Santo Tomas eguna Altzan

2003, Abenduak 1

Txalaka Elkartea

Santo Tomas Feria (exposicion de verduras y animales de los caserios de altza, puestos txistorra, talos, bertsolaris, trikitilaris, euskal musika, comida popular, rifa de productos del pais, etc ) organizado por Txalaka Elkartea.

20 de diciembre sábado, durante todo el día en la plaza Josu Artetxe de Larratxo (Altza )

Una vez más Txalaka Elkartea organiza el día de Santo Tomas en Altza. Hace unos cuantos años que intentamos conjugar el ambiente rural de la fiesta con el entorno urbano en el que vivimos. Por un día junto con los talos de txistorra, los puestos de venta y la exposición de animales y verduras, el euskara se habla y se oye más de lo habitual en el barrio y la cultura vasca se respira entre el asfalto de nuestras calles. Se podría hacer todavía la feria de Santo Tomas más atractiva en Altza, pero nuestros medios son escasos y la ayuda institucional brilla por su ausencia. El Ayuntamiento de Donostia anula o recorta cada vez más las subvenciones a los grupos que trabajamos por reforzar las señas de identidad de nuestro pueblo. Como muestra un botón: después de trece años organizando esta actividad, la Casa de Cultura ni siquiera nos ha incluido en el programa de actos culturales que buzonea mensualmente por todo ALTZA. Nosotros seguiremos intentándolo y os animamos a todos y todas a hacerlo mismo. Un saludo.

Berriz, beste behin Santo Tomas Eguna. Beste urte bat pasa da. Berriro txistorra bapo jan, satotik ardoa dastatu, giro polita, haurrari baserritarraz jantzi, Konstin gelditzen gara …ez motel !!! Altzan, Larratxon, Josu Artetxe plazan… baina, Larratxon Santamasak antolatzen al dute? …bai, horixe ! ! ! Txalaka elkartekoek feria antolatzen dute aspaldiko partez. Ez da Donostikoa bezain erraldoia, noski, baina txukun gelditzen da. Ba dira urte batzuk hortan ari direla, Altzako zenbait baserritako abereak plazaratzen dituzte, barazki postuak ere, taloak artoirinaz txistorrarekin bertan erretzen dituzte, zenbait talde bere postuan ere txistorra ta ogiarekin batera arropa, pitxiak, eskulanak ere eskaintzen dituzte, AEK, gazte mugimendukoak, auzo elkartea, preS.O.S., Altza XXI,… giro euskalduna to jatorra sortzen da… bertsolariak eta trikitilariak kalez kale kantari ibiltzen dira eta egun osoa euskal musika entzuten da auzoan… joango al gara lagunekin bueltatxo bat ematera? Bai, noski, gainera neskalagunarekin joango naiz, euskaltegian ikasten ari da ta mintza praktika egiteko ongi etorriko zaio. …Baina aizu, zeinek jartzen du guzti hori egiteko behar den dirua? Ba pentsatzen dut talo salmentarekin soilik ez dutela aurrekontua beteko… ahh, ez nuen gogoratzen, txerriaren zozketa egiten dute, beno hasieran txerria bizirik zozketatzen zuten, baina azken urteetan euskal jangai eta kutiziz beteriko saski eder bat irabazteko aukera daukazu, errifa aldez aurretik erosia, jakina …eta subentziorik jasotzen al dute? Ezer gutxi… Udalaren partetik ez dute inoiz diru laguntzarik jaso, baina kultur etxearekin ba dute traturen bat eta zerbait laguntzen die. Zenbat ote da zerbait? Ba, berrehun euro inguru, pentsa… zenbat talo saldu beharko dute Altzan urte osoan zehar antolatzen den benetazko euskal jai bakarrenetako bat ordaintzeko… Eta, ez al dute gehiago merezi Santo Tomas Eguna hamahiru urtez antolatu eta gero?…Bai, alajaina, baina Kultur Patronatuak, Donostiako agintari politikoen agindua ondo betez, abertzale ta ezkertiarrak diren erakunde ta elkarteei (Txalaka kasu) diru laguntza kendu edo murriztea erabaki omen du. Euskal kultura indartzea pekatu bilakatu omen da …Kontxo, azkenean euskaldunei txistorra jatea ere debekatuko digute? Bai motel …Beno, pikutara denak, aurten Larratxon ospatuko dugu “txistorra eguna” …ta, ez ahaztu lagunak eta ezagunak gonbidatzen, ez baitira konturatzen agian, Kultur Etxeak Altza osoan berehaiek buzoiratzen duten informazio orrian ez dute iragarriko eta …Ba are gehiago, famili osoa agertuko gara… ordurarte.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2019
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Mertxe
    (2019, Abenduak 5)
    «Zorionak! Mertxe »
  • José Coello
    (2019, Azaroak 28)
    «Quisiera saber si vuestra familia era la propietaria de minas antracita Gaiztarro en Matarrosa ,Tierno Fabero (provincia León) Gracias »
  • Juan Luis
    (2019, Azaroak 27)
    «En mi opinión, haría falta un batallón de Quijotes para mover las obras de Altza. Sin embargo las del centro de ...»
  • Rosi
    (2019, Azaroak 26)
    «Erabat Ados nago. »
  • Xabier Sarasola
    (2019, Azaroak 14)
    «Buenas, Hace bastante de esta encuesta, pero estoy haciendo una investigación sobre los viveros y depósitos de Ulia para la ...»

etiketak


Sarean