Ekialdeko barrutia, parte-hartze hutsala

2020, Uztailak 23

Iazko urriaren hasieran, aurreko legegintzaldian Ekialdeko Barrutiko Batzordea osatzen genuen 8 elkarteok Barrutiak bi urtez egindako ibilbideari buruzko balantzea egin genuen, argi-ilunak adieraziz. Bederatzi hilabete geroago, gure balorazioa askoz ilunagoa da.

Orduan ere agerian utzi genuen Udalaren egitura ez zegoela ez teknikoki ez politikoki prestatuta barruti bat izateko, eta Batzordearen erabakiek ez zutela benetako zilegitasunik, gobernu-taldearen oniritzi formala izan arren.

Praktikan, oztopo horien ondorioz, 2019an gauzatzeko onartutako 23 proiektuak 2020. urtera aldatu behar izan ziren.

Gaur egun, egoera askoz larriagoa da, 2019ko aurrekontuaren exekuzioa % 1etik beherakoa baita.

Gainera, murrizketa handiak aurreikusten ditugu, nahiz eta Batzordeak bi urte horietan egindako lana errespetatzeko erabakia hartu berri duen. Proiektu hauen exekuzio azkarra exijitzen dugu.

2020ko aurrekontuari dagokionez, Batzordean 40 proiektu baino gehiago aztertu ditugu, eta ez dugu inola ere jakin zer murrizketa-portzentajeri aurre egin behar diogun. Horietatik 10 lehentasunezkotzat jo dira.

Gauden urte-sasoian egonda, eta egungo egoeran, proiektu horien guztien garapena oso zalantzazkoa da.

Baldintza horietan ondorioztatu dugu Ekialdeko Barrutiko herritarren partaidetzarako guneak ez duela funtzionatu eta ez dituela betetzen abian jartzeko adostu ziren helburuak, Batzordea osatzen dugun elkarteek ahalegin handia egin duten arren.

Hori dela eta, uste dugu egoera horrek berehalako berrikuspena eskatzen duela, Barrutiko Batzordean erabakitako proiektuak gauzatzen jarraitzea bermatu eta ahalbidetzeko.

Berrikuspen hori egin gabe, bultzatutako lantaldeetan eta Batzordean bertan dugun parte-hartzea birplanteatuko dugu.

AHM, Altzania, Elkartasuna AA.VV, Emanhar, Herripe, Intxaurdi, Intxaurrondo Berri, IZBE, Oleta Auzo elkartea, Ostadar emakumeen elkartea, Osteguna, Plazandreok, Showtime

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2021
A A A O O L I
« mar    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ana Rodríguez
    (2021, Apirilak 13)
    «Me gustaría poder contactar con los autores de este artículo para hacerle unas preguntas sobre Josefa Tito Recalde, de cara ...»
  • sonia
    (2021, Martxoak 26)
    «Hola Mi abuela era Ana Iarza Etxenike basozabal berra el 4 apellido , se que el padre de mi ...»
  • Patricia
    (2021, Martxoak 24)
    «Soy nieta de Rogelio Arzac y Casares, vivo en Argentina, y amo al pais Vasco y recuerdo un cuadro del ...»
  • Jesús Ledo gomez
    (2021, Martxoak 19)
    «Oso ondo eta milesker denorik »
  • Iñaki Ezama
    (2021, Martxoak 19)
    «Fantástico Antxon. Ánimo eta aurrera!!! Perfecta la infografía: el plano, la foto y el documento. Lástima q se pierda el ...»

etiketak


Sarean