Los Boscos auzuneko etxebizitzen giltzak ematea

2020, Abenduak 24

Antxon Alfaro

Gaurko egunean, duela 53 urte, 1967ko abenduaren 24an, Los Boscos auzuneko etxebizitza berrien giltzak eman ziren.

Eguna meza komunitario batekin hasi zen, eta, ondoren, giltzak eman zitzaizkien bizilagun berriei, etxebizitza-kooperatiba berriaren lokal sozialean. Gaur egun, gune horretan Boskotarrak Elkartea dago.

Giltzak agintari zibil eta erlijiosoek eman zituzten, Ernesto Martinezek Super-8 kamera batekin grabatutako filmean ikus daitekeen bezala. Irudi horiek digitalizatu ondoren, Altzako Tokiko Bilduman sartu ditugu.

los-boscos-giltza-ematea-bideoa

60ko hamarkadan, Santa Barbara eta Roteta auzuneak eraiki ondoren, Harri aldean jarraitu zen auzune berriak eraikitzen: Los Boscos, Arrizar eta Arriberri.

Hala ere, nahiz eta denboran bat etorri, auzune horien garapen urbanistikoa eta soziologikoa ez zen berdina izan. Los Boscos auzuneak ezaugarri bereziak izan zituen, bai sorreran baita garapenean ere.

Garai haiek ezagutu zituzten pertsonen testigantzak jasoz (Jose Ramon Sesé, Antonio Sampietro, Juan Carlos Larequi, Pedro Miguel Ezkerra…), bai eta dokumentu, film eta argazkiak ere, Altzako auzune honen sorrera, eraikuntza eta garapena aletuko ditugu Estibauseko sarrera desberdinen bidez.

Iruzkin 1

  1. Estibaus » Los Boscos auzunea: etxebizitzaren beharra (2)

    [...] Los Boscos auzuneko etxebizitzen giltzak ematea [...]

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean