Herrerako bolatoki berria erabiltzen hasi dira

2021, Irailak 17

2021-09-11-arrobi

Xenki Berho

Iragan den irailak 11an, Herrerako Arrobitxulo parkean eraiki berri den bolatokia erabiltzeko festa proposatu zuen Donostiako Udalak, Euskal Jaien testuinguruaren barnean.

Bolo-saioa, eguraldiak lagundurik, giro ederrean gauzatu ahal izan zen eta, gutxi gorabehera, 30 bat lagunen partaidetza izan zuen. Gipuzkoa osoko eta adin ezberdinetako gizon-emakumeak izan ziren bertan, bakoitzak, bosna bola jaurtitzeko aukera izan zutelarik. Txapelketak bi sari-banaketa izan zituen, emakumezkoena eta gizonezkoena eta, horretaz gain, saioan zehar brilla gehien bota zituen partaideari garailearen txapela jarri zitzaion soinean.

Denbora bat generaman Herreran kirol hau ikusi eta jokatzeko aukera izan gabe baina, inguruko elkarteek eta Herrerako ‘Herripe’ auzo elkarteak bereziki Ekialdeko Barrutiko Juntan behar honen berri eman izanagatik, auzoan denbora luzez bizitu den kirola gurera itzultzea lortu da. Jolas-zelai hau ez da, ordea, erabat osatua aurkitzen. Ekitaldia, Gipuzkoako Bolo Federazioak bolatokiko pista egokitzeko hartutako lanei esker lortu zen aurrera eramatea eta, bere funtzionamendu egokirako, zenbait moldapen egitea falta zaizkio oraindik. Era berean, biltegiko paretak kanpotik edertzeko ideia dago ere, horretarako auzoko bolatoki eta bolarien argazki-bilketa egin delarik aste hauetan zehar.

Prestaketa guzti horiekin amaitzerakoan, bolatokia erabiltzen hasteko irekiera-festa egiteko gogoak azaldu dituzte zenbat auzotar eta eragileek, gurean gogoz mantendu den ohitura honi merezitako ongi etorria egiteko asmoz. Egun horren berri denboraz emango da, interesa baduzu, beraz, adi egon kaleko seinale eta esamesei!

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2022
A A A O O L I
« api    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ainhoa
    (2022, Maiatzak 4)
    «Mila milioi esker, Esti »
  • Mariángeles Álvarez García
    (2022, Maiatzak 4)
    «“Has muerto. Y todavía te envolvías en un aire tembloroso de promesa y sonrisa. Has muerto. Y todavía tu risa era un torrente ...»
  • Josu Álvarez
    (2022, Maiatzak 4)
    «Eskerrik asko lagunak. Estibalitz emakume indartsua zen eta guretzat (Familikoentzat), bere desagertzea oso gogorra izan da. Ondo dago jarri duzuena eta zerbait ...»
  • Estibaus » Estibalitz Álvarez García
    (2022, Maiatzak 4)
    «[...] abuztuan Txokolarterekin batera Azken Muga arte eta kultura naturan jaialdian parte hartzea Paisaia Horizontalak proiektuaren ideia eta [...] »
  • Carolina berra
    (2022, Maiatzak 3)
    «Hola me gustaría saber de donde es en realidad que viene el apellido berra lo único que se es que ...»

etiketak


Sarean