2021eko egutegiak

2020, Abenduak 12

2021Gaur goizean Altza 2021 egutegia banatu dugu Larrotxenen, osasun-mugek eta eguraldiak baldintzatutako egoera berezi baten erdian. Hala eta guztiz ere, Larrotxene kultur etxearen laguntzari esker, argazki-erakusketa atondu ahal izan dugu babesean, komentatutako bisitak egin eta egutegiak banatu. (Argazkiak hemen)

Intxaurrondo: ibilbide bat iraganetik/Un recorrido por el pasado” erakusketaren parte dira 2021ean zehar gure ondoan edukiko ditugun bi argazkiak.

Handiak Intxaurrondo Zaharraren eta Mirakruz Gainaren bista erakusten du, Lizardi magaletik hartua, lehen planoan bi idi bikote eta baserritarrak lurra goldatuz erakutsiz. Partikularrengandik datozen beste argazki askorekin gertatzen den bezala, etxean album familiarretan edo kutxa soiletan gordeta daudenak, ohikoa izaten da horien egiletzari, datari eta abarri buruzko datuak ez ezagutzea, argazki honetan bezala. Gabezia horiek ere jendearen lankidetzari esker konpontzen dira, hemen ere gertatu den bezala. Argazkiaren egilea Ricardo Martín da eta Kutxatekaren funtsaren parte da (Identifikatzailea: 59924791; Funtsa: Fotocar; Estudioa: Photo Carte; Data: 1910-1939). Argazkilari handi horren beste argazki polit bat dugu hau.

Egutegi txikiaren argazkia, bestalde, beste irudi polit bat da, 1940 ingurukoa, Mari Carmen Gesalagak emana, Intxaurrondoko Huércanos y Pedraglio likore fabrikako lau langileei egina: Angelita Anabitarte, Rosali Aranzadi, María Agirre, eta Candida.

Larrotxeneko gaurko jarduerara etorri ezin eta egutegi bat nahi dutenek egutegia argitaratzen lagundu dutenen bidez eskura dezakete -Erdikoa taberna, Zubiaurre okindegia, Nido eta Zumardi tabernak, Lizarra kanpina, Artzak-Ortzeok Elkartea-, edo AHMrekin harremanetan jarriz 649496607 telefonoan edo ahm@altza.net posta elekronikoaren bidez.

2021t

Etiketak: ,

3 iruzkin

  1. Elena Arrieta Yarza

    Ha sido una bonita exposición y el ambiente agradable a pesar de las restricciones del virus. Me gusta mucho la fotografía del calendario grande.
    Gracias a todo el equipo por su esfuerzo.

  2. joan mari irigoien

    Ni ezin joan izan naiz erakusketara, baina bertatik pasatutako jendearekin izan naiz, eta asko gustatu zaio, oro har. Bestelakoan, Yolandari bezala, asko gustatu zait egutegi handiari dagokion argazkia.

    jmi

  3. Mikel

    Muchas gracias por difundir la fotografía de Ricardo Martín y su procedencia de nuestro archivo fotográfico de Kutxa Fundazioa, Kutxateka. Un saludo cordial.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urria 2021
A A A O O L I
« ira    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Betiana
    (2021, Urriak 6)
    «Hola.. se que mis tatarabuelo Manuel Berra llego en la década de 1880 desde la región de Cúneo a Argentina ...»
  • Carolina
    (2021, Irailak 16)
    «Hola, mis abuelos Dionisio Berra y mí abuela Santina spinetti. De Piamonte a la provincia de Santa Fe. Irigoyen y ...»
  • Javi Castro
    (2021, Ekainak 22)
    «Muy interesante. Buen trabajo. »
  • Javier Mendizabal Migliaccio
    (2021, Ekainak 15)
    «Zorionak, Madre Rosa María. Nací el 28 de marzo de 1.962-tengo 59 años- soy el hijo mayor de Carmen Rosa ...»
  • Iñaki Ezama
    (2021, Maiatzak 27)
    «Q majo aquél niño Antxon Alfaro q depositó un San José. La vida las vueltas q da. Fantástica investigación Antxon. ...»

etiketak


Sarean