Liburua prest dago, baina itxarotea tokatzen da

2020, Apirilak 23

azala1Gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna da, baina aurten osasun larrialdiak baldintzatutako jaia da, heriotzak, langabezia eta gizarte arazoen larriagotzeak tartean. Kulturari ere eragiten dio, kultur eragileek azken 48 orduetan egindako greba digitalak erakusten duen bezala. Baina, hala eta guztiz ere, esan ohi dutenez, “Funtzioak aurrera jarraitu behar du”. Horregatik, liburuari eskainitako egun honetan, Ion Urrestarazu Paradak idatzitako “Altza durante la guerra civil española” liburuari buruz hitz egingo dugu. Aurreikusitako aurkezpena bertan behera utzi behar izan genuen alarma-egoeragatik, eta, ondorioz, liburuak kutxetan gordeta itxaron behar du kalera ateratzeko unearen zain.

Liburua apirilaren 6tik gertu aurkeztu nahi genuen, anexioaren 80. urteurrenaren inguruan. Izan ere, gerrak biktimengan eragindako sufrimendu pertsonal eta familiarrez gain, gehitu behar dugu gerra amaitu ondoren alderdi irabazleak erabaki zuela Altzaren udal-izaerarekin amaitzea eta haren etorkizuna Donostiaren interesen menpe uztea.

Gerra Zibila gure gertuko historiaren gaien artean giltzarria da, eta 1936 eta 1939 bitartean gertatutakoaren ikuspegi orokorra emango zuen liburu baten beharrean geunden. Eta, azkenean, hemen dago, irakurtzeko prest. Horretarako, Ion Urrestarazu Paradaren lana eta ardura izan dugu. Bidebietako gaztea da, historiaren zale sutsua eta dibulgatzailea, bereziki Donostiako gaiei buruzkoa (Donostiando bloga). Ionek urteak daramatza AHMrekin elkarlanean dokumentazio eta grabazioak transkribatzeko lanetan, eta ondo ezagutzen ditu gure elkarteak bildutako dokumentuak eta testigantzak (argitalpenak, Tokiko Bilduma, Lekukoak). Lan hori guztia asko aberastu da berak artxibo eta liburutegi digitalizatuetan egin duen bilaketa eta hustuketa lanarekin.

Liburuak etorkizuneko ikerketak egiteko abiapuntu izan nahi du. Baina lehenik aurkeztu egin beharko da. Maiatzera arte itxarongo dugu zer etorkizun agertzen zaigun ikusteko eta liburuaren banaketaren modurik onenari buruz erabakitzeko. Bien bitartean, liburuaren aurkibidea aurreratuko dizuegu, edukiaren ideia zehatzagoa izan dezazuen. (Oharra: liburua soilik gaztelaniaz dago)

PRESENTACIÓN

PRÓLOGO

1. ANTECEDENTES DE LA GUERRA CIVIL

1.1. ALTZA EN LA II REPÚBLICA

1.2. 1936: ELECCIONES, CONSPIRACIÓN, HUELGA Y SUBLEVACIÓN

2. ALTZA BAJO EL FRENTE POPULAR

2.1. LOS PRIMEROS COMPASES DE LA GUERRA

2.2. ALTZA BAJO LA JUNTA DE DEFENSA

2.3. LA “CHECA” DE MIRACRUZ

3. ALTZA BAJO LOS SUBLEVADOS

3.1. LA LLEGADA: ENTRE LA ESPERANZA Y EL MIEDO

3.2. LA REORGANIZACIÓN DE ALTZA BAJO EL NUEVO RÉGIMEN

3.3. EL OTOÑO SANGRIENTO Y LA INCAUTACIÓN DE BIENES

4. ALTZATARRAS EN BIZKAIA, CATALUÑA Y FRANCIA

4.1. BIZKAIA: EXILIO, GUERRA Y REPRESIÓN

4.2. EL EXILIO FRANCÉS

4.2.1. INTERNADOS EN CAMPOS DE CONCENTRACIÓN FRANCESES

4.2.2. MUTILADOS, INVÁLIDOS Y ENFERMOS

5. EPÍLOGO: ALTZA EN LA INMEDIATA POSGUERRA

5.1. EL CANTO DE CISNE DE LA VILLA DE ALZA

5.2. EL FINAL: LA FUSIÓN CON SAN SEBASTIÁN

5.3. CAUSA GENERAL Y TRIBUNAL DE RESPONSABILIDADES POLÍTICAS

6. LOS FUSILAMIENTOS DE BIDEBIETA

6.1. PENDIENTE DE ESTUDIO

6.2. CAMPO DE TIRO DE LA GNSS

6.3. DEVOLUCIÓN DEL TIRO NACIONAL A LA SOCIEDAD GESTORA

ANEXO I. LISTADO DE CAÍDOS EN COMBATE

ANEXO II. LISTADO DE MUERTOS EN RETAGUARDIA

ANEXO III. CRONOLOGÍA

ANEXO IV. RELACIÓN DE MIEMBROS DEL FRENTE POPULAR (AGOSTO-SEPTIEMBRE DE 1936)

FUENTES Y BIBLIOGRAFÍA

liburua-e-atzeratua

Iruzkin 1

  1. Estibaus » Batzarrak eta liburuak dagoeneko badute data

    [...] 7etan. Konfinamendu garain eta Liburuaren Egunaren harira, liburuari sarrera bat eskaini genion hemen, Estibausen, eta bertan egin genuen liburuaren azalpen labur bat, lanaren aurkibidearekin [...]

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean