Aitortza ekitaldiaren kronika

2021, Irailak 28

1-senideak

Gaspar Cardona, Ricardo Tejada, José Juanes, José Iruretagoyena, Pedro Ayesta, Juan Iriarte, Felipe Zurutuza, Pablo Landa, José Casares eta Celestino Atorrasagasti zinegotzien senideak eta Donostiako Alkatea, Barrutiko lehendakaria eta Giza Eskubideen zinegotzia pasa den irailaren 11n egindako ekitaldian.

2-hasieraBideoa ikusi

Goizeko 11:00etan, Altzako bandera balkoian eta Donostiako Udalaren Txistulari Bandaren doinuen artean hasi zen ekitaldia. Senideak udaletxetik atera eta bere lekua hartu ondoren, aurkezleak ekitaldiaren xedea azaldu zuen. Segidan, Eneko Goia alkateak hitza hartu zuen Donostiako Udalaren izenean Altzako udalbatza hautetsiari aitormena adierazteko eta, ekitaldi honek Udalak Memoria Historikoaren arloan Altzarekin zeukan zorra nolabait kitatzera zetorrela esanez, ekitaldiaren protagonismoa bertan zeuden zinegotzien senideengan utzi zuen.

3-plaka-erakustea4-plakaBideoa ikusi

Manuel Ayestak, azken alkate hautetsia izan zen Pedro Ayestaren bilobak, udaletxeko fatxadan udal korporazio hautetsiari eskainita jarritako plaka erakutsi zuen.

5-mariasun-landaBideoa ikusi

Segidan, Mariasun Landak, Pablo Landa zinegotziaren bilobak, udalbatzako gizon horien atzean zeuden emakumeak ekarri zituen gogora, bere amona Jazintaren kasuan bezala, ixilpean bizitutako sufrimentua eta familia aurrera ateratzeko egindako lana nabarmenduz, eta hori guztia gorroto-izpirik transmititu gabe. Hil zuten aitonaren gorpuzkiak berreskuratzeko gogoa adierazi zuen, eta horrelako aitortza ekitaldien beharra eta balioa aldarrikatu zituen.

6-oroigarria7-oroigarria

Familia bakoitzak lamina bat jaso zuen aitortza ekitaldiaren oroigarri.

8-dantza

Bukatzeko, dantzariek ohorezko dantza eskaini zieten senideei.

9-altzariak10-altzariak

Ekitaldiaren amaieran, parte-hartzaileak talde txikitan udaletxeko batzar-aretora sartu ahal izan ziren, bertan jatorrizko altzariak jatorrizko kokapenean jarrita baitzeuden. Horietako batzuk, argazkian ikusten den udal idazkariaren aulkia eta mahaia kasu, duela ia 25 urte berreskuratu zituzten Herrerako Auzotegin, auzolanean egindako lan baten bidez. Eta beste batzuk, alkatea eta zinegotziak esertzen ziren banku korritua kasu, berriki Barrutiaren bidez zaharberritu dira. Horrekin batera, bideo labur bat ikusi ahal izan zen, 1931 eta 1937 artean Udal altzatarrak egindako lanari buruz egingo den dokumentalaren aurrerapena.

altza-herriaAltzako udal-nortasuna frankismoaren biktima ere izan zen, eta oroimen eta aitortza ekitaldi horretan parte hartu zuten pertsona askok gogoan izan zuten, Altzako armarriaren bertsio berria zuen pegatina bat eramanez.

–0–

Egin klik hemen ekitaldiaren argazki erreportajea ikusteko.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urria 2021
A A A O O L I
« ira    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Betiana
    (2021, Urriak 6)
    «Hola.. se que mis tatarabuelo Manuel Berra llego en la década de 1880 desde la región de Cúneo a Argentina ...»
  • Carolina
    (2021, Irailak 16)
    «Hola, mis abuelos Dionisio Berra y mí abuela Santina spinetti. De Piamonte a la provincia de Santa Fe. Irigoyen y ...»
  • Javi Castro
    (2021, Ekainak 22)
    «Muy interesante. Buen trabajo. »
  • Javier Mendizabal Migliaccio
    (2021, Ekainak 15)
    «Zorionak, Madre Rosa María. Nací el 28 de marzo de 1.962-tengo 59 años- soy el hijo mayor de Carmen Rosa ...»
  • Iñaki Ezama
    (2021, Maiatzak 27)
    «Q majo aquél niño Antxon Alfaro q depositó un San José. La vida las vueltas q da. Fantástica investigación Antxon. ...»

etiketak


Sarean