“Altzatarrak, aspaldiko lagunak”

2021, Martxoak 14

c100397

Roman Irigoien, 1971-03-07

(Roman Irigoien medikuak altzatarrengandik jasotako omenaldi egunerako idatzitako hitzak)

Altzatarrak, aspaldiko lagunak:

Gizonaren bizitzan ba-dira egun berezi-bereziak, egundo aztuko ez dituenak. Gu geienontzat aspaldi joanak izan-arren, atzo gertatuak bezela gogoratzen zaizkigu lenengo Jaunartzea, ezkontzakoa, maite-maite genituenen eriotzak, eta abar. Gutako bakoitzak mordoskatxo ditugu orlakoak, eta gure baitan beren izena jarria degu: oiek gure bizitzako “egun aundiak” dira.

Nik ere, jakiña, nere izaeraren atze aldera begiratzen dedanean “egun aundiak” aurkitzen ditut. Egun oiek nere baitan berritzeko, bakardadean jarri eta begiak itxitzea naikoa izaten det: bizi-biziro agertzen zaizkit.

Baina gaur gu emen biltzeakin zer ikusia duten nere bizitzako bi egun aunditzaz bakarrik eta laburki mintzatuko natzaizute. Lenengoa, ni Altza-ra lanerako asmotan etorri nintzanekoa. Bigarrena, gaurkoa. Bion bitartean, zuekin igarotako ogei ta amasei urte.

Altza-gañeko buru egiten zuten jaun batzuekin itz egin ondoren, 1935 gn. urteko bigarren egunean izan zan nere etorrera. Ondo gogoratzen naiz zer euri eraso gizena ari zan iritxi nintzanean; baita zein etxean ikusi nuen lenengo gaixoa; eta leenen egindako lagunak ere. Eta nolaz gogoratu ez, beste milla gauzen artean ere orduko sasoia? Bost urte lenagoz karrera amaitu, urte-bete inguru Donostiako gaxotegira trebetzera joan eta gero, Errenderin lau urtez lan egin ondoren, emen etorri nintzan ogei ta amar urteko gazte batek dezaken lanerako gogo, asmo ta ametsez ondo ornitua.

Gizon ta andreen arteko maitasuna, geinbat lenengo aldiz alkar ikustean sortzen ez dan bezela, ez eta ere erri batenganako maitasuna erri ontan sartzen geran bertatik. Aien artean, andre ta gizonen artean, begiengatik, illeagatik, edo al-dakit zergatik, alkarrengana inguratzen dira, eta orduan sortzen dan txingarra artatik, erregairik billatu ta aizeak laguntzen ba-dio, su indartsua izatera iritxi liteke.

Nere orduko Altza-ra etortzea etzan beraganako nuen maitasunagatik. Leen esandako ogeita amar urtetako asmo, amets eta bizi bearrak ekarri ninduten. Baiñan sarreratik atsegin izan zitzaidan; ni ere berak ondo artu nindun: txingarra sortu zan… Altza, ta ni ere bai, biok errekiñak izan… eta gero zar, gazte edo aur gaixo; jaiotza bat urreratu zala; ara ta onera, kalean bezela baserrian, egunez ala gauaz, izan da ogei ta hamasei urteko aizea, gure arteko maitasun txingarra su biurtu dun aizea.

Orla, zuen poz eta zuen atsekabeetan parte arturik, egunetik egunera Altzaganako maitasuna azitzen joan zait.

Eta nola ez det maite izango, neroni jaiotzaz altzatarra ez izan-arren, nere biotzari kuttun-kuttunak zaizkionak ao-bateko altzatarrak ba-dira? Begira bestela nere sendia, nere familia. Sortu genduenetik kabia emen jarri, ta besterik ez degu ezagutu; ikusi seme-alabak, guztiok emen bataiotu, azi ta eziak. Eta, ontaz gañera, jakiñik orain dala ogei ta amasei urte etorri zan sasoi ederreko gazte ura, osasunak lagundu dion arte, zuenaren zaintzallea izan dala, bera altzatar bat geiago bezela mintzatzea ausarditzat artuko al-dezute?

Orain emen aipatu nai dedan bigarren “egun aundia“, bizi naizen artean aztu eziña, gaurkoa da ta zuei zor izango dizuet. Iñork agindu zion garrantzi aundiko lan bat amaitzen duen gizonak ez du bere oniritziakin soilki barrena zearo lasaitzen; agindu dizkionak ikusi ta ondo derizkiola esatean zalantza guztiak uxatzen dizkio.

Onela ni ere gaur. Omen-aldi onekin nere neke-izerdiak ontzat eman dituzutela adierazten didazute; Altza-ra etortzeakin erdiz-erdi asmatu nuela (esker ugariak Jaungoikoari pausu ori emateko argitasuna sortu zidalako).

Ziur nago gaur ematen didazuten poz aundi au -poz aundia, ezin ukatu- bein eta berriz eta sarritan

berrituko dedala nere bakardadean; eta jakin bizitzak ekarriko dizkidan ezbearretan “bi egun aundi” oiek nire baitan gogoratzea izango dala gozagarririk onenetakoa.

Guztia zuei zor. Guztiagatik milla esker biotz-biotzez, bai jai au eratu dutenai, bai elizara edo onera etorri

zeratenoi, eta gogoz bai baiñan azaltzerik izan ez dutenai.

* * *

dv-1971-03-09-8orMuchas gracias también de todo corazón a quienes no han alcanzado a entender mis anteriores palabras. Muchas gracias, sí, porque con su proceder han contribuÌdo a dar forma a este para mí gran día.

El íntimo dolor que la necesidad de una prematura jubilación me ocasionaba se ha mitigado en buena parte al considerar el significado del acto de hoy. Este lo interpreto como reconocimiento de la buena voluntad puesta por mí al servicio de la salud de los moradores de Alza. Y aunque bien sé que en este juicio más influye la bondad y generosidad de mis convecinos que mis méritos, no obstante, ahora que la forzada inactividad de mi jubilación me descalifica para forjar proyectos para el futuro y todo me invita a refugiarme en los recuerdos del pasado, es halagador llegar a ella con el buen regusto de este gran día de hoy.

Por todo ello y por no ser prolijo, termino con un “muchas gracias“.

c100402sa030

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean