Santo Tomas Larratxon

2009, Abenduak 21

Joan den larunbatean Santo Tomas feria ospatu zen Larratxon. Giro bikaina eta jende asko bildu zen Josu Artetxe plazan: txistorra postuak, talogileak, saltzaileak… Altza Kantuz taldea eta bertsolariak ere tabernaz taberna ibili ziren plazako giroa Larratxoko beste bazterretara eramanez. Une berezia izan zen Askagintzako Pako zenaren inguruan egin zen omenaldia. Urte asko dira Pako hil zela eta Askagintzako lokalaren ate ondoan bere garaian jarritako plaka esku beltza batek kendu du. San Tomas festaz baliatuz, plaka berri bat zabaldu zen leku berean. Honekin batera ikus ditzakezue festaren argazki batzuk eta bideo bat Xabier Sukia eta Ibai Esoain bertsolariek Pakori eskainitako bertso batzuekin.

2 iruzkin

  1. Pili L.

    Importantea horrelako giroa herrian bertan izateaz. Ez dugula beti Donostiara ondo pasatzeko jeitsi behar.Primeran egon zen, heldu pilo bat baserritaz jantziaz (ez haurrak bakarrik). Bertsolariak alturan egon ziren eta Altza kantuz giroa sortu zuen ere bai. Nahiko postuak, oso hornituak. Ea festa guztietan horrela jarraitzen dugu.

  2. joxeramon zapirain

    mila esker lantxo hau azaltzeagatik. Irudi politak daude eta nahiko ongi adierazten du larratxon sortutako giroa.
    Azoka bukatzean 50 lagun bildu ginen mahaiaren bueltan Leosiñeta elkartean,non xabier sukia eta ibai esoain bertsolariek borobildu zuten eguerdian egindako lana.
    Ondoren trikipoteoari ekin genion tabernaz taberna Amaiaren soinuari letra jartzen denok kantari, Polita izan zen elurra ari zuen bitartean 25 txapeldun kantujiran ikustea.
    Ea datorren urtean mantentzen dugun aurtengo maila…edo hobetu agian,denon artean, zergaitik ez ? URTE BERRI ON - osasuna eta askatasuna

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2019
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Mertxe
    (2019, Abenduak 5)
    «Zorionak! Mertxe »
  • José Coello
    (2019, Azaroak 28)
    «Quisiera saber si vuestra familia era la propietaria de minas antracita Gaiztarro en Matarrosa ,Tierno Fabero (provincia León) Gracias »
  • Juan Luis
    (2019, Azaroak 27)
    «En mi opinión, haría falta un batallón de Quijotes para mover las obras de Altza. Sin embargo las del centro de ...»
  • Rosi
    (2019, Azaroak 26)
    «Erabat Ados nago. »
  • Xabier Sarasola
    (2019, Azaroak 14)
    «Buenas, Hace bastante de esta encuesta, pero estoy haciendo una investigación sobre los viveros y depósitos de Ulia para la ...»

etiketak


Sarean