Euskaren Nazioarteko Eguna Altzan

2021, Abenduak 10

altzahadi

Bizarrain Euskara Elkartea

Urte sasoi hontan, azken bost urteetan ohikoa bihurtu den bezala, Altza Hadi gauzatu dugu eta bertan ere Euskararen Nazioarteko Eguna, egun beraren aurretik eta atzetik egitarau oparoa osatuz. Azaroaren 26an hasi eta abenduaren 4an amaiera emanez.

img-20211208-wa0003Mikel Zabaltza oroituz, “Adiorik gabe” dukumentala; Narcis@ antzerki taldearen emanaldia, Larratxo K. E.an; “Zintzilakari koloretsuak”, Haurtxokoan; “Pixel Art Txantxangorria” Gaztelekuan; “Zu irakurle, Gu Kontalari” Casares K. E.an; ” Euskararen Photocalla” Gaztelekuan;  “Mintzodromoa” Larratxoko K.E.an; “Altzan Euskaraz Pista Jolasa” Gaztelekuan; “Miñan” liburuaren irakurketa publikoa; “Altza kantuz”- en kale-jira; “Triki-poteoa” Larratxoko kaleetan zehar; Pala txapelketa; Bolo txapelketa; Pusgarriak; Haurrentzako jolasak; “Herrera kantuz”-en kale-jira; Herri Ametsa Dantza Taldearen emanaldia; Euskararen aldeko bazkaria; Kontzertua Herrerako plazan; “DJ lorito luma urdin”.

Ikusten denez, ekimen ugari Euskararen Egunaren inguruan.

img-20211208-wa0004

“Miñan”, Amets Arzalluz eta Ibrahima Balderen liburuaren irakurketa publiko hasi aurretik honako gutuna irakurri zen:

Abenduak 3, Euskararen Eguna

Euskararen Eguna izendatuta daukagu instituzionalki. Egun garrantzitsu bat euskaldunentzat, eta nola ez, euskaltzaleontzat. Gure kasuan hausnarketarako balio izan beharko liguke. Eta gogoeta horretan zein galderei erantzun beharko genieke?

Ospatzeko? Ala, aldarrikatzeko?

Ospatu, hiztegiak dioenez, eginkizun bat solenmitatez egitea da.

Aldarrikatu, berea dena berreskuratu, erreklamatu, norberak eskubide duena eskatzea da.

Gaur goizean, zenbait esaldi borobilekin ongi hornituta azaldu zaizkigu Altzako kaleko bazterrak:

  • Abenduak 3, Euskararen Eguna.
  • Ze arraroa euskararik gabe Altza.
  • Gau eta egun euskaraz bizi nahi dut.
  • Enpeinatzea ez bada libre, alferrik dugu indarra.
  • Atzera zoaz ala aurrera goaz?
  • Euskara, bizirik dagoen Europako hizkuntza zaharrena da.
  • Ezizan beldur, izan hiztun.

Esaldi bakoitza edukiz betetzen ez dugu lan makala.

whatsapp-image-2021-12-03-at-131120-3

Ospatu, gaurko ekimen xume honekin ospatuko dugu. “Miñan “, Amets Arzalluz eta Ibrahima Balderen liburuaren irakurketa publikoarekin eta “Altza Kantuz”-en errefortzuarekin.

Altza Kantuz

Altza Kantuz (bideoa)

Ondoren, altzatar baten bi bertso entzun genituen. Xanti Zapirainek osatutakoak orain dela berrogei urte, egokiak direnak gaur bezalako egun batentzat:

(Bertsoa entzun)

Entzun erdaldun nere mezua
esan gabe ezin utzi,
Euskal Herrian dudarik gabe
hizkuntza da lehendabizi,
pentsatu duzu, ondo gainera
gure sorterrian bizi,
zure hizkuntza ez ahaztu baina
euskaraz bizitzen hasi.

***

Nire bihotza tristea dago
arima daukat iluna,
baina oraindik badut indarra
emateko erantzuna,
gure herrian zaindu behar da
euskeraren osasuna,
gora herria gora betiko
Euskal Herri euskalduna.

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2022
A A A O O L I
« api    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ainhoa
    (2022, Maiatzak 4)
    «Mila milioi esker, Esti »
  • Mariángeles Álvarez García
    (2022, Maiatzak 4)
    «“Has muerto. Y todavía te envolvías en un aire tembloroso de promesa y sonrisa. Has muerto. Y todavía tu risa era un torrente ...»
  • Josu Álvarez
    (2022, Maiatzak 4)
    «Eskerrik asko lagunak. Estibalitz emakume indartsua zen eta guretzat (Familikoentzat), bere desagertzea oso gogorra izan da. Ondo dago jarri duzuena eta zerbait ...»
  • Estibaus » Estibalitz Álvarez García
    (2022, Maiatzak 4)
    «[...] abuztuan Txokolarterekin batera Azken Muga arte eta kultura naturan jaialdian parte hartzea Paisaia Horizontalak proiektuaren ideia eta [...] »
  • Carolina berra
    (2022, Maiatzak 3)
    «Hola me gustaría saber de donde es en realidad que viene el apellido berra lo único que se es que ...»

etiketak


Sarean