Herrerako tren geltokia, haritza eta beste ipuin batzuk

2022, Irailak 22

haritzaPrentsan irakurri dugunez, Herrera eta Larratxoko bizilagunek eta elkarteek eskatutako haritzaren “indultua”, –inguru horretan geratzen den ale bakarra–, RENFEk aintzat hartu zuen, eta horrek, beste zerbaitekin batera, Herrerako tren geltokia eraberritzeko prozesua atzeratzea ekarri du. Altzako erabiltzaileok eta, oro har, herritarrok pozik gaude obrarekin, igogailuak jartzea beharrezkoa baitzen eta tren azpiko pasabidea eta geltokiko nasetarako sarbideak guztiontzat ahalbideratzen dituelako, hamarkadetan jasaten ari garen erabilpen eta konexio arazo asko konponduz.

Herritarrek benetan eskertzen dute RENFEren detailea: onartu egin dute, neurri batean bada ere, herritarrek haritza estimatzen dugula, eta, bide batez esanda, batzuek egunez egun zaintzen dugu, esperientziak horren beharra erakutsi digulako. Altzako armarria ere gorde zuten, leku berean berriro jarriko zutela aginduta. Baina jarrera hori bera ez dute guk planteatutako beste gaietan eduki: ez dugu inolako oihartzunik izan espaloia luzatzeaz hitz egin dugunean; izan ere, bere garaian, udal erakundeek, ADIF/RENFE-rekin bat etorriz, zubiaren parean moztu zuten espaloia, Jose Elosegiraino jarraitu gabe; bestetik, esan diegunean, apalki bada ere, ez duela zentzurik ondoko J. Elosegi 131 etxearen beste bi solairuei estazio berriaren estaldurak leiho aurreko argitasuna kentzen diela, ez digute entzun ere egin; egin duten proiektu berrian ez dute errespetatu lehendik zeuden aterpeak, beste lekuetan egiten ohi den bezala; eta ez dugu aukerarik izan galdetzeko zergatik ezin zen eskailera berriaren diseinua Jose Elosegirantz luzatu, “indultatua”, hain zuzen ere, inguratuz, kota leuntzeko.

Gure ustez, haritzaren gaiak arnasa eman die proiektuan ukituak egiteko. Trenetarako sarbideak hobetuko dituzte, baita bagoietako batean gurpil-aulkien sarbidea hobetu ere. Guk –auzotarrak izanik, sarritan onberatasunez gogoratzen zaigu gauza batzuetara ez garela iristen eta horregatik ez ditugula ulertzen– uste genuen serioa zirudien proiektu batean gauza horiek guztiak argi eta garbi islatzen zirela adituek erraz ulertzeko.

Onartuko dugu gertatzen ari den atzerapena “indultatua”-gatik eta beste gauzatxorengatik izan dela. Atzerapenak ez du zerikusirik duela egun batzuk jarri duten pieza handi eta oso garesti horrekin, eta egokitzen ez zenez, gauza asko blokeatu eta atzeratu ditu, ez du zerikusirik kontrata, azpikontrata eta azpi-kontratuen lan-ordutegiekin, ez du zerikusirik inor lanean ikusten ez genuen egun horiekin.

Eta, amaitzeko, hasieran aipatutako artikulu horrek dio Udalak DBizi postu bat jarri duela Topoaren zabalgunean. Bost urte baino gehiagoko erreklamazioaren ondoren, oso ongi etorria da, baina ez dute inolako eskubiderik inguruan ezinbestekoak diren bankuak kentzeko. Berriz jartzeko eskatu dugu, zabalgune berean, beste kokaleku batekin; izan ere, agian Udalak, bi sail desberdin izanik, ez du kontuan hartu batek ez duela bestea ordezkatu behar elkarrekin bizitzea baizik.

Elena Arrieta Yarza / HERRIPE (HERRERA) - OSTEGUNA (LARRATXO)

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean