Bizitzaren alde distiratsua

2020, Martxoak 29

img-20200324-wa0021

Pandemia eta konfinamendua gorabehera, bizitzaren alde ona distiratzen jarraitzen du, bai alderdi transzendentaletan eta baita xumeenetan ere. Haurtzaroko ibilbideetako gure lagunak gogoratzean zabaltzen dugun irribarrea bezala. Egun hauetan, adibidez, Jesús Cajaravillek Herrerako Sportingek Tokiko Bilduman dituen fitxetan zenbait datu zuzentzeko eta gehitzeko idatzi digu, eta, bide batez, bere klaseko argazki bat bidali digu, Herrerako San Luis-la Salle Ikastetxekoa, gaztetxoa zenekoa.
Konfinamenduak ez dio eragotzi beste kideekin kontsultatu eta argazkiko informazioa osatzea. Oinarrizko Batxilergorako “ingresoko” ikasle taldea da, 65-66 ikasturteari dagokiona. Bere mezuan, gaineratu nahi zuen garrantzitsua zela San Luis La Salle ikastetxeak zonaldean zuen garrantzia. Auzokoaz aparte, ugariak ziren Intxaurrondo, Roteta/Santa Barbara, Pasaiak eta Errenteriatik etortzen zirenak. Arrazoi du. Bilduman dokumentazio asko dago jasota La Salle ikastetxeari buruz, bai historikoa, bai fotografikoa (ikus hemen).
Bizitzea tokatzen ari zaigun egun gogor hauek familiarekin, lagunekin, auzokideekin eta oroitzapen partekatuekin dugun harremana biziago bizitzeko aukera gisa ere erakusten ari zaizkigu. Bizitzaren alde distiratsua.

la-salle

2 iruzkin

  1. Mikel Aguirre Taberna

    Mila esker egiten ari zareten lanarengatik. Bikain bikaina.
    Argazki horretan ni ere banago, eta talde horretako batzuekin kontaktua badut.Ni Pasai Antxotik joagen nintzen, nire anaia eta nire aitaren (Altzako Tomaseneako sagardotegitik) pausoak jarraituta
    Zein garrantzitsua den, historia ez galtzeko, beraz nondik gatozen jakiteko, gertatutakoaren erreferentziak garaiz jasotzea, egiten ari zareten bezala.
    Argazki bat edo beste badaukat eta argazki horretan dagoen beste lagun batek baditu ere. Interesatzen bazaizue, esan eta bidaliko dizkizuegu.
    Mikel

  2. Estibaus

    Eskerrik asko, Mikel, postaz jarriko gara harremanetan.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2021
A A A O O L I
« Abe    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Fernando
    (2021, Urtarrilak 12)
    «Eskerrik asko A Estibaus. Maribel , Iñigo Landa y Pachi Lazcano. Por por la publicación ...»
  • Milca Andrea Torres Berra
    (2021, Urtarrilak 10)
    «Hola soy originaria de Oaxaca,México ,recuerdo que mí abuelo Berra García describía que sus padres radicaron en Veracruz y la ...»
  • joan mari irigoien
    (2021, Urtarrilak 4)
    «Iñigo eta Juan Carlos: Harri zatar eta amorfoen artean, harribitxiak ere aurkitzeko gai zarete! jmi »
  • Javi Castro
    (2021, Urtarrilak 3)
    «Enhorabuena por los resultados de la investigación. »
  • Mikel
    (2020, Abenduak 13)
    «Muchas gracias por difundir la fotografía de Ricardo Martín y su procedencia de nuestro archivo fotográfico de Kutxa Fundazioa, Kutxateka. ...»

etiketak


Sarean