Parte hartzeko ilusioa I. Emakumeak

2021, Ekainak 30

1931-06-lavanderas-herrera

Herrerako garbitzaileak

Diktaduraren amaierarekin batera 1931n abiatu zen Errepublika aldiak aldaketarako eta aurrerapenerako  itxaropenak ekarri zituen eta gizarte altzatarraren sektore askoren artean, politikan, jai eta kirol jardueretan eta abarretan parte hartzeko interes berritua piztu zen, garaiko kronikak irakurriz eta udal-bizitzari begiratuz deskubritu daitekeen parte hartzeko ilusioa.

Zehatzago, Altzako bizitza sozial eta politikoaren hiru esparrutan jarriko dugu arreta: lehenik eta behin, hurbilagotik ezagutuko dugu emakumeek Errepublikaren garaian izan zuten eginkizun aktiboa, sarrera honetan jorratuko duguna; eta, ondoren, beste bi sarreratan, batetik alderdi eta talde politikoen jarduerari eskainiko diogu, eta, bestetik, elkarte mota ezberdinek eta auzotar taldeek sustatutako ekimenei begiratuko diegu.

II. Errepublikaren etorrerak emakumeak gizartean zuen rolaren aldaketa sakona abiarazi zuen, ahots propioz eta berdintasunean parte hartzeko ateak irekiz.

Hala ulertu behar izan zuten Herrerako emakume garbitzaileek, udal hautetsia eratu eta bi hilabetera, 1931ko ekainaren 20an, beren izen eta abizenekin idatzi bat erregistratu zutenean, garbitoki berean komuna eraikitzeko eskatuz. Hogei sinaduren babesa nahikoa izan zen eskaera bi hilabeteko epean tramitatu, onartu eta exekutatzeko.

Emakumeek bizitza politikoan berdintasunean parte hartzeko duten eskubidea 1931ko abenduaren 9an onartu zen Konstituzio errepublikanoan. Hori dela eta, Altzako Zentro Errepublikanoak, hil horren 29an, adierazpen bat argitaratu zuen La Voz de Guipúzcoa egunkari errepublikarrean, “La República en Alza. A la mujer” izenburupean. Artikuluan, emakume guztiak beren bazkide-zerrendetan izena ematera gonbidatzen zituen kuotarik gabeharik eta beraiek emakumeen saila antolatu arte. Emakumeek 1933ko azaroaren 5ean Euskal Estatutuari buruzko erreferenduma egin arte itxaron behar izan zuten botoa emateko eskubidea erabili ahal izateko, Espainian hauteskunde orokorrak egin baino 14 egun lehenago.

Egun haietakoak ere dira Altzako Emakume Abertzale Batzaren berrantolaketaren lehen berriak (El Día, 1931-12-18), diktadura garaian debekatuta egon zen EAJren emakumeen erakundea. Bederatzi hilabete geroago egin zuten lehen batzarra eta ordurako ehun bazkide baino gehiago zituzten (”100 ‘etik gora bildubak omen dira“. El Día, 1932-09-25). Prentsa bidez ezagutzen ditugu 1934ko urtarrilean Zuzendaritza Batzordea osatu zuten emakumeen izenak: “Lendakari: Asurmeni’tar Josebe. Lendakari ordezkoa: Sansinenea’tar Josebe. Idazkari: Fernández’tar Miren. Idazkari ordezkoa: Maritxalar’tar Josebe. Diruzai: Eneterreaga’tar Erramona. Batzarkideak: Agirrezabalaga’tar Imanole, Egaña’tar Koldobike, Berra’tar Nikole, Alkiza’tar Nikole, Guruzeaga’tar Bingene eta Sarasola’tar Mikele.”

Berdintasuna lortzeko bidean beste urrats bat eman zuten bost emakume altzatarrek, Maria Ganuza, Juanita Santamarina, Ascension Olmedo, Pilar Martinez eta Manuela Arozamena, gerraren hasieran Pikoketako (Oiartzun) frontera matxinatuen aurrerabidea armekin geldiaraztera abiatu zirenean. Ez dakigu nolako zoria izan zuten emakume miliziano horiek, baina berdintasuna lortzeko ilusioa agintari errepublikanoek geldiarazi zuten, eta 1937ko martxoan emakume milizianoak frontetik desmobilizatu zituen ofizialki, osasun- eta laguntza-zerbitzuetara igorriz. Azkenean, frankisten garaipenak behin betiko emango die emakumeek berdintasunaren alorrean egindako aurrerapenei.

alza-lvg-29-12-1931-p10

La Voz de Guipúzcoa, 1931-12-29

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean