Mendiola baserriko lehen berriak

2022, Urriak 7
Mendiola, 1987 (Arg.: Joxerra)
Mendiola, 1987 (Arg.: Joxerra)

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Mendiola baserria izen bereko mendiaren goialdean dago, toki pribilegiatuan; garai batean oso ezaguna zen merendero eta sagardotegi gisa. Bere jatorria 1814an dago, Juan Bauptista de Zozaya merkatari donostiarrak Donostiako Udalari Ulia mendian, Pareta Berrico Zavala izeneko parajean, landugabeko 45 golde-lur erosi zizkionean. Leku horretan, Zozayak Guruceta izeneko baserri berria eraikiko du bere kontura. Ondoren, baserri berriaren jabetzak handituko ditu, Altzako bizilagun batzuei beste 5 golde-lur gehiago erosiz.

Baserri berriari Guruceta izena emateko arrazoia bertan dagoen mendialdearen izenarekin lotuta egon daiteke. Izan ere, 1811. urtean dokumentatuta dagoen “loma de Iruguruzeta” izena, Mendiola muinoari buruz ari dela, eta, bestetik, muino bera Monte de las Cruces izenarekin agertzen da XIX. mendeko eta XX. mendearen hasierako kartografian.

Juan Bauptista de Zozaya, Manuela de Remonen alarguna eta oinordekoa, ondorengorik gabe hil zen 1821ean, eta bere ondarea bost ilobaren artean banatu zen. Horietako bati, Juan Ramon Goycoari, baserriaren jabetza egokituko zaio. Jabetza, ordea, testamentuan jasotako Zazoyaren beste erabaki batek baldintzatuko du: bere jabetzako etxeek eta baserriek sortzen dituzten errentak Josefina Joaquina de Aizpurua eta Maria Miguel Aristizabal bi zerbitzariei ematen dizkie, bizi diren bitartean haien beharrak asetzeko.

1827an, Juan Ramon Goycoak Francisco Abreuri eman behar izan zion etxea, kreditu bati aurre egiteko, eta Abreuk, bi urte geroago errentan emango zien Juan Bautista de Añorgari eta haren seme Jose Jacintori, lau urterako.

Badakigu Guruceta erre egin zutela lehen karlistaldian (1833-1840), eta baserria huts eta utzia geratu zela Isabel Abreuk, Francisco Abreuren oinordekoak, baserria 1857ko irailaren 15ean Francisco Mendiolari saldu arte.

Hortik aurrera, baserriaren izena aldatzeko prozesu bat hasiko da, eta, handik gutxira, 1862ko etxe eta baserrien erregistroan, baserri honi “Guruceta o Mendiola goya” izenarekin agertzen da. Francisco Mendiolak beste bi etxe zituen Ategorrietan, bere abizena zutenak, Mendiola Aundi eta Mendiola Txiki, eta hortik datorkio, hain zuzen ere, “goya” eranstearen beharra. Denboraren poderioz, baserria Mendiola izen soilarekin geratu da eta, sortu zenean izena mendiari zor bazion ere, azkenean baserriak mendiari izena ematen bukatu du.

Mendiola baserria Altzako Tokiko Bilduman

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean