Altzan U-12 hauteskundeetan abstentzioa “garaile”

2020, Uztailak 15

atalak-abstentzioa

Antxon Alfaro

Hainbat ikerketak adierazten dute lotura esanguratsua dagoela hauteskunde-parte-hartze txikiagoaren eta pobrezia- eta bazterketa-mailaren artean.

Premisa hori Altzan* ere betetzen da. Altzako auzoetan (Altza, Bidebieta, Intxaurrondo eta Sarrueta) Donostiako abstentzio-mailarik altuenak daude eta hiriko familia-errentarik baxuena (32.652 €).

Eusko Jaurlaritzak emandako behin-behineko datuen arabera, joan den igandean altzatarren % 46k baino ez zuen botoa eman.

grafikoa

Grafikoan ikus daitekeenez, Eusko Legebiltzarrerako 2001eko hauteskundeetatik aurrera abstentzioaren joera goranzkoa gertatzen ari da. Abstentzioaren indize handi hau ezin da koiunturalki ulertu, besteak beste, Covid-19k sortutako osasun-egoeragatik; aitzitik, hauteskundez hauteskunde abstentzioa areagotzen ari da, eta aurten Altzako erroldaren % 53,8ra iritsi da.

Altzako abstentzioaren ehunekoa hiri osoko batez bestekoa baino 8 puntu handiagoa da. Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-prozesu guztietan, Altzan abstentzioa nabarmen handiagoa izan da Donostiako batez bestekoaren gainetik. Alde hori 6 eta 8 puntu artean mugitu da kasu gehienetan.

Hauteskunde-mahaien araberako azterketak erakusten duenez, Donostian dauden 185etatik, abstentzioaren ehuneko handiena duten 10ak Altzan daude. Horietatik 3tan abstentzioa % 60tik gorakoa izan da, 2 Bidebieta aldean (14 eta 12 atalak) eta 1 Altza aldean (21 atala).

Donostiako 7 hauteskunde-barrutian dauden 33 ataletatik, 6k baino ez dute % 50etik beherako abstentzioa (urdinez mapan), eta gainerako 27etan abstentzioa % 50etik gorakoa izan da.

Datu hauek erakusten dute herritar askok gero eta desatxikimendu handiagoa dutela gizartean eta politikan parte hartzeko. Hautestontziei bizkarra emanda bizitzea erabakitzen duten herritarren gorakada horrek gobernantza-ereduari buruzko gogoeta egitera eraman behar du, eta gure gizartean neofaxismoa hedatzen jarraitzea saihestu behar du.

* Donostiako 7. hauteskunde-barrutiak Altzako antzinako udalerriaren lurraldea hartzen du.

2020-emaitzak-altza
Hauteskunde-emaitzak guztiak mahaika

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urria 2020
A A A O O L I
« ira    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • joan mari irigoien
    (2020, Urriak 27)
    «Biziki interesgarria! joan mari irigoien »
  • Estibaus
    (2020, Urriak 22)
    «En www.altza.info tienes dos referencias y en el libro Altza durante la guerra civil española alguna más. Ellibro te lo ...»
  • Arrate rodriguez
    (2020, Urriak 21)
    «El 82 es mi tatarabuelo!! Surano Sáenz de cabezón. ¿Cómo puedo saber mas sobre él? Gracias y felicidades por vuestro trabajo »
  • zapi
    (2020, Urriak 14)
    «oso lan polita eta interesgarria Antxon...milesker »
  • Jabier Estebanez
    (2020, Urriak 6)
    «Perdona Iñigo, me refería a la Ordenanza de Distritos aprobada en 2014 (más allá del Distrito de Altza o Distrito ...»

etiketak


Sarean