Donostialdeako Ekialdeko auzo eta herrien proletarizazio prozesua 1960 eta 1980. urte artean

2020, Azaroak 19

mal-jon-delgado

Jon Delgado Aldabaldetreku

Honako ikerketa hau azken urteetan aldaketa urbanistikoaren baitan sortu den interesaren baitan kokatua dago. Hiria, espazio neutral eta berdintsu bat izatetik urrun, bere baitako barne borroken zein izaera politikoaren adibidea da, aldaketa urbanistiko garrantzitsuak aurrera eramaten direnean nabarmentzen delarik.

Lan honetan, 1960 eta 1980 urteen bitartean Donostialdeako Ekialdeko langile auzoen proletarizazioaren inguruan hitz egingo dugu, batetik Donostiako Egia, Intxaurrondo, Bidebieta, Altza eta Herrera auzoak hartuko dira aintzat, eta bestetik, Lezo, Pasaia, Orereta eta Oiartzun herriak.

Donostialdeak, aldaketa sozial, kultural eta ekonomiko esanguratsuak bizi izan zituen 60. hamarkadaren hasieran; Erregimen Frankistaren liberalizazio politikak aprobetxatuz, burgesiak obra urbanistiko esanguratsuak eraman zituen aurrera, hirian industrializazio prozesu bat garatuz, industriak pisu esanguratsua bereganatu zuelarik. Honek guztiak aldaketa handiak ekarri zituen: landatik lan bila hirira joatea erabaki zuten langileak eta probintzietatik etorritako langileak elkartu ziren proletariotzaren handitze nabarmena eraginez, hiriko Ekialdeko ardatzean kokatuko zelarik, bertako auzo marjinatuetan.

Hiriko ardatz hau, garai hartan aurrera eramandako aldaketengatik ezaguna da gaur egun ere. Etxe merkeen “boom” inmobiliarioak, etxebizitzaren espekulazio ikaragarria ekarri zuen, garbitasun falta nabaria zen edota oinarrizko zerbitzuen eskasia zegoen. Lan honetan, aldaketa urbanistiko honek proletariotzan sortutako eragin sozialean sakondu nahi da, langile auzoetako bizimodua, kultura eta arazoak aintzat hartuz.

(Lana hemen deskarga daiteke)

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2020
A A A O O L I
« urr    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus » Aurreko erakusketaren bisita
    (2020, Azaroak 26)
    «[...] ikusgai dagoen “Intxaurrondo: ibilbide bat iraganetik/Un recorrido por el pasado” erakusketa beste bi astez luzatu da, abenduaren 8 arte. ...»
  • Estibaus
    (2020, Azaroak 25)
    «Hola. Alguna de ellas en el museo San Telmo. Quizás ahí tengan más información. Saludos »
  • Aza
    (2020, Azaroak 24)
    «Buenas, me gustaría saber dónde se encuentran las obras de esta pintora. Gracias »
  • Luma
    (2020, Azaroak 12)
    «Lan bikaina. Eskerrik asko. »
  • Estibaus
    (2020, Azaroak 8)
    «Palacio de Salinas. »

etiketak


Sarean