Desorekak eta erronkak Ekialde Barrutian: Hezkuntza arloa

2019, Irailak 23

Plazandreok, AHM, Herripe, IZBE, Intxaurdi, Intxaurrondo Berri, Osteguna

2018. urteko erdi aldera martxan ipini zen Ekialde Barrutiko juntaren osaketak (Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta), ahalbideratu du gune hauetan modu berezian islatzen diren hirigintza eta sozial arazo jakin batzuk hobeto azaleratzea. Egoera hauek modu partzialean eta era intuitiboan ezagunak ziren baina kontrastatzerakoan garbi azaltzen dute udal politikak gune hauetan bizi garen emakume eta gizonen beharrei modu eraginkor eta berezian erantzuten duten diseinua behar dutela.

Barrutiak Donostiako biztanleen ia %25ren osatzen du  44.725 pertsona), eta hauetatik %51 emakumeak dira. Biztanle kopuru handia osatzen dugu, Errenteria udaleko kopuruaren hantzekoa. Gipuzkoako udalerrien barruan bakarrik Irunek biltzen ditu Barrutiak baino biztanle gehiago. Kasu batzuetan bikoiztu eta  besteetan erraz gainditzen ditu lurralde historikoko herri jendetsuenak: Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Hernani, Lasarte-Oria, Oñati, Pasaia, Tolosa, Zarautz…1

Barrutia osatzen duen auzo bakoitzak bere ezaugarri propioak izan arren, garbi ikusten da beraien artean zenbait ezaugarri eta erronka komunak dituztela. Une honetan ditugun datuak  kontutan hartuz, ikusi ditzakegu Barrutiko jendearentzat ahuldadeak diren zenbait antzekotasunak, baliagarria izan daitekeena sakoneko irtenbideaz pentsatzen hasteko eta desoreka garrantzizkoenei aurre egiteko.

Horrela, hezkuntza atalean,  Barrutian analfabetismoa tasa hiriaren batez besteko (%3,4) baino bi puntu altuagoa da (%5,6). Bi esparruetan handiagoa da emakumeen artean (%5,9 eta %3,6 hurrenez hurren). Eskola behar baino lehenago uzteko joera ia 3 puntu handiago da (%9) eta (%6,3) Donostian.Euskararen ezagutza eta erabilera barrutian hiriko maila baxuenetan aurkitzen da ere.

Goi mailako ikasketa ekipamendu eta errealitate sozialaren egoera gutxienez deigarri bezala izendatu daiteke. Barrutian goi maila eta unibertsitate ikasketak dituzten pertsonen kopurua (%16,3) ia hiriaren  erdiaren kopuruan (%30,3) kokatzen da. Azpimarratu daiteke Barrutian unibertsitate ikasketak dituzten emakumeen kopurua gizonezkoena baino bi puntu altuagoa dela. Hala ere emakumeen arteko langabezi tasa urteetan zehar beti mantendu da gizonezkoena baino altuagoa.

Barrutia-Hiria desoreka hauek  kontutan hartuz, gutxi formatutako langile tipoa etorri zela lurraldera bizitzera 60-70 hamarkadetan, arrazoi historikoak eduki ditzakete. Hala eta guztiz ere, belaunaldiak berritu dira eta unibertsitatera iristeko aukerak nabarmen zabaldu dira, aztertzekoa da zer nolako eragina eduki duen egoera gogor honetan, goi mailako ikasketa guneak bizitza guneetatik azken urteetan urrutiratze prozesuak.

702. hamarkadaren hasieran, Altzako kasko zaharrean Juan XXIII Lanbide Heziketa Institutua izan zen eraikinean Petrokimika espezialitatea eskaintzen zuen Zientzi Kimiketako fakultatea kokatu zen. Mirakruz gainean Arkitektura Fakultatea eta Ategorrietan Magisteritza. Emakumeek gero eta gehiago eskatzen zituzten karrera hauek. Laurogei eta hamargarren hamarkadaren hasieran ia unibertsitateko fakultate guztiak zentralizatu ziren Antiguako Ibaeta campusean, justu hiriaren beste aldean, Barrutitik gune urrunenean, gure auzoetatik desagertu ziren aipatutako ikasketa zentroak.

Hezkuntza egoera hau ere agian lotu daiteke lanbide hezkuntzarekin gertatu denarekin, denborak aurrera egin duen heinean Altzan lehen kokatzen ziren espezialitateak desagertu egin dira. Lehen aipatutako Lanbide Heziketako Juan XXIII Institutuan 70. hamarkadan, Administraritza, Delineazioa, Kimika, eta Mekanika espezialitateak ikasten ziren, hauetan emakumeen presentzia nabarmena zen. Jarraian Administrazio Publikoaren eskuetara pasa zen eta eraikuntzarekin lotura zuten zikloak besterik ez ziren eskaintzen ia bakarrik gizonezkoek osatzen zuten ikasleria. Oraindik larriago, duela hiru urte eskas Lanbide Heziketa ikasketak guztiz desagertu ziren Altzan, 50 urteko ibilbidea eduki eta gero.

Jakina da etxebizitza eta hezkuntza zentroen arteko hurbiltasunak indartzen dutela neska eta mutilak ikastera bultzatzeko beharrezkoak diren jarrera eta giro komunitarioak. Distantziak ere eragina du gazteek eta familiek bere ikasketa motak hautatzeko garaian, joan etorriak eta egonaldiak dakarten gastuak jasan ezinak bihurtu daitezke Barrutian errenta baxuak  eta egoera prekarioa duten zenbait familientzat, eta horrelako egoerak bizi dituzten etxe asko daude Barrutian.

Edozein komunitatearen garapenerako hezkuntza lehen oinarrietako bat izanik, guztiz beharrezkoa ikusten dugu hurrengo urteetan Barrutiko Batzordetik eta Donostiako Udaletik arreta eta esfortzu berezi bat gauzatzeko bidea egitea  hezkuntza alorrean. Barrutia eta Hiriaren artean dauden eta aipatutako ezberdintasun adierazgarriak eta bestalde ditugun beste arrakala sozial nabarmenak: Gizonak eta emakumeen artean, lana lortzeko aukerak, diru sarrera mailak, komertzio txikiaren egoera … desagertzen joan behar dute komunitate kohesionatuagoa lortzeko helburuz.

1 https://es.wikipedia.org/wiki/Anexo:Municipios_de_Guip%C3%BAzcoa

2 https://europaplazara.blogspot.com/1992/09/onati.html

3 https://www.ehu.eus/es/web/kimika-zientziak/historia

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean