Ubako Erreformatorioaren aurrekariak

2022, Urriak 18

reformatorio

Ubako Erreformatorioaren mendeurrenaren harira, Ion Urrestarazuk Bartzelonan argitaratutako La Hormiga de Oro aldizkari katoliko eta karlistan 1922ko urriaren 14ko alean aurkitu duen erreformatorioaren argazkia pasa digu. Eraikinak duen itxura berritua data horien aurreko beste argazki honetan agertzen denarekin aldera dezakegu, Erreformatorioaren aurrekarietara hurbiltzen gaituena.

c100003

Ikuspegi eder honetan,-zehazki noizkoa den eta jatorria ez ditugu ezagutzen-, lehen planoan, Urumeako ibaiertzak, Herizko jauregia eta Urdintxo-goia baserria ikus daitezke (gaur egun kuartelek okupatzen dituzten lurrak), eta, Ametzagaina mendiaren hegalean, Uba-goia (Ubagarikoa) eta Uba-bea baserriak, bikario-etxea eta Uba ermitaren orubean eraikitako mojen komentu zaharra ikus daitezke.

1859an, Villalegre eta San Millan markesak, jabetza galdu gabe, Roque de Heriz y Elizalderi Ubagaraikoa baserria, bere ermita eta lur-zati bat eman zizkion, bertan Antiguako Moja Dominikoen Komunitatea ezar zedin. Modu honetan, Uba komentua eta kapilauarentzako etxe bat eraikiko zituen. Denbora igaro ondoren, mojek komentu berri bat eraiki ahal izan zuten Ategorrietan, eta bertan daude gaur egun.

Uba komentua hutsik zegoela, Roque de Herizek eta San Millango markesak komentu zaharrean 7 urtetik beherako umeentzako asiloa jartzea proposatu zuten 1885ean. 1910ean Zorroagan ongintzako instalazio berriak inauguratu zirenean, Ubako Asiloa utzia geratu zen, eta, horrela, 1918an, Gipuzkoako Haurren Babeserako eta Eskearen Errepresiorako Batzordeak Ubako Asiloan gripea zuten gaixoen ospitale bat jartzeko asmoa zuen, garai hartan kalte handiak eragiten zituen epidemia. Handik gutxira, ordea, Batzordeak iritzia aldatu zuen eta lehentasunezkotzat jo zuen Ubako Asiloan adingabeentzako Eskola Erreformatorioa ezartzea. Erabaki hori irmoa izango zen 1921ean.

Erreferentziak:

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean