Altzako XII. Bertsopaper lehiaketa eta gazteen II.ena

bertso-paper-lehiaketa-2022

Bizarrain Euskara Elkartea

Askotan entzuten ari gara, azken aldian, EUSKARAREN INGURUAN, erabilpenean ari garela huts egiten egunerokotasunean. Berau, kontutan izanik, hortxe sartuko genuke Altzan gauzatutako Bertso Aroaren ekitaldiak, nolabait bidean zuzentzeko asmoz eta erabilerari pisu  eta presentzia handiago emanez.

Gure inguruan, hala izango da gutxi erabilia, baina erabiltzen dena ondo erabilia dela esan beharrean gaude. Zergatik diogun hori?

Bukatu berri da, ekitaldi horien artean, Altzako XII. Bertsopaper Lehiaketa. Iritsi zaizkigun lanak hori frogatzen dutelako. Gai bakoitza, ideia nagusia, era ezin hobean toleatuak izan direlako egile bakoitzaren aldetik. Osatzeko teknika ondo erabiliz, sarritan jakin gabe nor aukeratu lehenengo postu hori betetzeko.

Aurten, hamabi lan aurkeztu zaizkigu, eta sailkatu behar horretan, bi bertso sorta aukeratu ditugu. Bat, egile guztien artetik, “AHO BIZARRIK GABE”, hamarreko txikian, bertso sortari eman diogu lehen postuko saria, hau da, EGOITZ GOIKOETXEA, beasaindarrari. Bi, altzatar egileen artean, “EKIN, ELKARREKIN”, bertso sortaren egileari, molde berezian, IZKO LEKUONAri.

ZORIONAK BIEI!!!

Hona hemen, bi sortzaileen lanaz gozatzeko eta kantatzeko aukera izan dezazuen:

Eta aurten, helduen Bertso-paper lehiaketaz gain, Altzako II. Bertso paper lehiaketa antolatu dugu Bizarrain euskara elkarteko kideok. 16 urte arteko altzatarrek edo Altzako ikastetxeetan ikasten dutenek izan dute parte hartzeko aukera eta aurten ere uzta oparoa jaso dugu: guztira 252 lan, benetan marka ederra.

Asko eskertzen dugu ikastetxeek emaniko laguntza eta argi dugu parte hartzaile guztiek merezi dutela saria. Hala ere bi sari izan dira sail bakoitzean, hau da, bi saritu LHn eta bi saritu DBHn, eta hainbat lanek jaso dute epaimahaiaren aipamena. Epaimahai Altzako bertso eskolako kideak izan dira, mila esker haiei ere eta zorionak sarituak izan diren haur eta gazte guztiei.

Irabazleak:

  • A. saila (LH): Nerea Garcia eta Hiart Crespo
  • B saila (DBH): Aiert Valdivia eta Danae Laumon

Aipamenak: Unai Garmendia, Ibon Ochoa, Jesury Maryery, Indara Sanchez, Nahia Barrutia, Aroa Jimenez eta Saioa Franco.

A saila. Gaia: “Oporrak”

Nerea Garcia

Herrian gaudenean
goaz bizikletan
orduan uretara
ni noa benetan

Gauetan lagunekin
afaltzera goaz
goizean esnatzean
mendira igoaz.

Hiart Crespo

Emango duzu aurten
buelta bizikletan?
Ba nik egia esanda
ez dut nahi benetan.

Bost izarreko hotela
edota kanpina?
Hori ez zait axola
niretzat berdina.

B saila. Gaia: “Lanpetuta nago”

Danae Laumon

Ikasgelan izan dut
hainbeste azalpen
gogotik desio dut
hemendikan irten

kontrola entregatzen
izango naiz azken
gau osoa daramat
hau buruz ikasten.

Aiert Valdivia

Azterketa, kontrola,
froga edo lana
guztietan ugari
sartzen da, ai ama!

Niretzako gehiegi
izango da dana
bihotzez espero dut
hamarreko bana.

bertso-paper-lehiaketa-20221

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean