Mercader du izena

2020, Otsailak 14

Donostiako Udalak Altzaren ondare historiko eta kulturalekin zerikusia duen guztiaren degradazio sistematikoarekin jarraitzen du. Orain Mercader izenari tokatzen zaio, kirol azpiegitura eraikiko duten lekuaren izena, haiek Merkear bezala “normalizatu” nahi dutena. Merkear, Mercaderren ahozko forma laburtua da, oinetxeren izen eta familia abizen altzatarra, Erdi Aroaren amaieratik gaur egun arte dokumentatua eta, honezkero, hemen, Estibausen aipatu duguna.

Baina haiek ezjakinarena egin nahi dute, eta ahal duten guztia egiten dute altzatarrak ezjakinak izan daitezen. Izen historiko hori lurperatu nahi dute, baserriaren lurrak AP-8ko hondakinen zabortegiaren azpian lurperatuta geratu diren bezalaxe. Udal horren ohiko praktika da. Bi adibide baino ez. Arriaga oinetxearen lurren gainean, Harria parkea eraiki zuen; Aduriz oinetxearen lurren gainean, Auditz-Akularren garapen urbanistikoa du proiektatuta. Mercader, Arriaga, Aduriz… ordez Merkear, Harria, Auditz… normalizatuz, Altzaren nortasun historikoari beste lur-palada bat ematen diote.

Udalean ondare materiala eta immateriala -leku-izen honen kasuan bezala- babesteko eskatuz erregistratutako idazki eta alegazioen aurrean isila ematen dute erantzunagatik, edo, sinple eta kolpe batez deskalifikatzen dituzte, AHMk Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren Berrikuspenari egindako alegazioekin gertatu den bezala, honako hau argudiatuz: “hay una generalizada falta de datos para identificar los edificios recurridos.” Kristoren aurpegia daukate. Entzun nahi ez duena baino gor okerragorik ez dago, ezta ikusi nahi ez duena baino itsu okerragorik ere.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean