-D ‘Arlas eta Eneko E. Oronoz elkarteko kideek “Galdu genuen hiria/La ciudad que perdimos: la gestión del patrimonio urbano en San Sebastián 1950-2017” liburua argitaratu zuten. Liburua berehala agortu zen liburudendetan, baina interesatuek kultur etxeetako liburutegietan bertan kontsulta lezakete.

Orain, uztailean eta abuztuan, Okendo Kultur Etxean, erakusketa hura berriro ikusteko aukera izango da, material berriekin osatuta, non Donostian 1950 eta 2019 bitartean desagertutako 200 eraikinen dokumentazio grafikoa erakusten den. Era berean, bisita gidatuak antolatuko dira euskaraz eta gaztelaniaz (ikusi ondoko irudia).

Erakusketak, nostalgikoen jakin-mina asetzeaz gain, mahaigainean jartzen ditu komunitatearen interes publikoaren eta jabeen itxaropen pribatuen arteko tirabirak, eta, bitartean, ordezkari politikoen utzikeriaz eta laguntzaz, gure inguruko hiri, landa, industria eta historia ondarea nola desagertzen den ezinbestez ikusten jarraitzen dugu.

galdu-genuen-hiria-bisita-gidatuak

Iruzkin 1

  1. Miren Koruko González

    Erakusketaren erdia ikusi det. Falta dudana , laister ikusteko asmoa det. Donostiar guziok ikusi behar genuke erakusketa da. Zer pensa asko ematen du…Esatea baino ikustea gomendatzen det.
    Ondoren, mahi inguru bat inposatzen dela uste det.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2020
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2020, Apirilak 2)
    «Eskerrik asko, Mikel, postaz jarriko gara harremanetan. »
  • Mikel Aguirre Taberna
    (2020, Apirilak 1)
    «Mila esker egiten ari zareten lanarengatik. Bikain bikaina. Argazki horretan ni ere banago, eta talde horretako batzuekin kontaktua badut.Ni Pasai Antxotik ...»
  • MIGUEL LERCHNDI
    (2020, Martxoak 27)
    «Me complace mucho recordar tiempos pasados ver en las fotos muchos amigos de los cuales no se nada de ellos ...»
  • Miren Koruko Gonzalez
    (2020, Martxoak 24)
    «Eskerrikasko Patxi. Zoritxarrez ez nuen ezagutu, bainan bere ekintzan, lana eta gizartean egoteak guzionguzion alde izan denez gero, tarteko sentitzen naiz ...»
  • Roberto Otero Huarte
    (2020, Martxoak 21)
    «Egun on. Que verdades históricas enraizada en la memoria pasada y contemporánea. No hubo reparación, ni reconocimiento. No interesa a ...»

etiketak


Sarean