Javier Cantera Depetris

2021, Azaroak 9

batzarra-2002aIgande honetan, azaroaren 7an, utzi gaitu Javierrek. Bihotzetik sentitzen dugu haren galera. Laguna, bazkide eta lankide Altzako Historia Mintegian, amultsuki gogoratzen dugu 1995ean taldean sartu zenetik berarekin partekatu dugun guztia. Groseko bizilaguna zen eta altzatarrak zituen ama sustraiak. Altza hobeto ezagutzeko eta bere aldetik ahal zuen guztia emateko gogoz hurbildu zen. Garai hartan Aranzadiren jardueretan parte hartzen zuen, eta elkarte horretako Zuzendaritza Batzordeko kide izan da azken hamabost urteetan.

Metodikoa eta zehatza, eguneroko prentsan Altzako auzoei buruz argitaratutako albisteak karpetetan biltzen eta ordenatzen hasi zen, Tokiko Bildumaren hemeroteka modu garrantzitsuan aberastuz. Bere zaletasunak eta Niessen enpresari lotutako lan-dedikazioa uztartuta, garai hartan berria zen ideia bat sortu zitzaion: AHMren baitan etxeko eta industria-jatorriko objektuen bilduma bat sortzea, Ganbara Bilduma. Horren inguruan talde aktibo bat sortu zen, gure historia hurbileko eguneroko bizitzako hainbat alderditako 345 objektu biltzea lortu zuena, horietako asko antolatutako bost erakusketetan ikusi ahal izan direlarik.

Bere ekarpenekin batera, Javierrek bere irribarrea eta ahaztuko ez dugun bere espiritu apal eta positiboa utzi dizkigu. Eskerrik asko, Javier.

2012-12-13-173948

Javier Tomasenen egindako Ganbararen erakusketan (2012)

3 iruzkin

  1. Javi Castro

    Nos deja un recuerdo imborrable. Goian bego.

  2. Maite Lopetegi

    Seko harrituta geratu naiz. Ez esperoan erabat. Bilduma Casaresen zegoen garaietan ezagutzeko aukera izan nuen. Oso pertsona atsegin eta adeitsua. Nire doluminak bere sendiari eta AHM sendi handiagoari.

  3. Estitxu Cantera

    Kaixo;
    Javierren alaba bezela eta nire ama eta ahizparen izenean ere, eskerrîak eman nahi nizkizuen maitasunez beteriko hitz hauengatik. Gu samiñarekin batera , harrotasun sano bat daramagu barrun eta halako hitzek bere joanak utzi digun hotza berotu egiten digute, eta malkoak irribarre bilakatzen zaizkigu nola estimatzen zenuten ikustean. Milesker BETi,eta zuekin BETi ere.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean