Atzoko Batzarra

2022, Apirilak 8

ahm-2022

Atzo, hilak 7, AHMren urteko Batzarra ospatu genuen Tomasenen. Atzean utzi dugun 2021. urteak emandakoaren balantzea egin genuen eta oso pozik gaude burututako lanarekin eta emaitzekin. Aurreko urteetan bezala, paperezko Estibaus buletina banatu zen (hemen deskargatu daiteke), non urteko memoria eta balantzearekin batera blogean argitaratutako sarrerak jasotzen diren.

Aurreko urtearen ildo beretik jarraitzeko asmoa egin genuen eta honez gero prest daude urteko ibilaldiak, maiatzeko Naturaldia eta Sarroeta-Martuteneko argazkiekin maiatzean ere egingo den erakusketa. Indarrean dago Donostia-Kulturarekin daukagun hitzarmena Altzako Tokiko Bilduma dokumentu berriez osatzeko, katalogatzeko eta ezagutzera emateko. Arlo digitalean orain arteko jarduerak lantzen jarraituko dugu, Altzanet web gunea, Youtube, sare sozialak, bloga… Altzaren historiarekin eta Memoria historikoarekin erlazionatutako jarduerak eta proposamenak bideratzen jarraituko dugu Ekialdeko Barrutiaren baitan. Jarduera horien eta egongo diren beste batzuen berri puntualki jasoko duzue.

Batzarraren hasieran Javier Canterarekin gogoratu ginen, azaroan utzi gintuen adiskide eta batzordekidearekin. Haren oroitzapenak aurrera jarraitzera bultzatzen gaitu.

Etiketak:

3 iruzkin

  1. ELENA

    Lamento no haber podido llegar a la Asamblea. Mi felicitación porque, un año mas, habéis hecho un trabajo impecable y la propuesta para el 2022 promete la misma línea. ´

  2. Ramón

    Enhorabuena por vuestro trabajo.
    Ramón.

  3. maria luisa garcia erice

    gracias por vuestro trabAJO,ME FUE IMPOSIBLE IR A LA ASAMBLEA.UN SALUDO CORDIAL.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»
  • Maria jose
    (2026, Maiatzak 5)
    «Grande mi abuela »
  • Estibaus
    (2026, Apirilak 28)
    «Hola. En www.altza.info tienen dos fotos de Carmen Zappino, niña, con su familia. Estos son los enlaces: https://altza.info/?z=3&x=772 https://altza.info/?z=3&x=773 »
  • angela aguayo
    (2026, Apirilak 27)
    «Buenos dias, en el seno del proyecto FIVE, financiado por el Ministerio de Educación y la UE, la Universidad de Santiago ...»
  • KARMELE
    (2026, Apirilak 25)
    «El problema viene de haber duplicado la ya alta densidad construida en la zona.La fabrica tenía 19.938 m2. El primer ...»

etiketak


Sarean