Roman Irigoien olerkaria: “Bidean alkarrekin…”

2021, Urtarrilak 12

ri-01

Roman Irigoien Mitxelena (1904-1978) Altzako sendagilea izan zen 1935 eta 1971 urte bitartean eta altzatarren artean oso estimatua, bere lanagatik eta pertsona bezala. Jatorriz oiartzuarra, Leandro Aizpurua udal mediku hilberriaren lanpostua eskuratu ondoren Altzan errotu eta bertan Benedi Aranberrirekin familia sortu zuen. Haien seme Imanolen bitartez Estibausen jaso genituen Romanen gazte garaiko futbolari ibilbidearen notiziak, baita Gerra Zibilaren garaian Ondarretan bizi behar izan zuen espetxealdiarena ere. Oraingo honetan Roman Irigoienek bere lanbideaz aparte landu zuen beste alderdi batera hurbiltzeko aukera izango dugu, olerkariarena.

bertso-eta-olerkien-hemeroteka

Roman Irigoienen lan poetikoa ezagutzeko ezinbestekoa dugu “Bertso eta olerkien hemeroteka” webera jo, bertan jasota baitaude Olerti aldizkarian (1960-1965 urte bitartean) eta Oiartzun urtekarian (1958-1978 urte bitartean) argitaratutako olerkiak. Haren lana ezagutarazteko bidea ireki zuena, ordea, Aita Onaindia izan zen, 1954. urtean argitaratu zuen “Milla euskal-olerki eder” antologiarako Irigoienen “Nik zer ez egin, zer ez eman…?” poema aukeratu zuenean. Poema haur umezurtz batek faltan ematen duen amari eskainitako lau bertsoz osaturik dago eta, Onaindiak aurkezpenean adierazten duen bezala, “neurtitz onetan ezti-uler-errez ta txukun ageri da“.

Olerti aldizkarian argitaratuko poema horietako bat “Bidean alkarrekin…” izenburukoa da, Roman Irigoienek Luis Alkiza eta Maria Elizalde altzatar senar-emazteen ezkontzako zilar-ezteietako idatzia, 1951. urtean. Luis eta Maria lagunei eskainitako opari bat zen eta, horregatik, jatorrizko testua koadernotxo baten moduan dotore idatzia eta apaindua dago, azalean Romanek berak kolorezko tintaz egindako Altzagainaren marrazki batekin, Irigoien familiaren “Donosti-alde” etxeko ikuspegitik, Martillun, Juanene eta Aizpurutxo etxeak eta San Martzial eliza ikusten direla.

Irudietan koadernotxoaren azala eta lehen bi orrialdeak ikus daitezke. Koaderno osoa ikusteko klik egin hemen, eta soilik poema irakurtzeko hemen.

ri-02ri-04

Iruzkin 1

  1. Maite

    Zelako harribitxi puska! Eta nolako enbidia ematen duten garai batean gauzei eskeintzen zieten denbora eta kariñoa, adibidez, lagun b ati oparitxo bat egiteari. Zoragarria!

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2021
A A A O O L I
« mar    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ana Rodríguez
    (2021, Apirilak 13)
    «Me gustaría poder contactar con los autores de este artículo para hacerle unas preguntas sobre Josefa Tito Recalde, de cara ...»
  • sonia
    (2021, Martxoak 26)
    «Hola Mi abuela era Ana Iarza Etxenike basozabal berra el 4 apellido , se que el padre de mi ...»
  • Patricia
    (2021, Martxoak 24)
    «Soy nieta de Rogelio Arzac y Casares, vivo en Argentina, y amo al pais Vasco y recuerdo un cuadro del ...»
  • Jesús Ledo gomez
    (2021, Martxoak 19)
    «Oso ondo eta milesker denorik »
  • Iñaki Ezama
    (2021, Martxoak 19)
    «Fantástico Antxon. Ánimo eta aurrera!!! Perfecta la infografía: el plano, la foto y el documento. Lástima q se pierda el ...»

etiketak


Sarean